Enpresentzako laguntza
Enpresa-aholkularitza euskal enpresentzat
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatzen hasi zaitezke, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri — zure kontsultari irtenbidea emateko edo dagokion lekura bideratzeko lehen laguntza-puntua da.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Adimen artifiziala programa-ri
buruzko ohiko galderak
Bai, proiektua hainbat hornitzailek egin daiteke.
Bai, «Datuaren Estrategiako Aholkularitza» proiektuen tipologiarako, deialdi honetako proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 5.000 eurokoa izango da.
Gainerako tipologietarako, aholkularitza- eta/edo garapen-kontzeptuetarako gehienez onar daitekeen aurrekontua 100.000 €-koa da.
Barne-gastuen kontzeptuak hauek biltzen ditu: enpresa eskatzaileko barneko langileen dedikazioari lotutako gastuak, proiektuari egotzitakoak. Gehienez ere, proiektuan onartutako aurrekontu osoaren % 10 onartuko da, eta gehienez ere 30 euro orduko.
Ez dago maximorik hardware eta lizentzietarako.
Onartutako aurrekontuaren % 50ekoa da, enpresa onuradun bakoitzeko 100.000 €ko mugarekin. Gainera, «Datuaren Estrategiako Aholkularitza» proiektuen tipologiarako, deialdi honetako proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 5.000 eurokoa izango da.
Bai, baldin eta laguntza horrek ez badu estaltzen programa honen dirulaguntzak finantzatzen duen kostu bera.
Diruz lagundu daitekeen gastu bakoitzeko proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZik gabe).
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren jardun-eremuetan espezializatutako enpresak izan beharko dira, eta antzeko proiektuetan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute.
- Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionez).
- Detektatutako arazoa / premia. Lortu nahi diren helburuak.
- Egin beharreko aholkularitza- eta/edo garapen-lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
- Dirulaguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware- eta lizentziainbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.
- Ezarriko den Adimen Artifizial Aplikatuko eta Datuaren Estrategiako soluzioaren azterketa zehatza.
- Adimen artifizial aplikatuko proiektua bada, adimen artifizialeko algoritmoen erabilera egiaztatzen duten ebidentziak sartu beharko dira.
- Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuz aholkularitza edo/eta garapeneko kostuak, lizentziak eta hardwarea (hala badagokio).
- Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).
- Proiektua gauzatzeko egutegia
- Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak.
- Eginiko aholkularitza- eta/edo garapen-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.
- Aholkularitza zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora, eta proiektua justifikatzeko eta aurrekoekin lotura duen bestelako edozein datu).
- Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta lizentzia arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila-argazkiak, argazkiak…). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.
- Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza- edo/eta garapenkostuak, lizentziak eta hardwarea edo hodeiko zerbitzuak (hala badagokio).
- Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza eta/edo ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.
- Finantza-erakundearen ordainagirien kopia.
- Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du, behin proiektua gauzatu ondoren.
- Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
- Enpresaren legezko ordezkariak emandako ziurtagiria, parte-hartzaileak, ordutegidedikazioa eta ordutegi-kostua zehaztuta.
Dirulaguntzaren ordainketa aldi bakar batean egingo da, 12. artikuluan eskatutako likidazioeskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.
12 hilabete, eskaera aurkezten denetik, eta, nolanahi ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.
Ezin da epea luzatu.
Bai, eta honek erakunde onuradun batek guztira jaso dezakeen minimis laguntza 300.000 eurotik gorakoa ezin izango dela esan nahi du, uneko ekitaldi ekonomikoa eta aurreko bi ekitaldien barruan hartuta.
Tresna euskaraz eskuragarri dagoela justifikatzeko ebidentziak sartu beharko dira memorian.