Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 24 urria, 2024 Euskara industrian Indeusberri

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta

Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

2008an garatzen hasitako ideia batetik sortu zen urte batzuk beranduago Metaposta postontzi digitala. Hasieran norbanakoak eskatutako postontzi bezala martxan jarri bazen, azken urteetako bilakaerarekin haratago joan da eta orain komunikatzeko plataforma pribatu gisa aurkezten du bere burua. Langileen eta enpresaren arteko harremanak digitalizatzeko aukera ematen du Metapostak eta zerbitzu hori euskaraz eskaintzen duen bakarra da, gainera. Asier Orio, Metapostaren zuzendaria dugu solaskide.

‘Orain gehiago eskatzen dute dena euskaraz: sinatzen den kontratua, plataforma, mezuak, beste aldean dagoenak ere euskaraz erantzutea. Bai, guk gutxienez nabaritu dugu hori, aldaketa hori.’

‘Orain gehien egiten duguna da enpresa batengana joan eta aurkeztea Metaposta komunikatzeko plataforma pribatu gisa. Hau da, enpresak egiten ditu postontziak, postontzi horietan bidaltzeko nominak, kontratuak eta horrelako gauzak’ esan digu Asierrek eta bezeroei buruz hitz egiten gaineratu du ‘Nahi dutena da langileen eta enpresaren arteko harremanak digitalizatu, eta horretarako METAPOSTA aukera on bat da. Aukera ona eta gainera euskaraz sortua.’

Euskara hizpide hartuta Metapostaren zuzendariaren esanetan ‘Orain gehiago eskatzen dute dena euskaraz: sinatzen den kontratua, plataforma, mezuak, beste aldean dagoenak ere euskaraz erantzutea. Bai, guk gutxienez nabaritu dugu hori, aldaketa hori.’

INDEUSkide bezala, plataforma lagungarria dutela azpimarratu du ‘Guretzat oso lagungarria da ze, azken finean, batzen gara, beste pertsonak eta enpresak ezagutzeko aukera ematen digu eta gure ikuspuntutik elkarlana sortzeko ezinbestekoa da egiteko hori.’

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

31 urria, 2024 Euskara industrian
“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Euskara industrian
“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT
Irakurri gehiago
10 urria, 2024 Euskara industrian
“Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.” Javier García San Martín, Fagor Taldea
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Euskara industrian
“Euskara erdi erdian dagoen ezaugarri bat da guretzat” Imanol Esnaola, GISLAN
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Euskara industrian
“Euskara gure nortasun agiria da” Ekin Kooperatiba
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak