Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 maiatza, 2023 Digitalizazioa Euskara industrian Barnetegi Teknologikoa Enpresa digitala

Barnetegi Teknologikoa, teknologia aurreratuenetan murgiltzeko ekimena

Maiatzaren 22tik 26ra bost Barnetegi antolatu ditu SPRIk Euskadiko erakunde eta enpresa desberdinetarako.
Barnetegi Teknologikoa_ Argomaiz

Spriren Enpresa Digitala programaren barruan berebiziko garrantzia hartu du Barnetegi Teknologikoa ekimenak, egun osoko jardunean teknologiarik aurreratuenetara hurbiltzeko aukera ematen baitu. Maiatzaren 22tik 26rako astea izan da horren adibide, egunero Barnetegi Teknologiko bat egin da eta.

Astelehenean eta ostegunean Marketinerako Adimen Artifiziala izan zuten aztergai topaketan parte hartu zuten enpresek; asteartean, Eroskirentzat antolatutako jardunaldian, Power BIri buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten; asteazkenean berriz, Adimen Artifiziala Turismoan izan zen Barnetegiaren ardatz Basquetour, Turismo agentziako kideei zuzenduta. Eta ostiralean berriz, Google Analytics 4ra migratzeko tailerra egin zuten Behategia, Euskal Hedabideen Behatokiko partaideek. 70 lagun inguru pasatu ziren aste horretan Barnetegi Teknologikoa egin zen Argomaizko Paradoretik.

Ostiraleko azken Barnetegia euskaraz egin zen eta GA4ra migratzeko oinarrizko urratsak ematen ikasi zuten parte hartzaileek, uztailaren lehen egunean indarrean jarriko den tresnaren bertsio barriak nolako itxura duen ikusiz. GA4 aktibatu eta instalatu, Oinarrizko berezitasunak eta konfigurazioak, G4aren interfazea, Gertaerak eta parametroak, eta Negozioari lotutako beharren arabera gertaeren definizioa atalek osatu zuten ekitaldia.

Barnetegi formatua oso egokitzat jo zuten antolatzaileek, tresna barriarekiko beldurrak kentzeko, baita lanketak egiten hasteko ere.

Lotutako albisteak

29 iraila, 2023 Digitalizazioa
Eusko Jaurlaritzak Estatuko Parke Teknologiko bateko lehen MPN 5G sarea instalatu du Gasteizko Campusean
Irakurri gehiago
28 iraila, 2023 Digitalizazioa
Ingartek-ek garapen teknologikoa eta soziologia uztartzen ditu mugikortasunaren eta garraioaren esparruan
Irakurri gehiago
27 iraila, 2023 Digitalizazioa
Badator Leaders in Tech: teknologiari eta berrikuntzari buruzko erreferentziazko konferentzia
Irakurri gehiago
27 iraila, 2023 Digitalizazioa
Basque Open Industryk bere ekosistema industriala eta teknologikoa erakutsiko dizkio Europari ETEaren Europako Astean (SME Week) BECen azaroaren 13tik 17ra bitarte
Irakurri gehiago
27 iraila, 2023 Digitalizazioa
Bilogistik, hamarkada bat industriaren egungo joerak jarraituz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak