Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 25 Azaroa, 2022 Euskara industrian Indeusberri

“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU

Orain dela 20 urte Donostian sortutako enpresa da ZITU, bezeroei neurrira egindako soluzio teknologikoak eskaintzen dizkiona eta bere produktuetan euskara txertatzen duena.
Nekane Ubillos_ZITU Indeus Elkarrizketak

Nekane Ubillosekin egindako solasaldiak eman digu ZITU bertatik bertara ezagutzeko aukera. Nekanek azaldu digu ze arlotara bideratuta dauden euren produktuak: “Alde batetik zerbitzuei bideratutakoak eta zentzu horretan aipatzearren ERP propio bat daukagu garatuta. Arlo sozialera ere bideratzen ditugu gure soluzioak eta aipa genitzake, adibidez, elkarte gastronomikoei bideratutako SOGEST aplikazioa, gaur egun 200 elkartetik gora instalatuta daukaguna edota AIORA komunikazio tresna bat. Eta beste alor bat Industriara bideratuta daudena, azken urte hauetan ZITUn nahiko pisu handia hartu duen alorra izango litzateke.”

“Azken lau-bost urteetan garatu dugu produktu bat ERIS izenekoa eta dago oso fokalizatuta gehien bat, bere sorreratik, mekanizatu tailerren digitalizaziora, non hartzen ditugun makinetako datuak denbora errealean eta ERISi esker, azken helburua da mekanizatu tailer hauek beraien efizientzia eta produktibitatea handitzea.”

ZITUren egunerokotasunean euskara da nagusi, izan ere: “Azkenean zure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukazunean erosoago gaudela denok eta beste balio bat baduela ez sentitzea behintzat atzerrikoa zure etxean.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak eta euskarazko produktuak garatzen dituzten enpresak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

Eli Pombo, Iametza, Indeus Elkarrizketa 23 abendua, 2022 Euskara industrian
“Utopiak balio du, behintzat bidea egiteko” Elisabeth Pombo, IAMETZA
Irakurri gehiago
Oreka It_Iraitz Perez Goldarazena_Indeus Elkarrizketa 16 abendua, 2022 Euskara industrian
“Guretzako errazagoa izan da bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea” Iraitz Perez de Goldarazena, OREKA IT
Irakurri gehiago
Batz kooperatiba 7 abendua, 2022 Euskara industrian
“Talentua erakartzeko enpresaren izaera eta euskara mantendu behar ditugu” BATZ
Irakurri gehiago
Josu Unamuno, Aritu, Indeus Elkarrizketak 2 abendua, 2022 Euskara industrian
“Euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da” Josu Unamuno, ARITU
Irakurri gehiago
Danobatgroup_Indeus Elkarrizketak 18 Azaroa, 2022 Euskara industrian
“Lan mundua euskalduntzea datozen belaunaldiei zor diegun erronka bat da” Danobatgroup
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak