Elena Sardiña, CEO de Elequele
Elena Sardiña, Elequeleko CEO
Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 7 ekaina, 2021

Elequele, produktu berritzaileen diseinua eta merkaturatzea

Elena Sardiña buru duen Arabako 'startup' ak berrikuntzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako ideiak garatzearen alde egiten du
-

Industria 4.0ri buruz hitz egiterakoan, teknologia berrien erabileraz harago, berrikuntza eta patente produktuen diseinua funtsezko elementua da. Enpresetako I+G+b sailek eta teknologia-zentroek funtsezkotzat jotzen dute berrikuntza bilatzeko eta ezagutza transferitzeko lanean, baina arlo horretan ekintzailetzarako lekua ere badago.

Hori da Elequele startuparen kasua, enpresa teknologiko gisa definitzen dena. Merkatuaren beharrei erantzuteko lan egiten du, produktu berritzaileen lerroak garatzen, hazkunde potentzialean dagoen merkatu-nitxo bat dagoen industriako sektoreetan. Hasierako ideiatik hasi eta produktu optimizatu eta lehiakorrak lortu arte, oinarri teknologikoko zerbitzu integrala eskaintzen du.

Elequele-k Elena Sardiña ingeniari mekaniko arabarra du buru, nor Mercedes-Benzek Txinan duen lantegiaren Kalitate Kudeaketaren arduraduna izan zen. Ezagutza horrekin, enpresa uztea eta ekitea erabaki zuen, “jarraibideak markatu nahi nituelako eta aspalditik buruan nituen ideia batzuk plazaratu nahi nituelako”, gogorarazi du Elequeleren CEOak. “Nire lana proiektu honekin batera egiten saiatu nintzen, baina esfortzu asko behar du. Hasieran, lanegun baten ondoren hasten nintzen garapenekin, baina, azkenean, %100ean zentratu behar zara, bestela atzeratu egiten delako eta hori ez da egokia. Lehen urratsa eman nuen SPRI Taldeari eta BIC Arabari esker, hasierako tutoretza egin baitzidaten, ingeniari mekanikoa bainaiz, baina enpresa bat eratzeko kontuei, finantzei edo lege-alderdiei buruz ez dudalako ideia handirik. Ekintzailetza-tailerretan ere izena eman nuen, eta urratsak ematen joan nintzen 2020ko irailera arte”.

Elena Sardiñaren helburu nagusia bere ideiak garatzea da, baina enpresak laguntzeko edo ideia- lehiaketa publikoetara aurkezteko atea ere zabalik uzten du, baldin eta horietan berrikuntza funtsezko elementua bada. “Lan egin nahi dudan beharra edo produktua bilatzen dut. Diseinua eta garapena egiten ditut, eta industrializatzeko eta merkaturatzeko modua bilatzen dut. Nire irizpideen araberako proiektu bat garatzen dut, eta gero teknologia hori nola transferitu edo merkaturatu ikusi”.

Edozein diseinu-proiektu berriri aurre egiteko, fase ezberdinak ezarri ditu Arabako ingeniari mekaniko honek: “Hasiera batean, oinarrizko kontzeptua garatzea da helburua. Aldi berean, eskala txikiko lehen prototipo funtzional bat egiten saiatzen naiz, maila mekanikoan eta funtzionamenduan konponbide posible bat dagoela ikusteko. Merkatuaren azterketa bat egin dut bideragarritasunari eta egingarritasunari buruzko txosten batekin, eskaririk dagoen ikusteko. Eta gero, nola edo hala, industrializazioan sartzen naiz batzuetan. Bestela, aurkezpen ona egin behar da etorkizuneko lizentziadun baten arreta erakartzeko. Diseinua, merkatu-azterketak, prototipoak eta merkaturatzea eta industrializazioa, eta, jakina, beti, beti, patentea. Kapitalaren gehiena horretan inbertitzen dut, patente batek eskaintzen duen lasaitasun hori beharrezkoa baita, negoziazioei eta kontsultei begira”.

Lehen garapen propioen artean, kafetegi italiarrentzako kafe-aleak ehotzeko sistema bikoiztu bat nabarmentzen da. Arabako enpresa batekin batera industrializazioari eta merkaturatzeari aurre egingo diete, baina aurretik Holandan merkatu proba bat egingo dute. “Fase pilotu bat egitea da helburua, mundu mailan nola hasi ikertzeko”, zehaztu du CEOak.

Garatzen ari den beste produktu bat gariaren ordezko masak egiteko sukaldaritza-aparatu bat da, “dieta osasungarrietara eta kirolarietara” bideratua, erabiltzaileak ze irin mota eta zenbat hautatzeko aukera ematen du: “Erabiltzaileak kontsumorako prest dagoen masa lortzen du, ‘Snack’ edo barritak bezalako formatuetan. Irin-masen Nespresso moduko bat da”, nabarmendu du Sardiñak.

Lan ugaria dauka azken hilabeteetan ekintzaile honek, bandalismoaren aurkako sistema bat garatzen ari baita hiri-elementuetarako, hala nola edukiontzietarako: “Edukiontziak atxikitzen dituen sistema bat, antibasandalismoa edo uholdeak edo haizeteak bezalako arrisku klimatologikoak saihesten dituena. Energia aurreztea bilatzen dugu plastikoa berraprobetxatu eta udalek edukiontzi berriak erosi behar ez izateko”.

Industria-esparruan gehiago zentratuz, Elequelek Ances Open Innovation erronka bereganatu zuen. Anceseko berrikuntza irekiaren programa, instalazio fotovoltaikoetan erabiltzeko errematxagailu elektriko eramangarri baten fabrikazioan oinarrituta dago. Erronka hau Soltec enpresak bultzatu du eta berarekin ari da proiektua garatzen. ‘Startup ‘ak Alava Innova lehiaketa ere irabazi du, “kafe-postuen berraprobetxamendurako sistema batekin”.

Arlo asko zabalik daude ekintzaile gazte honen lanean, eta teknologia berriak funtsezko aliatuak dira. Hori da kafe-aleetarako ehotze bikoitzeko sistema prototipatzeko fabrikazio gehigarriaren kasua. Beste faktore nabarmen bat garatzen ari den gailu berriei konektibitatea eta adimena ematea da. Elequeleren arduradunaren arabera: “Hasieran iristen den informazio guztia, diseinu eta garapen fase baten hasieran aurreikusten den guztia, aurrezten dituzun kostuak dira. Datuak biltzeko sistemak funtsezkoak dira hasierako diseinu sendoa egiteko. Egoera guztietan jarri behar da, agertu aurretik arazoak konpontzen saiatzeko “.

Beste alderdi garrantzitsu bat fabrikazioa da. Badirudi Asiako herrialdeetan fabrikatzea hobea eta merkeagoa dela dioen mitoak geroz eta presentzia gutxiagoa duela. “Batzuetan denbora edo energia gehiegi inbertitzen da fabrikatuko duena bilatzen, eta gerta liteke ez lortzea edo urrutira edo Txinara joan behar izatea. Hemen, Araban, enpresek laguntzen eta zuzentzen zaituzte. Haiek ezer atera ez arren, denbora ematen dute zuri aholkuak ematen eta lagun diezazuketen enpresekin konektatzen. Mekanizazio, estanpazio eta abarretako enpresen sare oso indartsua dugu, edozein proiektu aurrera eramateko gai direnak”, esan du Elena Sardiñak.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Informazio gehiago esteka honetan.

Lotutako albisteak

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

2026–2027  aldirako  Europako  finantzaketa  AA,  zibersegurtasuna  eta  teknologia  digitalen  arloan:  deialdien  gakoak  eta  euskal  industriarentzako  aukerak
18/03/2026 I+G+B

2026–2027 aldirako Europako finantzaketa AA, zibersegurtasuna eta teknologia digitalen arloan: deialdien gakoak eta euskal industriarentzako aukerak

Europak bere politika teknologikoa berriz definitzen du: subiranotasun digitala eta funtsezko teknologien hedapen industriala. Testuinguru horrek aukerak irekitzen dizkio euskal industriari adimen artifizialean, zibersegurtasunean, mikroelektronikan edo konputazio aurreratuan, eta, aldi berean, Europako deialdietan parte hartzeko eskakizun berriak ere ezartzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Euskal  osasun-berrikuntzarako  Europako  finantzaketa-aukera  berriak
13/03/2026 I+G+B

Euskal osasun-berrikuntzarako Europako finantzaketa-aukera berriak

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako irtenbideetara igarotzeko prozesua, eta, horrenbestez, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektuen tipologia eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak birdefinitzen ari da.

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.