IndeusBerri bannerra_MARTXOA
Euskara industrian
Albisteak 30 Marzo, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Lanhitz, Zibersegurtasun Industriala, Landue eta Estereolitografia dira gaur albiste.
-

Martiko azken barikurako IndeusBerrik prestatu dizkigun albisteak bi laguntza programen deialdiekin hasten dira: alde batetik Zibersegurtasun Industriala eta bestetik Lanhitz. Honekin batera Landue ekimenari buruzko berria ere jaso du eta Industria Berriaren hiztegiko berba berri bat: Estereolitografia.

Landue_argazkia

11 enpresa berrik bat egin dute LANDUEkin Durangaldeko eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko konpromisoarekin.Martxoaren 24an egindako ekitaldian sinatu zuten LANDUE ekimenarekin atxikimendua 11 enpresa berrik eta honenbestez 26 enpresa dira komunitate honetako kide egin direnak 2021ean ekimena sortu zenetik. Ekitaldian, sartu berri diren enpresekin batera egon dira Landueko kide diren gainerako 15 enpresak, baita ekimenaren bultzatzaile diren Durangaldeko Mankomunitateko presidente Mireia Elkoroiribe, Bizkaiko Foru Aldundiko Xabier Arauzo eta Eusko Jaurlaritzaren izenean Miren Dobaran.

Zibersegurtasuna_irudi bat

Zibersegurtasun Industriala 2023 laguntza programa abian da urriaren 2ra arte. Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta honek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten. Arrazoi hauengatik, eta Euskadiko industria-sektorearen zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, Zibersegurtasun Industriala programak itzuli beharrik gabeko 18.000 € diru-laguntzak eskaintzen ditu enpresa eta urte bakoitzeko.

LanHitz_logotipoa

LANHITZ programaren 2023ko deialdia argitaratu da.Eusko Jaurlaritzak ireki du LANHITZ programaren aurtengo deialdia, martxoaren 29tik maiatzaren 2ra zabalik egongo dena. Dirulaguntza eskatzeko lau multzo ezarri dira: Ekintza solteak, Diagnostikoa eta Euskara plana, Urteko kudeaketa plana eta Proiektu estrategikoak. Kultura Sailak 2 milioi euroko aurrekontua bideratu du Lanhitz programaren bidez banatzeko. LanHitz, lana eta hitza, euskara eta eguneroko lana uztartu eta indartzeko ekimena da. Programa honen helburua enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea da, baina baita euskara entitatearen kudeaketa-sisteman txertatzea ere.

Hiztegia 5

“ESTEREOLITOGRAFIA” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Inprimatzeko teknologia-mota, non, molderik eta erremintarik erabili gabe, eta hiru dimentsioko prototipoetatik abiatuz, patroiak eta ekoizpen-piezak sortzen diren. Gai sintetiko likidozko gainazal bat hartu eta, laser-izpiak erabiliz, fotopolimerizatu egiten da, gogortzen den arte. Fotopolimerizazioa geruzaz geruza egiten da; hartara, molekula-kateak elkartu, eta polimeroak eratzen dira.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.