Euskara industrian
Albisteak 23 urtarrila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.
-
Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek. Urtarrilaren 13an aurkeztu zuen Elhuyarrek Leiho Morea webgunea: kontsultarako baliabide bat da, feminismoaren alorreko euskarazko edukiak biltzen dituena, eta eremu horretako kontzeptuak ulertzeko eta diskurtsoak sortzeko, itzultzeko eta ikertzeko ezinbestekoak diren bi atal ditu: hiztegia eta idatzizko zein ikus-entzunezko edukien corpusa edo bilduma (terminoen eta bestelako edukien kontsulta egiteko).
2026 urtean Bizkaiko enpresetan euskara sustatzeko dirulaguntzen deialdia ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurten enpresa munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaiko Lurralde historikoan egingo diren planak; Lantokiko prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzea edota bezeroak aurrez aurre euskaraz artatzeko ekintzak eta materialen finantzaketarako laguntzak eskatzeko epea ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak.
Beste AA bat: Hugging Face eta open-sourcearen indarra onlineko jardunaldia, euskaraz, Enpresa Digitalaren eskutik otsailaren 2an. Jardunaldi honen helburua da Hugging Face plataformak AAren garapena nola berritzen ari den modu integralean ulertzea, eta teknologia open-source-ari esker zure proiektu enpresarialak hobetzeko tresna horiek nola aprobetxatu erakustea. Hugging Face plataforma eta open-source ereduak hobeto ezagutu nahi dituen edozein profesional zuzenduta dago.
‘Adimen artifizial sendo’ Industria Berriaren Hiztegian. Sistemaren sendotasun teknikoa (testuinguru jakin batean egokia dena), aplikazio-eremua eta bizi-zikloaren fasea barne hartzen ditu, bai eta ikuspuntu soziala ere (bermatuz AA sistemak behar bezala kontuan hartzen duela bai testuingurua bai zer ingurunetan diharduen). Hori funtsezkoa da ziurtatzeko sistemak, asmo onez arituta ere, ez duela eragingo nahi gabeko kalterik. AA fidagarri bat errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren hiru elementuetatik azkena da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.