Immersia, datuen analisi arloko startup gipuzkoarra, euskal ETEetara iritsi da “BIND 4.0 SME Connection” ekimenaren bidez
Edizio horretan, Immersia-k biki digital batean oinarritutako proiektu bat garatu du Sidenor-ekin (liderra altzairu luze berezien produkzioan eta kalibratzeko produktuen hornitzailea) elkarlanean. Berrikuntza irekiko plataformaren BIND 4.0 SME Connection ekimen berriaren lehen edizioan parte hartuz, Immersia-k etapa berri bati ekingo dio euskal ETE industrialen eskutik.
BIND 4.0: mugarri bat bidean
BIND  4.0  azelerazio-programan  parte  hartu  ostean,  Immersia-k  biki  digital  batean  (Digital  Twin)
oinarritutako  konponbide  berri  bat  aplikatu  zuen  Basauriko  Sidenor  lantegian,  MES  sistemako
informazio  osoaren  aurkezpena  hobetzeko.  Hori  lortzeko,  lantegi  osoaren  3D  maketa  interaktibo
bat  prestatu  zuten  eta,  eskura  zituzten  datuez  baliatuz,  hainbat  markagailu  eta  informazio  geruza
(denbora  erreala,  historikoak,  txanda  bakoitzekoak,  etab.)  sortu  zituzten.  Horrez  gain,  gailu  anitzeko
aplikazio  bat  diseinatu  zuten  modu  intuitibo  eta  interaktiboan  eskuratutako  datuak
bistaratzeko.
Immersia-rentzat,  BIND  4.0  programa  mugarri  bat  izan  da  bere  ibilbidean.  Startupeko  kideek
hauxe  esan  digute:  “BIND  4.0  programak  konfiantza  handia  sortzen  du  startup  parte-hartzaileen
artean  beste  enpresa  batzuekin  konektatzeko  orduan.  Garatuta  eta  balizko  bezeroei  erakusteko
moduan  dagoen  teknologia  baten  bidez  norbere  balioa  frogatu  ahal  izateak  aukera  ematen  digu
merkatura  iristeko”  diote.  Bestalde,  Sedak  hauxe  gaineratu  du:  “Gure  ibilbideaz  galdetzen
digutenean  BIND  4.0  aipatu  ohi  dugu,  eta  bezeroek  oso  ongi  baloratzen  dute.  Horri  esker,
presentzia  izan  dugu  sektoreko  ekitaldi  garrantzitsuetan,  bai  programan  zehar  antolatu  diren
barne-ekitaldietan,  eta  bai  parte  hartzeko  aukera  eman  diguten  beste  batzuetan,  esaterako  4YFN
ekitaldian,  zeintzuetan  parte  har  baitezakegu  programako  alumni  garelako”.
Izan  ere,  BIND  4.0  programaren  bidez  startupek  euren  proiektuak  aurkeztu  diezazkiekete
sektorean  lider  diren  eta  normalean  irisgaitzak  diren  enpresei.  BIND  4.0k  “bidea  zabaldu  digu
Euskadiko  ekintzailetzaren  ekosisteman  integratzeko  eta  hainbat  startupekin  erlazionatzeko,
harreman  horietatik  sortzen  baitira  konponbide  eta  kolaborazio  berriak.  Halaber,  sakonago  ezagutu
ditugu  enpresa  liderren  erronkak  eta  haietako  langileak,  eta  barrutik  ikusi  dugu  nola  egiten  duten
lan.  Guretzat  oso  baliagarria  izan  zen  euren  premiak  ezagutzea,  gure  produktuak  hobetzeko  eta
etorkizunari  begira  haientzat  lagungarri  izateko.  Prozesu  hau  guztia  prestakuntza  eta  esperientzia
bat  da  guretzat,  eta  aurrera  egiten  laguntzen  digu”  dio  Sedak.
Industria arloko ETEen erronka berriak
BIND  4.0  programa  amaitu  eta  euren  teknologia  lantzeko  astia  izan  ondoren,  aukera  izan  zuten
startup  gisa  parte  hartzeko  BIND  4.0  SME  Connection  programan.  “BIND  4.0  SME  Connection”
berrikuntza  irekiko  plataformaren  programa  berria  da,  industria  arloko  euskal  ETEei  bereziki
zuzendua,  haien  eraldaketa  digitala  eta  lehiakortasuna  bultzatzeko.  Azken  urteotan,  Immersia-n
produktu  bezala  garatu  dute  industria  arloko  ETE  parte-hartzaileek  eskatzen  zuten  konponbide
bat,  eta  horri  esker  teknologia  hori  ez  da  enpresa  handiei  bakarrik  zuzendutako  teknologia  bat.
Startupeko  kideen  ustez  “enpresa  txikiagoekin  lan  egiteko  erronkak  askoz  ate  gehiago  irekiko
dizkigu,  frogatuko  baitugu  gai  garela  eurei  ere  laguntzeko  datuen  monitorizazio  eta  bistaratze
merkatura  iristeko  optimizatu  dugun  produktu  batekin”.
“BIND  4.0  SME  Connection”  ekimenean  parte  hartu  ahal  izateko,  Klusterren  Dinamizaziorako
Erakunde  (KDE)  batzuek  –Uptek  (AFM),  Aclima,  Energia  Klusterra  eta  ACICAE–  hainbat  erronka
planteatu  zituzten,  startup  hautagaiek  haientzako  erantzunak  proposa  zitzaten  euren  konponbide
teknologikoekin.  Sektorearen  erronka  berriei  teknologiaren  bitartez  erantzun  ahal  izateko,
Immersia-ren  iritziz  funtsezkoa  da  “enpresa  horiei  euren  lantegietako  datuak  bistaratzen  eta
kontrolatzen  laguntzea,  gailu  anitzeko  aplikazioak  eta  ikusizko  adimendun  interfaze  intuitibo  eta
interaktiboak  eskainiz.  Horrez  gain,  aurreikuspenak  egiteko  aukera  emango  dien  machine  learning
motorra  izan  behar  dute”.  Samara  Ruizek  azaldu  du  euren  proiektuak  baduela  helburu  zehatz  bat
makina-erremintaren  sektorerako:  “tresna  zentralizatu  bat  eskaini  nahi  diegu  gure  bezeroei  euren
datu  guztiak  ikus  ditzaten  eta,  aldi  berean,  tresna  oso  intuitibo  bat  eman  nahi  diegu  makinen
datuak  bistaratzeko”.
Bere  teknologia  berritzaileari  esker,  “BIND  4.0  SME  Connection”  programako  industria  arloko  bi
ETEk  Immersia  hautatu  dute  proiektu  bana  abiarazteko.  Biak  dira  Uptek  klusterreko  kideak:
batetik,  Dimeco,  mundu  mailako  liderra  produkzioko  sistemen  hornikuntzan,  eta  bestetik,  Ona,
elektrohigadura  arloko  aitzindari  teknologikoa.  Bi  ETE  horiek  proiektu  bana  jarriko  dute  martxan
Immersia  startuparekin,  helburutzat  harturik  datuen  bistaratzea  eta  inteligentzia  hobetzea  barruko
zein  kanpoko  prozesuak  optimizatzeko,  eta  baita  ere  kalitatearen  kontrolerako  teknologia
bideratzaileak  erabiltzea.
Etorkizunari  dagokionez,  Immersia  lanean  ari  da  bere  konponbideari  beste  teknologia  batzuk
txertatzeko.  Bere  produktuak  biki  digitalen  filosofia  du  oinarri,  eta  eredu,  lantegi,  makina  eta  datu
guztiak  batu  nahi  dituzte  hiru  dimentsiotako  espazioan,  lan-ingurune  errealaren  erreplika  leial  bat
sortzeko.  “Gure  plataformarekin,  enpresak  gai  izango  dira  modu  zentralizatuan  bistaratzeko
munduko  edozein  tokitako  bezeroetan  barreiaturik  dauden  datuak”.  Aurrerapauso  horrek  bidea
irekiko  die  etorkizunean  berritzen  jarraitzeko.  Horregatik,  geoerreferentziadun  datuen  kontzeptua
lantzen  dabiltza  buru-belarri.  “Beste  teknologia  eta  sistema  batzuk  integratzen  ari  gara,  hala  nola
GIS  datuak  (Informazio  Geografikoko  Sistema),  geokokapena,  errealitate  areagotu  bidezko
kontrola  ingeniaritzako  lantegientzat  edota  intzidentziak  kudeatzeko  sistemak”  adierazi  du  Ruizek.