Emakume Zientzialarien argitan: azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean egingo dira ziklo honetako azken bi elkarrizketak.
“Negazionismoa, herritar guztien zientzia eta ikerketaren ibilbideak” izenburupean joan den urriaren 8an hasitako zikloak, azaroaren 5ean izango du jarraipena Olatz Ortega Vidales biologoarekin. Olatz, biologia ikasi ostean, Suediara joan zen LGTBIQ+ pertsonen eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen ahalduntzearen inguruan lan egitera. Gerora, EHUko Ekotoxikologiako Erasmus Mundus masterra egin zuen. Egun, lanean ari da zientzia demokratikoagoa eta inklusiboa izatea lortzeko; besteak beste, Plentziako itsas Estazioko "Kontuz! Ez nazazu zapaldu!" herritarren zientziako proiektu inklusiboaren ikertzaile-taldearen parte da.
ChatGPT aurreratuari buruzko tailerra, urriaren 31n, Enpresa Digitalaren eskutik.
ChatGPT tresnak bilakaera handia izan du 2022ko azaroaren 30ean sortu zenetik. Hain zuzen ere, ekosistemari eta funtzionaltasunei dagokienez, ez dio hazteari utzi; bete-beteko plataforma bat izaten hasia da, eta dagoeneko ez da elkarrizketetarako txat-tresna soil bat. Hori dela eta, ChatGPT tresnarekin dagoeneko aritu bazara, zenbait “prompt” erabili badituzu eta argi baldin baduzu tresna honek batzuetan “aho bete hortz” uzten zaituela, tailer hau zuri zuzenduta dago. ChatGPTren aukerarik aurreratuenak ikasiko dituzu, besteak beste: tresnatik fitxategiak pasatzea, aztertu ditzan; “Vision” aukerak; DALL·E 3 edo plugin tresnekin irudiak sortzea, eta GPT bikainak.
Indeus Elkarrizketak – METAPOSTA: “Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz”.
2008an garatzen hasitako ideia batetik sortu zen urte batzuk beranduago Metaposta postontzi digitala. Hasieran norbanakoak eskatutako postontzi bezala martxan jarri bazen, azken urteetako bilakaerarekin haratago joan da eta orain komunikatzeko plataforma pribatu gisa aurkezten du bere burua. Langileen eta enpresaren arteko harremanak digitalizatzeko aukera ematen du Metapostak eta zerbitzu hori euskaraz eskaintzen duen bakarra da, gainera. Asier Orio, Metapostaren zuzendaria dugu solaskide. ‘Orain gehiago eskatzen dute dena euskaraz: sinatzen den kontratua, plataforma, mezuak, beste aldean dagoenak ere euskaraz erantzutea. Bai, guk gutxienez nabaritu dugu hori, aldaketa hori.’
“Algoritmo” Industria Berriaren Spri Hiztegian.
Arau formalen multzo finitua (eragiketa logikoak, jarraibideak), sarrerako elementuetatik emaitza bat lortzea ahalbidetzen duena. Multzo hori egikaritze-prozesu automatizatu baten xede izan daiteke, eta ikaskuntza automatikoaren bidez diseinatutako ereduak izan ditzake. Honela definitzen du kontzeptu hau gure industria berriaren hiztegiak.