Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 21 abendua, 2022 Ekintzailetza Ingurumen-jasangarritasuna Up Euskadi Start up

I+Med: “Zirkularizazioa nahitaezko bidea da, eta planetarekiko dugun erantzukizunagatik barneratu behar dugu”

Arabako ingeniaritza biomedikoko kooperatibak ONAK merkaturatu du, ekonomia zirkularrean oinarritutako hortzetako dentifriko solidoa, aho-hortzen higienearen merkatua iraultzen ari dena. 
Adrián Iriarte, ONAK proiektuaren sortzailea eta arduraduna

Hozka egin, eskuilatu eta garbitu. ONAK erabiltzeko hiru urratsak dira horiek, I+Med kooperatiba arabarrak merkaturatutako hortzetako dentifriko solido berria. Ekonomia zirkularrean oinarritutako produktua da, eta hasieratik bukaerara errespetatzen du ingurumen-iraunkortasuna, formulatik eta bere karga-sistematik packaging-eraino.  

Fabrikazioan % 70 ur gutxiago behar du, eta ekoizpen-fasean beste hortzetako pasta batzuek baino % 80 intentsitate gutxiago du kontsumo elektrikoan”, azaldu du Adrian Iriartek, ONAK proiektuaren sortzaileak eta arduradunak. Bere formula 10 osagaik bakarrik osatzen dute, guztiak naturalak eta ez du SLS/SLErik, parabenorik, kontserbatzailerik, koloratzailerik eta gehigarririk. “Horrek formula berez geldoa eta segurua izatea eragiten du, beganoentzat egokia izateaz gain”, gaineratu du.   

Jasangarritasun hori produktuaren garapen osoan hedatzen da, ekoizpenetik hasi eta kargen ontzietaraino. “Konprimatu formatuak ontziak berriz kargatzeko aukera ematen du. Lehen erosketa batean, produktua beirazko ontzi batean erosten duzu, eta, gastatzen direnean, % 100 landare-ontzietan datozen konprimatuak erosita birjar dezakezu. Horrela, ‘zero alferrik galtzea’ sustatzen da eta biziraupen ia mugagabea lortzen da jatorrizko ontziarentzat”, zehaztu du Iriartek. “Ontzien tinta ere sojazkoa da”, gehitu du.  

Erabiltzeko oso erraza da, hala azaltzen du proiektuaren arduradunak, “konprimatu bati kosk egiten diozu desegin arte, normaltasunez eskuilatzen dituzu hortzak eta amaitzean urarekin garbitzen duzu. Hortzetako pasta tradizionalek ez bezala, ONAKek dosi perfektua ematen du erabilera bakoitzerako. Oso erraza da garraiatzeko, ezin hobea lanera eramateko edo hegazkinez bidaiatzeko, edozein lekutan sar daiteke”. 

Abangoardiako teknologiak

Proiektuaren berritasuna ez datza soilik jasangarria eta zirkularra izatean, baita bere produkzioan abangoardiako bi teknologia ezartzean ere. Lehenengoari ONAK ThreeBrasive esaten zaio, eta esmaltea marratu gabe sakontasunean garbitzea lortzen du. “Horretarako, partikula oso txikiko eta oso gogortasun txikiko 3 urratzaile natural erabiltzen ditugu. Horrek lehiatik bereizten gaitu; izan ere, merkatuaren batez bestekoak urratzaile gogorragoak erabiltzen ditu, eta horrek marra gehiago eragin ditzake esmaltean”, Iriartek azaldu duenez. Horrez gain, ONAK da esmaltea birmineralizatzeko eta, ondorioz, babesteko, kakao-baben teobromina erabiltzen duen munduko dentifriko solido bakarra.  

Bigarren teknologiari ONAK AirSolide deitzen diote. Proiektuaren arduradunaren arabera, “listuaren hezetasunak berehalako erreakzioa eragiten du eta apar trinko eta natural bat sortzen du urratzaileen hiruhortza modu eraginkorrean indartzeko eta ThreeBrasivek ematen duen mikro garbiketa errazteko. Guzti hori, esmaltea kaltetu gabe”.  

ONAKek argi du: “zirkularizazioa nahitaezko bidea da, eta planetarekiko dugun erantzukizunagatik barneratu egin behar dugu. Pertsona, enpresa eta erakunde guztiek hartu beharreko jarrera da. Guk, eta hala islatzen dute gure balioek eta filosofiak, ez dugu beste modurik ulertzen osasuna eta ingurumen-iraunkortasuna bateratzen dituzten parametroen pean lan egitea baino.  

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak