Albisteak 4 otsaila, 2021

Euskal Herriko lehen ESNEKI ZENTROA jaio da

Leartikerrek zuzenduko duen zentroa Euskal Herri mailan esne eta esnekien sektorean erreferente izateko jaio da, sektoreko agenteen arteko elkarlana bultzatuz
-

 

Euskal Herriko lehenengo ESNEKI ZENTROA abiarazi du Leartiker Zentro Teknologikoak, HAZI Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Esne eta esneki sektoreko beharrak eta gabeziak bultzatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore hori indartzeko asmoz, Esneki Zentro honen bitartez aholkularitza tekniko aurreratua, formazio espezializatua, berrikuntza proiektuen garapena eta beste hainbat zerbitzu eskainiko ditu Leartikerrek, elikagaien segurtasuna oinarri hartuta.

 

Esneki sektoreko ekoizleentzako erreferentziazko zentroa izango da, zerbitzu aurreratua, pertsonalizatua eta eraginkorra jasotzeko bermea izango dute eta sektoreko beste eragileekin etengabeko elkarlana izango du oinarri.

 

 

EUSKAL HERRIKO ESNEKI SEKTOREA

Euskal Herriko esneki sektorea artisaua da; tradizionala, ekoizle txikiz osotua, elikadura eredu jasangarriaren alde egiten duena, bertokoa, osasungarria, km0-n oinarritua, naturala, ekologikoa, garaian garaiko produktuak eskaintzen dituena, konfidantzazkoa eta kultura eta tradizioari errotua.

 

2019ko datuen arabera (Letra Q data basea), Euskal Autonomi Erkidegoan 190 gaztandegi daude eta horietatik %95 erabat artisauak dira, hau da, familia unitateak dira eta esnea ekoizteaz gain eraldaketa lanetan ere murgilduta daude. “Mikro-gaztandegi” ereduan oinarritzen dira, gazta tradizionalak ekoizteko balio erantsia mantendu eta ziurtatzeko asmoz. Baina eredu horrek gabeziak ere sortzen dizkiete, hala nola, gaitasun ekonomiko urria: inbertsioak gauzatu, teknologia berriak barneratu, produktuetan dibertsifikatu, langilegoa kontratatu…  Sektorea ez da gai ekonomikoki esparru guzti horiei aurre egiteko.

 

Esne-ekoizpena, esnearen eraldaketa, araudi higieniko-sanitarioen aplikazioa eta kontrola, produktuen merkaturatze-prozesua… hainbat dira egunerokoan sektore honen baitan egiten diren jarduerak eta kanpo-aholkularitza tekniko premia handia dago.

 

Kanpo-aholkularitza tekniko gabezia horrek sektorean eragin zuzena du eta esneki sektorea ahultzen ari da.

 

Premia horretan oinarrituta sortzen da ESNEKI ZENTROA. Zentro honetan eskainiko diren zerbitzu ezberdinei esker, Euskal Autonomia Erkidegoko esne eta esneki sektorea indartzea da helburua. Eusko Jaurlaritza eta HAZI Fundazioaren babesarekin, Leartiker Zentro Teknologikoaren Esneki Sektorearen Espezializazioaren jarraipena izango da Esneki Zentroa. Urteetan zehar egindako lanak emandako esperientzia eta ekoizleekin izandako harreman estuari esker, Leartikerrek zuzenduko duen zentro hau Euskal Herri mailan esne eta esnekien sektorean erreferente izateko jaio da.

 

 

LEARTIKER eta ESNEKI ZENTROA

Azken urteetan Leartiker Zentro Teknologikoaren Esneki Sektorearen Espezializazioa 100 ekoizle baino gehiagorekin esparru ezberdinetan aritu da lanean; produktuen garapena, aholkularitza zerbitzu aurreratua, formazio espezializatua eta elikagien segurtasunaren arloan, besteak beste. Horri esker, ekoizle txikien dibertsifikazioan lehiakortasuna bultzatzeaz gain, sektore artisau honetan berritzeko griña piztea ere lortu da.

 

Azken urteetako ibilbide arrakastatsu horri esker, erronka berriei aurre egiteko garaia iritsi da eta Esneki Zentroa da horren adibiderik argiena.

 

Esneki Zentroak eskaintza integrala eskainiko die sektoreko ekoizle eta ekintzaileei, ondorengo zerbitzuen bitartez:

 

  • Dibertsifikazio proiektuen garapena
  • Ekintzailetza
  • Aholkularitza teknologikoa
  • Formazio espezializatua (HAZI eta Academie MonS-ekin hitzarmena)
  • Kalitate kontrola, segurtasuna eta analisi sentsorialak
  • Afinazioa
  • Merkaturatzea (Academie MonS-ekin hitzarmena)
  • Gastronomia
  • Difusio ekintzak

 

Esneki sektorean lanean dabiltzan eta sektoreko erreferente diren entitateen arteko koordinazioa eta kolaborazioak Esneki Zentro berri honen oinarria dira. Zerbitzu eraginkor bat eskaintzeko, dibertsifikatzeko, balio kate osoko zerbitzuak ahalbidetzeko eta produktu berriak garatzeko, diseinu eta ekoizpenetik hasi eta merkaturatu arte.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
03/07/2026 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Kaskadako  finantzaketak  Europako  proiektuak  euskal  ETEetara  hurbiltzen  ditu,  %46,5eko  arrakasta-tasarekin
19/06/2026 I+G+B

Kaskadako finantzaketak Europako proiektuak euskal ETEetara hurbiltzen ditu, %46,5eko arrakasta-tasarekin

2023az geroztik, 79 euskal ETEk parte hartu dute EEN Basquek bultzatutako kaskadako finantzaketa-ekimenaren bidez sustatutako Europako deialdietan, eta 42k finantzaketa lortu dute beren berrikuntza-proiektuak garatzeko. SPRIk antolatutako I+G+b-aren nazioartekotzeari buruzko zazpigarren jardunaldiak Europako aukera berriak ezagutarazteko, enpresen arrakasta-esperientziak ezagutzeko eta digitalizazioa, robotika, bioekonomia edo trantsizio energetikoa bezalako arloetara bideratutako hurrengo...

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikertzaileak  kontratatzea  sustatzeko
18/06/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikertzaileak kontratatzea sustatzeko

2026rako planak 4,4 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat.

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.