I+G+B
Elkarrizketak 10 ekaina, 2025

Ikusmen, 25 urte baino gehiagoko esperientzia ikusmen artifizialeko soluzioak garatzen

Konpainia bizkaitarrak ekoizten dituen ekipoak akatsen ikuskapena eta objektuen azterketa bezalako prozesuak automatizatzeko ahalmena dute. Azken urteetan, elikagaien sektorean duen presentzia handitu du enpresak.
-

Ikusmen Visión Artificial enpresa Mungian (Bizkaia) kokatuta dago eta ikusmen artifizialeko teknologietan eta AAko algoritmoetan oinarritutako prozesuen kontrol automatikorako soluzioak garatzen ditu. Zehazki, Ikusmeneko ekipamenduak hainbat prozesu automatizatzeko gai dira, hala nola, akatsen ikuskapena, objektu eta formen azterketa eta roboten gidatze-lana, besteak beste. 

Bere bezeroak automobilgintzako eta elikadurako sektoreetako enpresa handiak dira, nazionalak eta nazioartekoak, eta batez ere Europan, Estatu Batuetan eta Mexikon du presentzia. Aipatzekoa da, halaber, Ikusmen partner gisa Cognex multinazionala duela, fabrikazioaren automatizaziorako erabiltzen diren sistemen, softwarearen, ikusmen-sentsoreen eta irakurgailu industrialen hornitzaile nagusia. Enpresa 1997an sortu zen, estatuko sektoreko aitzindarietako bat bezala, eta eskari handiena duten produktuen artean nabarmentzekoak dira fabrikatutako produktuaren % 100 ikuskatzeko sistemak, sailkapen automatikoa eta zelula robotikoen automatizazioa. 

Bere ibilbidean zehar, Ikusmenek SPRI Taldearen laguntza izan du hainbat proiektutarako, Hazitek programaren bitartez. Adibidez, eraikitzeko modu eraginkorragoak eta jasangarriagoak sortzen lagunduko duten teknologia fisiko eta digital berriak ikertzea ardatz duen Tamesis ekimenean. Beste bat Priem proiektua izan da, hondakin konplexuetan dauden material baliotsuak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko sistema aurreratuak garatzea bilatzen duena, horrela prozesu industrialen eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetuz. 

Enpresak 7 profesional ditu gaur egun plantillan. Azken hiru urteetan, Ikusmenen apustua da elikaduraren eta packagingaren sektorean duen presentzia handitzea. Ildo horretan, duela gutxi Expo FoodTech azokan parte hartu du, elikagaien industriarako makineria, ekipoak, teknologiak eta zerbitzuak ardatz hartuta.  

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Octantisek  enpresen  etorkizuneko  negozioak  garatzen  laguntzen  du,  barne-ekintzailetzaren  bitartez
08/07/2026 Berrikuntza

Octantisek enpresen etorkizuneko negozioak garatzen laguntzen du, barne-ekintzailetzaren bitartez

Tecnalia Groupen spin-off bat da konpainia, eta hazteko aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzen du, berrikuntzaren, teknologiaren eta adimen artifizialaren bidez.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

Simurai:  araztegien  kudeaketa  eraldatzeko  AA  eta  simulazioa  uztartzen  dituen  biki  digitala

Simurai: araztegien kudeaketa eraldatzeko AA eta simulazioa uztartzen dituen biki digitala

Soluzioa Hispavista Labs-ek eta Ceit-ek garatu dute, eta dagoeneko Nafarroako bost estaziotan dihardu.

Normo:  postontziak  fabrikatzetik  horiek  berrasmatzera

Normo: postontziak fabrikatzetik horiek berrasmatzera

Gipuzkoako enpresak online erosketak eraikinetan eta familia bakarreko etxeetan jasotzeko postontzi adimendunak garatzen ditu, eta dagoeneko 24.000 instalazio baino gehiago egin ditu Espainian eta Europan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.