I+G+B
Albisteak 30 abendua, 2025

Eusko Jaurlaritzak 2026. urterako industriarako lehen laguntza teknologikoak abian ditu

Gaurtik aurrera, industria eskatzaileek Hazitek, Elkartek eta Azpitek programen 175 milioi euroak eskuratu ahal izango dituzte, SPRI taldearen plataformatik
-
  • I+G+b programak `Euskadi 2030 – Industria Plana´ren “industria hobea” ardatzaren barruan daude, eta oro har, datozen hilabeteetan argitaratuko diren beste hirurekin batera, 253,26 milioi euro dira guztira

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 2026 urtekoak diren eta euskal industriarako bideratutako lehen hiru laguntzak jarri ditu abian. Hirurak I+G+b arlokoak dira. Zehazki, eskatzaileak SPRI Taldearen plataformatik sartu ahal izango dira HazitekElkartek eta Azpitek programetan,  gaurtik aurrera.

Guztira, lehen hiru laguntza hauek 175 milioi euro izango dira. Hazitek programak 119 milioi edukiko ditu Proiektu Eraldatzaileak, Proiektu Estrategikoak eta Proiektu Lehiakorrak egiten laguntzeko; Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek Elkartek progamaren 47 milioi eskura izango dituzte, elkarlanean bultzatutako ikerketa egiteko; eta Azpitek programako 9 milioiekin ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua erosi, instalatu, berritu eta eguneratzeko baliogarriak izango dira.

I+G+b programak Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria hobea” ardatzaren barruan daude, eta oro har, datozen hilabeteetan argitaratuko diren beste hirurekin 253,26 milioi euro dira guztira.

Hazitek programak 119 milioi eurorekin lagunduko ditu ikerketa-proiektu eraldatzaile, estrategiko eta lehiakorrakHorrela, programa honek proiektu eraldatzaile, estrategiko eta lehiakorrak egitea bultzatzen du, guztiak ikerketa industrialaren, garapen esperimentalaren eta/edo saiakuntza eta esperimentazioko azpiegituren arloan, enpresa-sektorean eta `Euskadi 2030 – Industria Planean´ bildutako lehentasunezko esparru eta sektoreetan.

Deialdiaren zenbateko osotik 43.000.000 euro bideratuko dira izaera lehiakorreko proiektuak finantzatzeko, 50.000.000 euro proiektu estrategikoak finantzatzeko eta 26.000.000 euro proiektu eraldatzaileak finantzatzeko.

Diruz lagundu daitezkeen proiektu-tipologia hauei laguntzak ematea du helburu:

  • Proiektu Eraldatzaileak

Diruz lagundu ahal izango dira ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko eta saiakuntza eta esperimentazio eraldatzaileko azpiegiturak eskuratzeko proiektuak, bereizgarritzat eta bakartzat jotzen direnak beren ezaugarri eta berezitasunengatik, Euskadi 2030 – Industria Planaren lehentasun estrategikoekin bat datozenak, eta IRABAZI eta HAZI sektore estrategikoetan lehiakortasuna hobetzea dakartenak, bai eta Euskadik potentzia industrial berritzaile gisa duen irudia hobetzea ere.

Proiektu eraldatzaile horiek Euskadin eragin ekonomiko eta estrategiko handia duen industria-lidergoan oinarritzen dira, eta eragin nabarmena sortzen dute euskal ekonomian. 20 milioi eurotik gorako inbertsio eta kostu operatiboekin, kalitatezko enplegua sortzea, enpresa-sarea indartzea edo inbertsioak erakartzea dakarten proiektuak behar dute izan.

 

Proiektu eraldatzaileek balio katean zehar trakzio efektuak edo beste sektore batzuetako enpresa eta eragileekiko zeharkako sinergiak sortzeko gaitasuna dute, Klusterren Erakunde Dinamizatzaileen (KED) laguntza izanik, ikuspegi integral eta interkonektatu baten bidez egitura eraldaketak sustatuz.

 

Proiektu eraldatzaileek berrikuntza-maila handia erakusten dute beren eremuko ezagutzaren edo teknologiaren egungo egoerari dagokionez, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileekin lankidetzan garatzen dira, helburuko sektorean edo merkatuan eraldatzeko ahalmena duten irtenbideak sortuz.

Era berean, diruz lagunduko dira I+G jarduerak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarri berriak sortzera bideratutako proiektu eraldatzaileen saiakuntza- eta esperimentazio-azpiegiturak eskuratzea. Baita, teknologia eraldatzaile berriak integratzea, patente berriak sortzea eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak sortzea ere (Startups).

  • Proiektu Estrategikoak

Diruz lagundu ahal izango dira ikerketa industrialeko edo garapen esperimental estrategikoko proiektuak, Euskadi 2030 – Industria Planean estrategikotzat ezarritako sektoreetan kokatzen direnak, baldin eta Ikerketa eta Garapen Teknologiko eta Berrikuntzan lankidetza publiko-pribatua sustatzen badute. Euskal Autonomia Erkidegoko industria trakzio eragina bultzatu beharko dute eta enpresa txiki ertainen parte hartzea zein Horizonte Europa Programan sartzea erraztuaz.

Era berean, proiektu estrategikoetako I+G jarduerak babesten dira, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarri berriak sortzera bideratuta, bai eta teknologia estrategiko berriak integratzera, patente berriak sortzera eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak sortzera ere (Startup-ak). Eta hori guztia enplegua sortzera eta euskal industria sarea dibertsifikatzera bideratuta dago, baita enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.

  • Proiektu Lehiakorrak

I+G proiektu lehiakorrak dira industria-ikerketara edo garapen esperimentalera bideratutakoak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko direnak.

Elkartek

Programa honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartuta dauden ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek elkarlanean egindako ikerketa bultzatzen du, sektore estrategikoekin, teknologia giltzarriekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko proiektu eraldatzaileekin bat egiten laguntzeko.

Azpitek

Azkenik, Azpitek programarekin, ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua erostea, instalatzea, berritzea eta eguneratzea bultzatzen da, sektore estrategikoekin, teknologia giltzarri eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko Proiektu Eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzea errazteko asmoarekin.

Laguntza horiek I+G+b garatzera eta erakunde zientifiko-teknologikoek etorkizunean emaitzak baliozkotu eta frogatzera bideratuta daude. Horretarako, onuradun izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatuta dauden foku anitzeko zentro teknologikoak. Azken helburua da lortutako emaitzen kalitatea indartzea eta haien inpaktu zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala maximizatzea.

Lotutako albisteak

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

“Euskadi  erreferentzia  da  Europan  biozientzietan  eta  terapia  aurreratuen  fabrikazioan”
14/01/2026 I+G+B

“Euskadi erreferentzia da Europan biozientzietan eta terapia aurreratuen fabrikazioan”

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak "Eusko Jaurlaritzarentzat bereziki garrantzitsua da terapia aurreratuen eremuan maila globalean punta-puntakoak diren konpainiek Euskadin garatutako industrietan inbertitzearen aldeko apustua egitea" adierazi du

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
09/01/2026 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Azpitek laguntza programaren edizio berri bat abiarazi du, ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua eskuratzen, instalatzen, berritzen eta eguneratzen laguntzeko, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planaren Proiektu Eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzen laguntzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.