Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 23 abendua, 2022 Euskara industrian Indeusberri

“Utopiak balio du, behintzat bidea egiteko” Elisabeth Pombo, IAMETZA

EUSKARABILDUAren aurtengo edizioak eman digu lerroburua, baina beste gai asko jorratu ditugu Indeus Elkarrizketa honetan Elisabeth Pombo, Iametza Interaktiboaren kudeatzailearekin.
Eli Pombo, Iametza, Indeus Elkarrizketa

Iametza Interaktiboa 2008.urtean eratu zen hiru enpresen arteko elkargune gisara: alde batetik ARGIA, bestetik ANTZA eta azkenik ADUR, horrenbestez komunikazioa, diseinua eta teknologia uztartuz.

Enpresaren sorreratik abiatuz, Elisabeth Pomboren eskutik egindako ibilbide honetan jakin dugu zer esan nahi duen “Bi punturen arteko lotura” enpresaren leloak: “Puntuak dira kasu bakoitzean desberdinak. Kasu batzuetan izan daiteke enpresa batetik bere bezeroarengana, beste batean izan daiteke kolaboratzaile desberdinen arteko harremana. Askotan helburu berdina eduki arren bezero bakoitzak aukeratzen duen bidea edo bide mota da desberdina eta saiatzen gara bakoitzaren bide horretara egokitzen eta bide horretan bidelagun izaten.”

Euskara arlo sozioekonomikora ekarriz, euskarak industria arloan hedatzeko dituen oztopoetaz hitz egin digu Elisabethek: “Eremu sozioekonomikoan balio duena direlako emaitzak, gauza tangibleak eta nik uste dut hizkuntza ez dala tangiblea, baina emaitza horiek edo etekin horiek lortzeko modu hobean balio erantsia ematen duen elementu bat dela. Eta askotan hori ulertzea edo transmititzea da zaila.”

Iametzaren egitasmoek ere izan dute tokia solasaldian, besteak beste EUSKARABILDUA jardunaldia, 2012an martxan jarritakoa, teknologia eta euskara ardatz nagusi gisa hartuz. “’Utopia existitzen da izan’ da aurtengo Euskarabilduaren gaia ta guk uste dugu utopiak balio duela, bidea egiteko, behintzat helburu bat edukitzeko. Gure ilusioa izango litzateke lortzea EUSKARABILDUA batean eman daitekeen saretzetik, ezagutza partekatzetik proiektu berriak abiaraztea”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak eta euskarazko produktuak garatzen dituzten enpresak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

Oreka It_Iraitz Perez Goldarazena_Indeus Elkarrizketa 16 abendua, 2022 Euskara industrian
“Guretzako errazagoa izan da bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea” Iraitz Perez de Goldarazena, OREKA IT
Irakurri gehiago
Batz kooperatiba 7 abendua, 2022 Euskara industrian
“Talentua erakartzeko enpresaren izaera eta euskara mantendu behar ditugu” BATZ
Irakurri gehiago
Josu Unamuno, Aritu, Indeus Elkarrizketak 2 abendua, 2022 Euskara industrian
“Euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da” Josu Unamuno, ARITU
Irakurri gehiago
Nekane Ubillos_ZITU Indeus Elkarrizketak 25 Azaroa, 2022 Euskara industrian
“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Irakurri gehiago
Danobatgroup_Indeus Elkarrizketak 18 Azaroa, 2022 Euskara industrian
“Lan mundua euskalduntzea datozen belaunaldiei zor diegun erronka bat da” Danobatgroup
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak