Albisteak 3 Marzo, 2026

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.
-

Euskadik “Four Years From Now” (4YFN) nazioarteko ekitaldian parte hartu du aste honetan, Mobile World Congress Barcelona-ren esparruan startupentzat egiten den nazioarteko erreferentziazko ekitaldian. Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin, hiru lurraldeetako 12 startupek osasuna, zibersegurtasuna, industria eta jasangarritasuna bezalako sektoreetan dituzten soluzio berritzaileak azaldu dituzte.

 “Startup Innovation Land” lelopean, Euskadi – Basque Countryk lankidetza publiko-pribatuko eredu bat —enpresa-proiektu berritzaileak sortzera eta haztera eta nazioartean proiektatzera bideratua— erakutsi du 4YFN azokan. Bertaratutakoek Euskadi – Basque Countryren stand-a bisita dezakete (8.1 hall-a, 8.1 B11 standa), eta oinarri teknologikoa eta berritzailea duten 900 enpresa baino gehiago biltzen dituen ekosistema bat ezagutu, ikerketa-zentroen, finantza-eragileen eta laguntza instituzionaleko erakundeen sare zabal batekin batera.

4YFN mundu osoko startup, enpresa berritzaile eta inbertitzaileentzako urteko topaketa da. Bertan, erakundeen arteko loturak eta lankidetzak indartzen dira, ekosistema berritzaileak ezagutarazten dira eta azken berrikuntza teknologikoak aurkezten dira. 

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek ekintzailetzarako eta berrikuntzarako laguntza-ekimenak aurkeztu dituzte, besteak beste, Basque Tek Ventures, Euskal Autonomia Erkidegoan Deep Tech startupak sortzea sustatzen duen ekimena, eta BIND, berrikuntza irekirako eredu gisa finkatu den plataforma.  Gainera, Euskadi-Basque Countryren standak 16 euskal startupen pitch-ak ditu, eta beste 9 euskal startupek 4YFN ekitaldiaren agertoki ofizialean ordezkatu dute Euskadi.

Erakundeen aldetik, honako hauek eskaini diete babesa startupei beren lan-bileretan: Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendari Ane Miren de Ariñok; Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren zuzendari Ander Larrinagak; Beazeko Ekimen Estrategikoen zuzendari Ander Muñozek; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusi Amaia Arregik; Gipuzkoako Foru Aldundiko koordinatzaile Ekain Lakak; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi Koldo Peciñak; eta Beazeko zuzendari nagusi Olatz Goitiak.

 

 

12 euskal startupek beren soluzioak aurkeztu dituzte 4YFNan

 Araba ordezkatuz honako hauek izan dira:

  The Pulse: startup honek ongizate psikosozialeko soluzio digitalak garatzen ditu lantokietarako eta hezkuntza-esparrurako;

  Vyne: langileak hautatzeko eta talentua bilatzeko teknologia eta Adimen Artifiziala erabiltzen espezializatua;

  Fitwoody: jarduera-eskumuturretatik datuak ateratzen dituen fitness-aplikazioa, erabiltzailearen eguneroko mugimendua, entrenamenduak, loa eta beste adierazle metaboliko batzuk aztertzeko, eta

  Kimaiwi: adimen artifizialean eta blockchain-en oinarritutako soluzioak garatzen ditu sektore turistikoarentzat.

 

Bizkaitik:

  Baisma: jasangarritasuneko startupa, enpresei, erakundeei eta eskualdeei eredu zirkularrak, birsortzaileak eta deskarbonizatuak hartzen laguntzen espezializatua;

  Nymiz: adimen artifizialak bultzatuta, datuak anonimizatzeko eta idazteko softwarean adituak; datuen pribatutasuna bermatzen du, edozein identifikazio-arrisku ezabatuz eta, aldi berean, erabilgarritasuna eta testuingurua zainduz;

  Qcentroid: konputazio kuantikoa benetako enpresa-inguruneetan hartzeko, integratzeko eta eskalatzeko plataforma bat garatzen du

  SamiraDTX: gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten terapia digital berritzaileetarako irisgarritasuna errazten duen health tech startupa.  

 

Gipuzkoatik hurbildutakoen artean daude:

  Safeloc: instalazioan aktiboak denbora errealean lokalizatzeko eta prozesu industrialak optimizatzeko segurtasun- eta produktibitate-soluzioetan espezializatua;

  Nutrenaissance: ezagutza zientifikoa nutrizioa, jarduera fisikoa eta osasuna bezalako arloetan integratzen du, nutrizio- eta osasun-tresna pertsonalizatua sortzeko;

  Acuratio: adimen artifizialeko plataforma bat diseinatu du neurona-sareak entrenatzeko, informazioaren segurtasunari eutsiz, eta

  Scott & Irwin: markei eta enpresei produktu eta prozesu interaktiboak garatzen laguntzen dien berrikuntza digitalaren azterketa.

Lotutako albisteak

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
02/07/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Tubacex  ek  100  milioi  eurotik  gorako  eskaerak  lortu  ditu  hodi  umbilikalen  negozioan  2026an,  eta  bere  posizioa  sendotu  du  itsaspeko  merkatuan
24/06/2026 Berrikuntza

Tubacex ek 100 milioi eurotik gorako eskaerak lortu ditu hodi umbilikalen negozioan 2026an, eta bere posizioa sendotu du itsaspeko merkatuan

Konpainiak 80 milioi eurotik gorako eskaera berriak jaso ditu hodi umbilikaletan, munduko itsaspeko teknologiaren operadore nagusietako batentzat. Hodi horiek Guyana, Angola eta Ipar Itsasoko offshore proiektuetara bideratuko dira.

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.