Euskara industrian
Albisteak 13 otsaila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.
-
Mikroenpresa Digitalak CHATGPT II:aukerak, arriskuak eta praktika onak ikastaroa eskainiko du martxoaren 6an. Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enprese edo autonomoei zuzendutako ikastaro honetan plataformaren aukera guztiak arakatuko dira, ikuspegi aurreratuagotik, tresnak dituen gaitasun guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasteko. Ikastaro aurreratua da, eta aldez aurretik ChatGPTren ezagutza izan behar da. Martxoaren 6an egingo da ikastaroa, webinar bidez.
ENPATIKONOMIA jardunaldia martxoaren 13an egingo da ‘EUSKARA, LANEAN ETA KOMUNITATEAN ERROTZEKO BIDE’ izenburuarekin. “Enpatikonomia” eredu ekonomiko gizatiarrago, bidezkoago eta iraunkorragorako urrats bat da, non enpresa-arrakasta pertsonen ongizatearekin eta planetarekin harmoniatsu bateratzen baita. Bi urtetik behin Oarsoaldea Garapen Agentziak bulltzatutako jardunaldia martxoaren 13an egingo da aurten, Errenteriako Agustinak zentroan.
Zibererasoen aurkako kontrolak zorroztu ditu puntueusek, phishing kasuen gorakadari aurre egiteko. PUNTUEUS Fundazioak .EUS domeinuen segurtasun egoeraren urteko argazkia osatzen duten zibersegurtasun-datuak eman ditu ezagutzera. 2025eko datuen arabera, erasoen tasa %10 hazi da 2024 urtearekiko, eta mehatxu nagusia phishinga izan da. Iazko urtearekin alderatuta, phishing kasuak bikoiztu egin dira: 2024an 9 kasu erregistratu ziren, eta 2025ean 18.
‘Abatar’ Industria Berriaren Hiztegian. Erabiltzaile batek bere burua identifikatzeko erabiltzen duen adierazpen grafikoa. Avatarrak argazki edo marrazki artistikoak izan daitezke; gainera, zenbait teknologiak hiru dimentsiotako irudikapenak ere onartzen dituzte.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.