I+G+B Industria Next Level
Albisteak 26 otsaila, 2026

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—
-
  • Danobat buru duen proiektu honek 18 ETE trakzionatuko ditu eta klusterren laguntza izango du, fabrikazio aurreratuko AFM klusterraren lidergopean eta HEGAN Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartearen laguntzarekin.
  •  Euskadin prestazio handietako robot industrialetarako teknologia berriak garatzeak ZTBES Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 10 zentro teknologiko eta eragile inplikatuko ditu, IDEKO buru izango dela.
  •  ROBOOSTek Euskadi nazioarteko erreferente gisa kokatuko du robot industrialetan, eta erreferentziazko aktore gisa posizionatuko du nitxo emergente batean: doitasun handiko robotika eta fabrikazio aurreratua.

Gaur goizean, ROBOOST proiektu eraldatzailea aurkeztu da Danobat kooperatibak Elgoibarren duen egoitzan, Euskadi 2030 Industria Planetik sortutako bigarrena. Proiektu honek jauzi disruptibo bat ekarriko du eta fabrikazio aurreratuan maila globalean mugarri teknologiko bat izango da, Euskadik sektorean duen lidergo-posizioa sendotuko baitu. Doitasunezko robotikak paradigma berri bat sartzen du, ohiko makina-erremintaren muga tradizionalak gainditzen dituena, makina-erremintaren doitasuna, egonkortasuna eta zurruntasuna robot baten malgutasunarekin konbinatuta. Horrek fabrikazio aurreratuan aukera berriak irekiko ditu, baita fidagarritasun handiena eskatzen duten eragiketa kritikoetan ere.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aurkeztu du proiektua, Xabier Alzaga Danobateko CEOarekin batera, eta bertan izan dira Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia, Pello Rodriguez MONDRAGONeko presidentea eta Nerea Aranguren Danobatgroup eta MIA dibisioetako zuzendari nagusia.  Bigarren proiektu eraldatzaile honek lidergo pribatua eta laguntza publikoa ditu, eta Euskadi 2030 Industria Planaren barruan dago. Danobat du enpresa traktore, doitasun handiko fabrikazio-soluzio aurreratuetan nazioarteko erreferentziazko kooperatiba eta euskal balio-kate industrialaren funtsezko motorra.

Proiektuak aukera berriak garatzen ditu fabrikazio aurreratuaren – makina-erremintaren sektorean (IRABAZI sektore estrategikoan), euskal industrian traktore den heinean. Mikel Jauregi Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “Euskadik makina-erremintan lider izaten jarrai dezan, inork baino azkarrago egin behar dugu korrika. Eta anbizioa, berrikuntza eta elkarlana uztartuz egiten dugu, robot industrialen hurrengo mailara garamatzan proiektu eraldatzaile baten bidez”.

Europako industriaren gainean dauden hodei beltzen aurrean, sailburuak adierazi duenez, “euskal industriak ezin du ekaitza igaro arte itxaron. Gure ehun industrialak orain mailaz igotzeko jauzia eman behar du eta herri-proiektu eraldatzaileen alde egin”.

50 milioi inguruko inbertsioa eta 500 lanpostu gehiago

ROBOOST aurrekaririk gabeko lankidetza industrial eta teknologikoaren adibide bat da, 18 ETE trakzionatuko baititu, eta klusterren laguntza izango du, fabrikazio aurreratuko AFM klusterraren lidergopean eta HEGAN Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartearen lankidetzarekin. Era berean, bultzada bat ekarriko du prestazio handietako robot industrialetarako teknologia berriak garatzeko, eta ZTBES Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 10 zentro teknologiko eta eragile inplikatuko ditu, IDEKO buru izango dela.

Hala, proiektu eraldatzaileak aukera emango du euskal enpresen abangoardiako teknologiaren, zentro teknologikoen ikerketa aplikatuaren, fabrikatzaileen ezagutza espezializatuaren eta profesionalen belaunaldi berri baten talentuaren artean sinergiak sortzeko eta bilatzeko, eta Euskadi industria-berrikuntzan erreferente gisa kokatzeko. ROBOOST proiektu eraldatzaileak 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira.

500 lanpostu sortzea ekarriko du —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—, eta, gainera, ahalbidetuko du egungo enpleguak profil teknologikoki aurreratuagoetarantz eta balio erantsi handiagokoetarantz eraldatzea, epe luzera horien jasangarritasuna bermatzeko. Horrek guztiak euskal industria-sarearen nazioarteko lehiakortasuna indartzen lagunduko du.

ROBOOST proiektuaren bidez, prestazio handiko robot industrialen belaunaldi berri bat garatuko da Euskadin, baita tokiko balio-kate propioa ere soluzio honen inguruan. Produktu robotiko berri bat, makina-erremintaren doitasuna eta roboten malgutasuna uztartzen dituena.

Euskadi, nazioarteko erreferentea robotika industrialean eta fabrikazio aurreratuan

ROBOOSTek Euskadi nazioarteko erreferentetzat kokatuko du doitasunezko robotikan eta robotikan oinarritutako fabrikazio aurreratuan, eta erreferentziazko eragile gisa posizionatzeko aukera emango dio nitxo emergente batean: robotika sendoa eta doitasunekoa. Makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan liderra den euskal oinarri industrial sendoak behar diren ahalmen teknologikoak eta produktiboak eskaintzen ditu paradigma industrial berri hau bultzatzeko.

Fabrikazio aurreratua eraldaketa digitalean funtsezkoa den sektoreetako bat da, eta aldaketa sakonak izaten ari da, adimen artifizialaren, robotikaren eta material eta konposite berrien integrazio masiboak bultzatuta, beste sektore industrial batzuek baino askoz ere bereganatze-erritmo handiagoarekin.

Proiektu eraldatzailea sektore estrategiko batean

Euskadi 2030 Industria Planaren bidez industria eraldatzeko Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren barruan kokatzen da gaur aurkeztu den bigarren proiektu eraldatzaile hau. Plana pentsatuta dago Euskadiko balio-kate industrialaren barruan lehiakortasuna, berrikuntza eta lankidetza bultzatzeko. Proiektu eraldatzaileak Industria Planaren erdigunea dira, eta goi-mailako bultzada dakarte Euskadiko industria-eraldaketarako, Eusko Jaurlaritzaren hiru jarduera-ardatzen inguruan antolatuta: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago.

Proiektu eraldatzaileek jauzi kualitatiboa ekarriko dute Euskadiko lider industrialen, haien euskal hornitzaileen katearen eta zentro teknologikoen arteko lankidetzan. Horrela, irabazi egingo dugu, Herrialde gisa, teknologian, bereizketan eta, horrenbestez, lehiakortasunean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak babes-neurrien sorta bat jarriko du proiektu eraldatzaileen esku, dauden programa eta tresnen eta berrien artean.

Horrela, bultzada irmoa ematen die Euskadi 2030 Industria Planean lehenetsitako sektoreei: IRABAZI —automobilgintzako osagaiak, energia, fabrikazio aurreratua, metalurgia eta mugikortasun jasangarria— eta HAZI —arlo aeronautikoa/aeroespaziala, biosanitarioa, soluzio digital aurreratuak, sare adimendunak eta biltegiratzea, eta erregai berriztagarriak—.

Joan den astean aurkeztu zen ITP Aero buru duen lehen proiektu eraldatzailea. Horren bidez, Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean. Datozen asteetan proiektu eraldatzaile berriak aurkeztuko dira.

Danobat S. Coop bere lidergo industriala indartu du

Danobat S. Coop, Mondragon Korporazioan integratutako industria-kooperatibak, doitasun handiko fabrikazioko soluzio aurreratuetan nazioarteko erreferente gisa duen posizioa sendotzen jarraitzen du, berrikuntza teknologikoa eta garapen industrial jasangarria bultzatuz.

Enpresak Elgoibarren du egoitza, Gipuzkoako lurralde historikoan, eta 70 urte baino gehiagoko ibilbidea du balio erantsi handiko makina-erreminten diseinuan eta fabrikazioan. 1954an sortu zenetik, Danobatek konpromiso irmoa izan du eredu kooperatiboarekin, bikaintasun teknologikoarekin eta nazioartekotzearekin.

Danobatek doitasunezko roboten CNC sistemetarako, torneaketarako eta artezketarako soluzio aurreratuak garatzen ditu, industria-sektore estrategikoei zuzenduta, hala nola aeronautikari, automobilgintzari, trengintzari, energiari eta ekipo-ondasunei. Enpresak I+G+Bren aldeko apustu irmoa egiten du, eta bere fakturazioaren ehuneko handi bat teknologia berriak garatzera, prozesuak digitalizatzera eta fabrikazio adimendunera bideratzen du.

Bere ikuspegiak zehaztasuna, fidagarritasuna eta pertsonalizazioa konbinatzen ditu eta neurrirako soluzioak eskaintzen ditu, oso industria-ingurune zorrotzetan bezeroei produktibitatea, efizientzia eta lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen dieten soluzioak, hain zuzen.

Danobatgroupen parte gisa, kooperatibak presentzia sendoa du nazioartean. Izan ere, produkzio-zentroak, filial komertzialak eta zerbitzu teknikoko sareak ditu hainbat herrialdetan. Esportazioak hartzen du bere jardueraren ehuneko handiena, eta horrek bere posizionamendu globala sendotzen du.

Azken urteotan, konpainiak bere ahalmen produktibo eta teknologikoa indartu du, instalazioak handitzera, ahalmen industrial berriak sartzera eta efizientzia operatiboa hobetzera bideratutako inbertsio estrategikoen bidez.

Danobat BIEMH 2026 azokan izango da, martxoaren 2tik 5era, Bilbon. Aukera ezin hobea izango da doitasunezko robotikako bere aditu taldea gertutik ezagutzeko, puntako teknologia soluzio praktikoekin nola konbinatzen duen deskubritzeko eta haren berrikuntzek etorkizuneko fabrikaziorako duten potentziala bertatik bertara ikusteko.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
03/07/2026 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Kaskadako  finantzaketak  Europako  proiektuak  euskal  ETEetara  hurbiltzen  ditu,  %46,5eko  arrakasta-tasarekin
19/06/2026 I+G+B

Kaskadako finantzaketak Europako proiektuak euskal ETEetara hurbiltzen ditu, %46,5eko arrakasta-tasarekin

2023az geroztik, 79 euskal ETEk parte hartu dute EEN Basquek bultzatutako kaskadako finantzaketa-ekimenaren bidez sustatutako Europako deialdietan, eta 42k finantzaketa lortu dute beren berrikuntza-proiektuak garatzeko. SPRIk antolatutako I+G+b-aren nazioartekotzeari buruzko zazpigarren jardunaldiak Europako aukera berriak ezagutarazteko, enpresen arrakasta-esperientziak ezagutzeko eta digitalizazioa, robotika, bioekonomia edo trantsizio energetikoa bezalako arloetara bideratutako hurrengo...

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikertzaileak  kontratatzea  sustatzeko
18/06/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikertzaileak kontratatzea sustatzeko

2026rako planak 4,4 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat.

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.