Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 iraila, 2022 Up Euskadi Bind40 Energia Start up

Bateria birziklatuetatik hidrogeno berriztagarrira: hona hemen BIND 4.0 programako jasangarritasun handieneko kasu arrakastatsuak

Energia garbia eta jasangarriak BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren azelerazio-programaren arrakasta kasuen artean garrantzia handia lortu du.

BIND 4.0 programak frogatzen du enpresa liderrak eta startup berritzaileak batzea dela gakoa industria lehiakor eta jasangarri bat lortzeko  

Ez da zientzia fikzioa, errealitatea baino. Laugarren Iraultza Industriala jasangarria da. Hala frogatzen dute BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren azelerazio-programako edizio bakoitzean parte hartuz beren proiektuak Euskadiko erreferentziazko 70etik gora enpresa handiren eskutik garatzen dituzten startupek. 2016an sortutako ekimen honen helburu nagusietako bat da erantzuna ematea sektoreko erronka berriei, industria adimendun, jasangarri eta eraginkorrago bat lortzeko. Izan ere, aski frogatuta baitaude produkzio-eredu jasangarriagoetaranzko trantsizioaren abantailak: enpresen gastuak gutxitzen dira hondakinak murriztuz eta energia-baliabideen erabilpena optimizatuz, ospea hobetzen da eta aurre egiten zaio baliabide eskasiari. 

Produkzio-eredu jasangarriagoetaranzko trantsizioari esker gutxitu egiten dira enpresaren gastuak

Horregatik, energia garbi eta jasangarria da BIND 4.0 programaren arlo estrategikoetako bat, industria adimendunarekin, elikadurarekin eta osasunarekin batera. Funtsezko alor horri begira, sektoreko konpainia handiek berrikuntza-proiektuak garatu dituzte industriaren erronka berriei erantzuteko teknologia disruptiboak inplementatuz. BIND 4.0 plataformako azelerazio eta berrikuntza irekiko programaren barruan, hainbat proiektu eta konponbide garatu dira industria eraldatzeko eta, hartara, ingurumena gehiago errespetatzeko eta, aldi berean, lehiakorrago izateko enpresa ingurumenean. 

Ikuspegi hori gogoan, BIND 4.0 plataformak izen-emate epea ireki du startup berritzaileentzat, etorkizuneko industriarako proiektu disruptiboak sortzeko. Aurreko sei edizioetan, jasangarritasunaren eta energia garbien arloko dozenaka startupek aukera izan dute euren konponbideak garatzeko lankidetzan arituz gaur egun BIND 4.0 plataformako kide diren enpresa handiekin, hots, energiaren sektorean liderrak diren Iberdrola, Petronor-Repsol, Siemens Gamesa edo Hitachi Energy bezalako enpresekin (horrelako hamabost enpresak baino gehiagok parte hartzen dute programan) eta orobat beste bertikal batzuetako enpresa garrantzitsuekin (hala nola Mercedes-Benz edo CAF), zeintzuek teknika jasangarriak aplikatzen dituzten euren produkzio-prozesuan.  Enpresa horiei esker, startupek aukera izan dute kalitatezko jauzi bat egiteko eta euren konponbideak probatzeko merkatu errealean, euren hondar aletxoa jarri dutelarik industria garbi, lehiakor eta jasangarriago bat sortzeko etorkizuneko belaunaldientzat. 

BigDa Solutions, Big Data bidezko optimizazio energetikoa.

Gasteizko startup hau sortu zen enpresa elektrointentsiboen menpekotasun energetikoa murrizteko eta beren produktibitatea hobetzeko Big Data, IoT eta AAren bidez. BIND 4.0 programaren lehen edizioan (2017) Mercedes-Benz enpresarekin kolaboratu zuen haren energia kontsumoa optimizatzeko, kontsumo hori kontrastatuz eta denbora errealera egokituz baliabideak hobeto aprobetxatu zitzan eta beti joan zedin urrats bat aurrerago.  

Proiektu horri esker ikusi zuten BIND 4.0 programak baduela gaitasuna bi errealitate batzeko programa beraren baitan. Hala dio BigDa Solutions enpresako R&D Manager Ibon Salbodegoitiak: “BIND 4.0 programak laguntza ematen die startupei eta konpainia handiei praktikan jartzeko merkatuan agertzen ari diren teknologia berriak”,  esan zuen lehen edizioan parte hartu zuenean. “Onuragarria da bi alderdientzat”, gaineratu zuen.  

Hemen daukazu informazio gehiago BigDa Solutions enpresak BIND 4.0 programan garatutako proiektuari buruz. 

BeePlanet, bigarren bizitza bat baterientzat.

Programaren bosgarren edizioan (2021), Nafarroako startup honek Iberdrola eta Mercedes-Benz enpresekin kolaboratu zuen bi proiektu independentetan. Iberdrolarekin ekonomia zirkularreko biltegiratze-sistema bat sortu zuen. Sistema horrek ibilgailu elektrikoak kargatzeko bateria birziklatuak darabiltza, aski potentzia ez duten hornikuntza-puntuak optimizatzeko eta jasangarritasuna bultzatzeko energia fotovoltaikoaren integrazioa sustatuz. 

Bestalde, Mercedes-Benz enpresarekin energia biltegiratzeko sistema bat garatu zuen, litiozko bateria berrerabilietan oinarritua. Helburua zen argindarraren banaketa-sarearen gaineko energia eskaera murriztea eta energia fotovoltaikoaren erabilpena bultzatzea industrian. “Ibilgailu elektrikoak milioika iritsiko dira, eta horrek esan nahi du milioika bateriak bukatuko dutela zaborrontzietan. Gure proposamena da bateria horiei bigarren bizitza bat ematea”, laburbildu du BeePlanet startupeko kudeatzaile Jon Asínek. 

Hala, BIND 4.0 programan parte hartu ondoren, startupa merkatuan sartu da bi bezero liderren eskutik energia jasangarria biltegiratzeko konponbideen proposamen bikain batekin.

 

BIND 4.0 BeePlanet

 

EPowerlabs, hidrogeno berriztagarriz propultsatutako etorkizuna. 

EPowerlabs startupak elektronikako produktuak garatzen ditu ibilgailuentzat eta potentzia-sistementzat. 2020an sortu zenetik, trantsizio energetikoa bultzatzea izan du helburutzat, eta BIND 4.0 programan parte hartu izanak aukera eman dio elkarlanean aritzeko energia sektoreko enpresa liderrekin. 

2022an egindako seigarren edizioan, EPowerlabs startupak proiektu bat garatu zuen Petronor-Repsol enpresarekin, hots, Basque Hydrogen Corridor ekimenaren sustatzaile nagusietako batekin. EPowerlabs enpresak proposamen bat garatu zuen potentzia-sistementzako elektronika-produktu batzuk sortzeko, zeintzuk hidrogeno berriztagarriaren produkzioko lehiakortasuna hobetuko baitzuten hidrogeno berriztagarri hori energia-iturri eraginkor eta jasangarri bihurtu arte. 

“Europak mendekotasun energetikoa dauka”, dio EPowerlabs enpresako zuzendari nagusi eta fundatzaile Mikel Peralek. “Eta horrek arriskuan jartzen ditu gure industria eta gizartea. Funtsezkoa da gauzak aldatzea, eta hidrogeno berriztagarria oinarrizko bektore energetikoa da horretarako”, gaineratu du.

Hemen daukazu informazio gehiago EPowerlabs enpresak BIND 4.0 programan garatutako proiektuari buruz. 

Promesa berri bila energia garbi eta jasangarriaren arloan

BIND 4.0 programak laguntza ematen die startupei eta konpainia handiei praktikan jartzeko merkatuan agertzen ari diren teknologia berriak

Zalantzarik gabe, hiru eredu horiek erakusten dute nola startupek, berrikuntza irekiko proiektuen bidez, gauza izan daitezkeen konpainia handien lehiakortasuna bultzatzeko eta, aldi berean, industria jasangarriago bat lortzen laguntzeko. BIND 4.0 programako partaide izateak abantailak dakartza norabide bietan, bai enpresa handientzat, bai startupentzat. Horren froga garbia da ekimenean parte hartzen duten enpresa eta startupen kopurua handituz doala urtez urte. Izan ere, enpresek berek azpimarratzen dute onuragarri zaiela startup disruptibo eta berritzaile horien ideia berriak aplikatzea BIND 4.0 programaren bidez, modu malguan eta bezero bakoitzaren premietara egokituta.  

Etengabe ari da handitzen startupen eta proposamen teknologiko berrien bilaketa, eta dagoeneko lehentasun bat bilakatu da antolakunde guztientzat, edozein izanda ere euren jarduera-sektorea. Startup bat bazara eta energia garbi eta jasangarriaren sektorean aplikatzeko moduko konponbideak eskaintzen badituzu, BIND 4.0. aukera paregabea da zure enpresari garatzen eta hazten laguntzeko. Informazio gehiago nahi baduzu BIND 4.0 programari buruz eta izen-emate inprimakia jaitsi nahi baduzu, egin klik esteka honetan. 

Lotutako albisteak

23 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Street Workout Together, non kalea gimnasio bihurtzen den
Irakurri gehiago
ARKITÉCNICAS 20 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Arki-Tecnicasek eraginkortasun energetikoa eta arkitektura sustatzen ditu PassivHaus estandarraren eskutik
Irakurri gehiago
Finamik 19 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako eta startupentzako plangintza, analisi eta reporting finantzarioko softwarea: Finamik
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak