I+G+B
Elkarrizketak 26 maiatza, 2025

FIDEGAS, 40 urte baino gehiago gasak detektatzeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen

Donostiako enpresa hidrogenoaren bidez jasangarritasunaren alde egiten duten bi proiekturen parte da: HIMUGI eta H2Sarea. Proiektu horiek SPRIren Hazitek dirulaguntza jaso dute.
-

Comercial de Aplicaciones Electrónicos, S.L. enpresak 1984az geroztik egin ditu gas toxiko eta sukoiak detektatzeko sistemak Fidegas® markaren pean. Gas-detektagailu deitu ohi direnek gas-ihes edo -metaketa arriskutsu baten berri ematen dute, eta aurreikusitako akzioak egiten dituzte pertsonen eta instalazioen osotasuna babesteko. 

40 urte baino gehiagoko ibilbidea duen konpainia, egoitza Donostian duena, gaur egun “segurtasunaren arloko erreferentziazko enpresetako bat da. Gure kalitatea AENORek eta LOMek ziurtatzen dute, Europako beste akreditazio-erakunde batzuen artean”, adierazi du Raúl Bouzas zuzendari komertzial eta gerentziaren albokoak. 

Bere jarduera luzean zehar, merkatu nazionalean zein nazioartekoan hazi da. “Merkatu nazionalean gure gamako sistema ziurtatuen enpresa liderra izan gara”, adierazi du Raúl Bouzasek. Presentzia zabal horri esker, merkatu mugakideetara zabaldu da, hala nola Portugalera, Andorrara, Frantziara eta Afrika iparraldera, eta “Atlantikoa zeharkatu du Latinoamerikako hainbat herrialderekin merkataritza-akordioak bilatzeko”. Perun, Mexikon edo Dominikar Errepublikan 20 urte baino gehiago daramatza. Horri esker, merkataritza-harremanak Kolonbia, Txile, Ekuador edo Boliviara hedatu ahal izan ditu. Gaur egun, esportazioak konpainiaren salmenten % 15 inguru dira, “baina hazten eta handitzen jarraitzea nahi dugu”. 

Fidegas®enpresak merkatu-aukera berriak bilatzen ditu, teknologien erabilera bultzatzen du eta eskainitako produktuen aukera zabaltzen du. “Gure helburua merkatuko aukera berriekin lerrokatzea da, publiko handiagoa lortzeko”, argitu du zuzendari komertzialak eta gerentziaren albokoak. Epe ertainean, produktu berriak garatzen jarraitzeko aukera nabarmenak ikusten ditu. Gas ekologikoagoetarako eboluzioak, hidrogenorako, biogaserako, biometanorako edo beste aldaera sintetiko batzuetarako eboluzioak, esaterako, “egungo ekipoen eraginkortasuna hobetzea, aurreikusteko adimena eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa ematea ahalbidetuko du, ekonomia zirkularraren kontzeptuaren bidez”. 

Gaur egun dituen proiektuen artean bi nabarmentzen dira. Alde batetik, “gure sistemei adimen prediktiboa emateko eta goi-mailako sistemetan integratzeko egiten ari garen lana, kontrola eta ekintza adimendunak hartzea ahalbidetzeko”, adierazi du Raul Bouzasek. Eta, bestetik, beste euskal erakunde batzuekin batera SPRIren Hazitek programari esker —euskal enpresen ikerketa eta garapenerako laguntza— gauzatzen ari den bi proiektuak. Batek HIMUGI du izena eta mugikortasunerako hidrogeno sistema seguru eta jasangarriekin du lotura, Argolabe Ingeniería du buru. Bestea H2Sarea proiektua da, %100ean hidrogenoa banatzeko sare berriak hedatzeko soluzio teknologikoak garatzen ditu, hidrogeno berdezko haranak eta deskarbonizazio industriala bultzatzeko; Nortegas du buru. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Octantisek  enpresen  etorkizuneko  negozioak  garatzen  laguntzen  du,  barne-ekintzailetzaren  bitartez
08/07/2026 Berrikuntza

Octantisek enpresen etorkizuneko negozioak garatzen laguntzen du, barne-ekintzailetzaren bitartez

Tecnalia Groupen spin-off bat da konpainia, eta hazteko aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzen du, berrikuntzaren, teknologiaren eta adimen artifizialaren bidez.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

Simurai:  araztegien  kudeaketa  eraldatzeko  AA  eta  simulazioa  uztartzen  dituen  biki  digitala

Simurai: araztegien kudeaketa eraldatzeko AA eta simulazioa uztartzen dituen biki digitala

Soluzioa Hispavista Labs-ek eta Ceit-ek garatu dute, eta dagoeneko Nafarroako bost estaziotan dihardu.

Normo:  postontziak  fabrikatzetik  horiek  berrasmatzera

Normo: postontziak fabrikatzetik horiek berrasmatzera

Gipuzkoako enpresak online erosketak eraikinetan eta familia bakarreko etxeetan jasotzeko postontzi adimendunak garatzen ditu, eta dagoeneko 24.000 instalazio baino gehiago egin ditu Espainian eta Europan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.