Enpresentzako laguntza
Enpresa-aholkularitza euskal enpresentzat
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatzen hasi zaitezke, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri — zure kontsultari irtenbidea emateko edo dagokion lekura bideratzeko lehen laguntza-puntua da.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Adimen lehiakorra-ri
buruzko ohiko galderak
Bai. Eskuratuko duzun informazioa guztiz doakoa da.
Jakina. Hori bai, esan behar diguzu zein posta elektronikotan jaso nahi duzun informazio guztia. Dagoeneko jasotzen badituzu SPRI Taldearen jakinarazpenak zure profila editatu ahal izango duzu, eta posible izango duzu aukeratzea zein gairi buruzko informazioa jaso nahi duzun. Zure lehentasunekin zerikusia duen informazioa bakarrik bidaliko dizugu: buletinak, nazioartekotzeari buruzko txostenak, ekitaldien agenda, beste jakinarazpen batzuk… Une honetan, hainbat sektoreri buruzko behatokiak argitaratzen ari dira (automobilgintza, energia edo ingurumena) sektoreen bilakaera eta maila globalean dituzten perspektibak monitorizatzeko. Zerbitzuak ez dira mugatzen informazio sektoriala edo geografikoa ematera; horrezaz gain, jarraipena egiten diete euskal enpresan eragina duten aktualitateko gai guztiei, hala nola Ukrainiako gerrari, Covid-19ak sortutako pandemiaren ondorioei edo lehengaien prezioen igoerari.
Eskuragarri dauden txosten guztiak argitaratuta daude Basquetrade.eus webgunean (Adimen Lehiakorraren atalean) eta euskal enpresaren blogean (spri.eus). Bestalde, gurekin harremanetan jar zaitezke zure intereseko sektoreei buruzko txostenak bidal diezazkizugun eskatzeko.
Guretzat garrantzitsua da euskal enpresaren premia guztiak ezagutzea, BasqueTrade&Investment agentziak kontuan hartzen baititu bere kezka guztiak atzerriko merkatuei buruzko txostenak egiteko orduan. Gainera, enpresa batek azterketa pertsonalizatuak egin nahi baditu, agentziaren zerbitzuak kontratatu ditzake eskaerapean.