Banner ekaina 2023
Euskara industrian
Albisteak 1 ekaina, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira EnpresaBidea I Topaketa, Bai Euskarari Sariak, Barnetegi Teknologikoak, Kooperatibismoaren iragana eta etorkizuna, eta Avatar.
-

Hilabete berri bat hasi da, Bagila (Ekaina), eta IndeusBerriren irudiko argazki aldaketarekin batera honako albiste hauetara hurbildu nahi gaitu buletinak: alde batetik Enpresa Bideak I Topaketa antolatu du ekainaren 7rako eta SPRIk ere parte hartuko duela nabarmendu du; baita Bai Euskarari Sari banaketa ekitaldia ekainaren 14an egingo dela ere; bestetik joan den astean egin zen Kooperatibismoaren iragana, oraina eta etorkizunari buruzko jardunaldiaz EnpresaBideak egin duen kronika; hirugarrenik Barnetegi Teknologikoak ekimenak joan den astean izandako jarduna; eta amaitzeko, Industria Berriaren hiztegitik hartutako berba bat: Avatar.

Bai Euskarari sariak 2023

Bai Euskarari Sariak ekainaren 14an banatuko dira Donostian.Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu. Sariak banatzearekin batera lan munduan euskara bultzatzeko ahalegina egiten dutenen eta Bai Euskarari komunitatearen elkargune ere izan nahi du topaketak. Bai Euskarari Sarien 14.edizioa izango da ekainaren 14an egingo dena.Donostiako Miramar jauregiak hartuko du ekitaldia, 13:30etatik aurrera.

Barnetegia Argomaiz

Barnetegi Teknologikoa, teknologia aurreratuenetan murgiltzeko ekimena, baita euskaraz ere.Spriren Enpresa Digitala programaren barruan berebiziko garrantzia hartu du Barnetegi Teknologikoa ekimenak, egun osoko jardunean teknologiarik aurreratuenetara hurbiltzeko aukera ematen baitu. Maiatzaren 22tik 26rako astea izan da horren adibide, egunero Barnetegi Teknologiko bat egin da eta. Ostiraleko azken Barnetegia euskaraz egin zen eta GA4ra migratzeko oinarrizko urratsak ematen ikasi zuten parte hartzaileek, uztailaren lehen egunean indarrean jarriko den tresnaren bertsio barriak nolako itxura duen ikusiz.

EnpresaBidea I Topaketa

SPRIk ekainaren 7an egingo den EnpresaBIDEAren I. Topaketan parte hartuko du.Ekonomia eta enpresa gaiak euskaraz jorratzeko helburuarekin sortu zen EnpresaBIDEA, ikuspegi zabala eta kritikoa eskainiz. Testuinguru horretan, beste pauso bat eman nahi du I. Topaketa antolatuta. Batetik, ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusarazi eta kohesionatzeko bokazioa izan duelako hasieratik, eta topaketa honek helburu horri erantzuteko aukera eskaintzen duelako, euskal ekosistemako askotariko eragileak leku bakar baten bilduta. Bestetik, ekonomia eta enpresa gaiez euskaraz hitz egiteko espazio bat izan nahi du, euskararen normalizazioan lagungarri izaten jarraitzeko lan eta enpresa-ingurunean.

Indeusberriren ikonotipoa

“AVATAR” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Erabiltzaile batek bere burua identifikatzeko erabiltzen duen adierazpen grafikoa. Avatarrak argazki edo marrazki artistikoak izan daitezke; gainera, zenbait teknologiak hiru dimentsiotako irudikapenak ere onartzen dituzte. Berba hau eta askoz gehiago aurkituko dituzu Sprik garatutako Industria Berriaren Hiztegian.

Ekonomistak jardunaldia

Euskal kooperatibismoa: etorkizuneko auzia, baina iragana ulertuta.Enpresa testuinguru osasuntsua izan dute euskal lurraldeek historikoki, sendotasun ekonomikoaren isla bilakatu dena. Osasun hori kooperatibismo forman aurkeztu da sarritan, 2009tik hona euskal kooperatibismoa haren bosgarren olatuan baitago.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.