BIND 4.0-ekin batera industria eraldatuko duten teknologiak
Albisteak 5 otsaila, 2024

Adimen artifiziala, CleanTech eta robotika: 2024an BIND 4.0rekin enpresak eraldatuko dituzten teknologiak

BIND 4.0 azelerazio programaren 8. edizioa hasi da, 30 proiektu garatuko dituzten 22 startupekin batera.
-

 

  • Abian da nazioartean izen handia duen BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma bizkortzeko programaren zortzigarren edizioa. 
  • Programak enpresa laguntzaileentzako proiektuen garapena, mentoring-zerbitzuak, tailerrak eta inbertitzaileekiko eta euskal ekosistema industrialarekiko konexioa eskaintzen dizkie parte hartzen duten startupei.
  • Garatutako soluzioak ekainaren 27an aurkeztuko dira, BIND 4.0 Demo Day urteko ekitaldian.

Abian da BIND 4.0ren 8. edizioa, aurten 22 startupek parte hartuko dute bizkortze-programan. Joan den irailean itxi zen deialdia, industria adimendunerako, energia garbietarako, jasangarritasunerako, osasunerako eta elikadurarako soluzioak proposatzen dituzten mundu osoko startupen 770 eskaerarekin baino gehiagorekin. BIND 4.0ren taldeak aurkeztutako teknologien balorazio- eta scouting-prozesuaren ondoren, BIND 4.0 plataformako 70 enpresa kideek —egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten industria liderrak dira, hala nola Iberdrola, ITP Aero, Arteche, RPK, Betsaide eta Quirónsalud— 29 proiektu berritzaile hautatu dituzte startupekin elkarlanean garatzeko.

 

Programaren helburu nagusia da startupak eta enpresa liderrak erreferentziazko bezero gisa konektatzea, betiere euskal industriaren lehiakortasuna sustatze aldera. Edizio honetako proiektuak teknologia disruptiboek bultzatzen dituzte soluzio jasangarrien bidez, besteak beste, prozesuak adimen artifizialaren bidez automatizatzeko, fabrikan gizakiaren eta makinaren arteko interakzioa errazteko edo industria-prozesuen zirkularitatea hobetzeko. Gainera, aukeratutako startupek bizkortze-programaren onura anitzak izango dituzte eskura: 20 astez eta doan, mentoring indibidualizatuko zerbitzuak, inbertitzaileekin konexioa, startupa hazteko adituen tailerrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren ekosisteman murgiltzea.

 

Edizio honetan enpresek eta startupek batera egingo dituzten 29 proiektuetatik, soluzioen % 64 industria adimendunerako erabiliko dira, % 27 energia berriztagarrietarako eta jasangarritasunerako, eta % 9 osasunaren eta elikaduraren arloko proiektuetarako. Proiektuen soluzioetan aplikatuko diren teknologien artean, nabarmentzen dira industria-enpresen prozesuak hobetzeko eta baliabideak optimizatzeko erabiliko diren adimen artifiziala, CleanTech eta robotika

 

Zortzigarren edizioko startupen jatorriari dagokionez, hautatutako startupen % 35 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, 2 Bizkaikoak, 2 Arabakoak eta 3 Gipuzkoakoak, eta startup kopururik handiena, proiektuen % 40, Estatukoak. Nazioarteko ordezkaritzari dagokionez, % 25 Erresuma Batukoak, Portugalgoak, Singapurrekoak eta Brasilgoak dira.

 

300 proiektu garatu baino gehiagorekin eta nazioarteko erreferentziazko 200 startup baino gehiagorekin, BIND 4.0 plataforma Europako enpresen eta startupen arteko lankidetza-eredurik garrantzitsuena da industria bultzatzeko eta eraldatzeko. Gainera, nazioartean bitan saritu dute: 2023ko abenduan, Mind the Gap plataforma globalak eta International Chamber of Commerce (ICC) elkarteak Startup Ecosystem Stars saria eman diote Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainentzako Laguntza Bikainari. Aurrez, Europako Batzordeak ekimena saritu zuen Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioan, enpresa-ingurunea hobetzeko kategorian.

 

Murgiltzea Euskadiko ekosisteman eta industrian

Programak irauten dituen asteetan, startupek zenbait jardueratan parte hartuko dute. Batetik, adituek emandako prestakuntza-saioak izango dituzte, beren pitch-a egiteko trebetasunak hobetze aldera, bai merkataritzarentzat bai inbertsiogileentzat. Era berean, B2B salmenta-estrategia konfiguratzeko tailerrak izango dituzte. Bestalde, BIND 4.0ko 40 aholkularien aholkularitza aditua eskaintzen zaie, baita plataforman modu aktiboan parte hartzen duten inbertitzaileen klubarekiko konexioa ere. Gainera, bizkortze-programak Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren ekosisteman astebetez murgiltzeko programa eskainiko die startupei. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa aitzindarietara bisitak egingo dira haien azken berrikuntza-proiektuak ezagut daitezen. Amaitzeko, programaren 20 asteetan garatutako proiektuak 2024ko ekainaren 27an izango dira ikusgai, Bilboko Euskalduna Jauregian, jendeari, enpresei eta inbertitzaileei irekitako ekitaldi batean.

 

Bizkortze Programa da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRI Taldearen eta UpEuskadi plataformaren bidez, sortutako berrikuntza irekiko plataformaren hiru ekimenetako bat, SME Connection eta BIND 4.0 GovTech ekimenekin batera. SME Connection programak erronka sektorialen bidez konektatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan lider diren enpresa txiki eta ertainak eta startup disruptiboak, betiere euskal enpresen trantsizio digitala bultzatze aldera. Bestalde, BIND 4.0 GovTech programak digitalizazio-proiektuetan konektatzen ditu euskal autonomia erkidegoko sozietate publikoak eta startupak, teknologiaren bidez sektore publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetze aldera. Bere hiru ekimenen bidez, Berrikuntza Irekiko plataformak 200 startup baino gehiago bizkortu ditu eta 300 proiektu baino gehiago garatu ditu, hiru helbururekin: startupen garapena bizkortzea Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekosisteman; enpresen eraldaketa digitala sustatzea; eta Euskadiko ekosistema posizionatzea industria-ekintzailetza aurreratuko hub gisa.

 

8 edizioan parte hartzen duten startupen zerrenda

 

Lotutako albisteak

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.