I+G+B
Elkarrizketak 16 maiatza, 2025

EGOKIA proiektuak elkarlaneko ikaskuntza automatikoko plataforma aitzindari ziberseguru bat lortu du

Hazitek proiektu hau hamar bat euskal enpresa eta ikerketa zentrok garatu zuten, Mondragon Assembly buru zela.
-

EGOKIA proiektuak, ‘Adimen artifizialean oinarritutako ezagutza industriala partekatzeko espazio digitala’, elkarlaneko ikaskuntza automatikoko plataforma aitzindari ziberseguru bat eman du emaitza gisa. Hala, proiektuak industria-sektoreari espazio digital berri bat ematea lortu du, enpresei balio erantsi handiko zerbitzuen kontzeptu berriak eskaintzeko aukera emango diena.  

Ezagutza partekatzean oinarritzen da, adimen artifizial kolaboratiboaren serbitizazioaren bidez, “bere ezagutza industriala produktibizatu eta monetizatzeko”. Horrela, “datuen ustiapenaren eta elkarlaneko ikaskuntza automatikoaren paradigma aldatzea” lortu da, “datuen pribatutasuna bermatuz“. 

EGOKIA proiektuaren helburu nagusia Nazioarteko Datu Espazioen (IDS) arkitektura bat definitzeko beharrezko aurrerapen teknologikoak ikertzea izan zen, erreferentziazko arkitektura dena erakundeen arteko datu-truke seguru, subirano eta kontrolatuko plataforma honetarako. 

International Data Spaces Association (IDSA) erakundeak garatutako erreferentzia-esparruan oinarritzen da, eta haren osagai nagusiak zabaltzen ditu adimen artifizialeko zerbitzuak garatzen laguntzeko, sortutako ezagutzaren gaineko trazabilitate-, segurtasun- eta gobernagarritasun-bermeekin. 

2021etik 2023ra bitartean garatu zen proiektu estrategikoa da, SPRI Taldearen Hazitek programaren eta Europar Batasunaren finantzaketarekin, 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez. Mondragon Assemblyk zuzenduta, Ingeteam, Fagor, Orona, Orkli, Goizper, Talleres Guibe, Ikerlan, Koniker eta Lortek enpresa eta erakundeek ere parte hartu zuten. 

Lankidetza horren bidez, “proiektuak IDSren printzipioen araberako ekosistema digital batekin lagundu du, konektore eta hub adimendun berrien sarearen bidez informazio- eta ezagutza-fluxu seguruak diseinatzeko eta, horrela, haien artean ezagutza partekatzeko eta erabakiak hartzeko eta jarduteko egokitzapena eta autonomia hobetzeko”, adierazi dute erakunde garatzaileek. 

Teknologia berriak, egungo sistemekin alderatuta, aukera ematen du makinetan eta ekoizpen-lerroetan zabaldutako adimen artifizialeko ereduak elkarlanean “entrenatzeko” bezeroen tokiko nodoetan, datuak haien artean partekatu gabe. “Horrela, datuen zibersegurtasuna bermatzen da eta ihesari lotutako arriskuak ezabatzen dira”. 

EGOKIAk, gainera, adimen artifizialean eta datu-zientzian dauden azken teknologiak txertatu ditu, eta, horri esker, zerbitzu eta produktu erreplikagarri eta monetizagarri berriak sortu dira, negozio-prozesuetan, industria-produkzioan eta industria-aktiboen kontrol eta mantentze automatikoan eraginkortasuna maximizatzeko. 

Proiektuaren ikuskera osoa, era berean, Euskadiko RIS 3 politiketan oinarritzen da. “Garrantzitsua da aipatzea lanak, IDS produktu eta zerbitzu berriak ahalbidetuko dituzten teknologia digital berriak sortzeaz gain, euskal lurraldearen lehiakortasuna indartu duela, garapena bizkortuz, eta lotura sendoak ezarriz enpresa industrial adierazgarrien, teknologia-hornitzaileen eta ZTBESko eragileen artean, eskualdeko enplegua, inbertsioa eta hazkunde teknologikoaren maila handituz”, ondorioztatu dute inplikatutako erakundeek. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

SPRI Taldeak euskal enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Octantisek  enpresen  etorkizuneko  negozioak  garatzen  laguntzen  du,  barne-ekintzailetzaren  bitartez
08/07/2026 Berrikuntza

Octantisek enpresen etorkizuneko negozioak garatzen laguntzen du, barne-ekintzailetzaren bitartez

Tecnalia Groupen spin-off bat da konpainia, eta hazteko aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzen du, berrikuntzaren, teknologiaren eta adimen artifizialaren bidez.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

Simurai:  araztegien  kudeaketa  eraldatzeko  AA  eta  simulazioa  uztartzen  dituen  biki  digitala

Simurai: araztegien kudeaketa eraldatzeko AA eta simulazioa uztartzen dituen biki digitala

Soluzioa Hispavista Labs-ek eta Ceit-ek garatu dute, eta dagoeneko Nafarroako bost estaziotan dihardu.

Normo:  postontziak  fabrikatzetik  horiek  berrasmatzera

Normo: postontziak fabrikatzetik horiek berrasmatzera

Gipuzkoako enpresak online erosketak eraikinetan eta familia bakarreko etxeetan jasotzeko postontzi adimendunak garatzen ditu, eta dagoeneko 24.000 instalazio baino gehiago egin ditu Espainian eta Europan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.