Enpresentzako laguntza
Enpresa-aholkularitza euskal enpresentzat
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatzen hasi zaitezke, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri — zure kontsultari irtenbidea emateko edo dagokion lekura bideratzeko lehen laguntza-puntua da.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Deep Dives BDIH-ri
buruzko ohiko galderak
Basque Digital Innovation Hub (BDIH) irabazi asmorik gabeko ekimen bat da, Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiari (ZTBP 2030 – RIS3 Euskadi Zientzia eta Teknologia Planean eta Industrializazio Planean definitua eta inplementatua) erantzuten diona eta helburutzat duena enpresa-sareari berrikuntza digital eta jasangarriekin esperimentatzen laguntzea. Fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da. Prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako azpiegitura bat, enpresen eskura dagoena. Sare honek hainbat jabe ditu, besteak beste, I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du. Nazioarteko konexioak ditu Europako beste HUB batzuekin.
Ez. Jardunaldiek leku kopuru mugatua dutenez, erregistratzeko prozedura amaitutakoan parte-hartzaileak itxaron egin behar du plaza konfirmatzeko posta elektronikoa jaso arte.
Bai, enpresak aukera du nahi beste erregistro egiteko Deep Dive bat baino gehiagotarako edo parte-hartzaile bat baino gehiagorentzat Deep Dive berean.