estereolitografia

Inprimatzeko teknologia-mota, non, molderik eta erremintarik erabili gabe, eta hiru dimentsioko prototipoetatik abiatuz, patroiak eta ekoizpen-piezak sortzen diren. Gai sintetiko likidozko gainazal bat hartu eta, laser-izpiak erabiliz, fotopolimerizatu egiten da, gogortzen den arte. Fotopolimerizazioa geruzaz geruza egiten da; hartara, molekula-kateak elkartu, eta polimeroak eratzen dira.