I+G+B
Albisteak 18 iraila, 2025

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira
-

Eusko Jaurlaritzak 27 milioi euro gehiago jarri ditu Hazitek programaren bidez enpresa euskaldunentzat ikerketa industrialari laguntzera bideratutako aurrekontuan, eta horrek aurkeztutako proiektuen % 77 sostengatzea ahalbidetu du; hau da, aurkeztutako 984 proiektuetatik 762. Horrela, Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoetako bat bete du Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, hasierako 93 milioi euroetatik 120 milioira pasatu da programa honen aurrekontua.

Muga-zergen errealitate berriak gehien kaltetutako sektoreak —esaterako, automobilgintza, makina-erreminta, energia, aeronautika eta siderurgia— bereziki lagundu ditu aurrekontu-igoerak, programaren ia % 50 diruz lagundu baita. Horrela, sektore energetikoan ardaztutako ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuek 21 milioi euroko dirulaguntza dute, makina-erreminta edo fabrikazio aurreratukoek 18 milioi euro, 11,5 milioi euro bideratu dira automobilgintzara, 6 milioi euro aeronautikara eta 3,3 milioi euro siderurgiara.

HAZITEK programaren bidez, Industria Adimendunaren, Energia Garbien eta Osasun pertsonalizatuaren arloko ezaugarri lehiakorrak eta estrategikoak dituzten Industria-ikerketarako edo Garapen Esperimentalerako proiektuak gauzatzea babesten da. Bi kasuetan, garrantzi handiagoa emango zaio jasangarritasunari.

Proiektu estrategikoen lerroan aurrekontua % 22 handitu izanak aukera eman du jasotako 48 proposamenetatik 35i laguntza emateko —193 enpresak hartu dute parte—. Estrategikoen deialdiak aurreko edizioak baino 4 proiektu estrategiko gehiago finantzatzen ditu eta finantzatutako proiektuen aurrekontuen laguntza areagotu du; izan ere, finantzatutako proiektuek onartutako aurrekontuaren ratioa % 79 da, 2024ko deialdian baino % 9 gehiago.

Proiektu lehiakorren lerroan aurrekontua % 37 areagotu izanak aukera eman du jasotako 936 proposamenetatik 727 babesteko —770 enpresak hartu dute parte—. Lerro horrek aurreko edizioak baino 104 proiektu lehiakor gehiago finantzatzen ditu, eta finantzatutako proiektuek onartutako aurrekontuaren ratioak ere gora egin du. Hain zuzen ere, ehuneko 10 puntu 2024ko edizioarekin alderatuta.

27 milioi horietatik, 11,45 aurten bertan egikarituko dira, eta gainerakoa hurrengo hiru urteetan; beraz, Jaurlaritzak dagokion konpromiso-kreditua onartu du.

Programaren azken helburua enpresen I+G jardueraren bidez Euskadiko industria sendotzea da, Euskadiko produkzio-sarearen lehiakortasunean ekarpena eraginkortasunez eginda eta eragin ekonomiko nabarmena duten emaitzak lortuta, Euskadirentzat estrategikoak diren espezializazio-eremuen babesaren bidez, eta merkatutik hurbilen dauden I+G arloaren faseetan.

Ohikoa den bezala, programak bereizitako bi babes-lerro biltzen ditu: ezaugarri lehiakorra duten I+G proiektuak eta ezaugarri estrategikoa duten I+G proiektuen garapena.

2024ko deialdian, Hazitek programak 654 proiektu finantzatu zituen, eta guztira 91,2 milioi euro eman dirulaguntzatan. Horrek 265 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu zuen Euskadiko 759 enpresatan Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko jardueretan. Izaera lehiakorreko ildoan 623 proiektu lagundu ziren eta 666 enpresak parte hartu zuten; izaera estrategikoko ildoan 31 proiektu lagundu ziren eta 184 enpresak parte hartu zuten.

Lotutako albisteak

Euskadi  nanomedikuntza  pertsonalizatuko  erreferentzia  izango  da  Europan,  Hidrogel  Adimendunak  sortzeko  Proiektu  Eraldatzaileari  esker
30/03/2026 I+G+B

Euskadi nanomedikuntza pertsonalizatuko erreferentzia izango da Europan, Hidrogel Adimendunak sortzeko Proiektu Eraldatzaileari esker

Euskadi 2030 Industria Planeko hirugarren Proiektu Eraldatzaile honek 72 milioi euroko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta, haietatik, 28 milioi euro baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

2026–2027  aldirako  Europako  finantzaketa  AA,  zibersegurtasuna  eta  teknologia  digitalen  arloan:  deialdien  gakoak  eta  euskal  industriarentzako  aukerak
18/03/2026 I+G+B

2026–2027 aldirako Europako finantzaketa AA, zibersegurtasuna eta teknologia digitalen arloan: deialdien gakoak eta euskal industriarentzako aukerak

Europak bere politika teknologikoa berriz definitzen du: subiranotasun digitala eta funtsezko teknologien hedapen industriala. Testuinguru horrek aukerak irekitzen dizkio euskal industriari adimen artifizialean, zibersegurtasunean, mikroelektronikan edo konputazio aurreratuan, eta, aldi berean, Europako deialdietan parte hartzeko eskakizun berriak ere ezartzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Euskal  osasun-berrikuntzarako  Europako  finantzaketa-aukera  berriak
13/03/2026 I+G+B

Euskal osasun-berrikuntzarako Europako finantzaketa-aukera berriak

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako irtenbideetara igarotzeko prozesua, eta, horrenbestez, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektuen tipologia eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak birdefinitzen ari da.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.