Elkarrizketak 31 urtarrila, 2023

Airbus-ek urteko “hornitzaile onena” izendatu du IDEC enpresa arabarra

Ingeniaritza hori hegazkinen hainbat zati kritikoren garapenean espezializatuta dago, eta bere plantillaren % 20k I+G+B lanetan dihardu
-

Europako aire-konpainia garrantzitsuenak hornitzen dituen hornitzaileen parkeak erreferentziazko gune bat du Euskadin, non besteak beste aipagarria baita IDEC ingeniaritza arabarra, Airbus-ek  joan den ekitaldiko hornitzaile onena izendatua Alemanian. Multinazionalaren Defentsa eta Espazio Sailak “hornikuntza-kate osoko berrikuntzako hornitzaile onena” izendatu du ETE arabarra, aukeraketa bat egin ondoren aeronautika sektoreak Europan dituen ia 5.000 hornitzaileen artean. IDEC 1996an sortu zen, lantegiak ditu Euskadin (Arabako Teknologi Parkean) eta Andaluzian, eta 110 profesionalez osatutako plantilla kualifikatua du, zeintzuek hegazkinen zati kritikoak diseinatzen baitituzte, Alberto Santibáñezek dioenez.

Nola lortzen da Airbus bezalako erraldoi baten urteko berrikuntzako hornitzaile onena izatea?

Albiste paregabea da eta mugarri bat IDECentzat, aitortza egiten baitio sektorean egin dugun ibilbideari, I+G+B arloko ekimen ugari garatu baititugu, batez ere azken urteotan. Esan bezala, aitortza bat egin zaio garatu dugun teknologiari eta arrakastaz gauzatu dugun produktuari.

Eta horrelako aitortzek badute eraginik emaitzen kontuan?

Ez dute eragin zuzenik, izendapen hau aitortza bat da, baina ez dakar ez sari ekonomikorik, ez eta eskaera zuzenik. Dena den, argi dago hazkunderako bidea irekitzen diola gure konpainiari. Airbus Taldearen dibisio desberdinek eta beste OEM batzuek aireratzen dituzten hegazkinek IDECen produktuak daramatzate, eta gure lantaldeak enpresan bertan garatu ditu produktu horiek. Kasu guztietan I+G+B-ko proiektu bat egin dugu aldez aurretik; horrela, gai izan gara teknologia bat garatu eta behar duen heldutasun-maila emateko, ziurtapenak lortu ondoren gure bezeroek euren hegazkinetan erabil dezaten.

 Zuen enpresak aeronautika sektorean bakarrik dihardu?

Ez. Harreman historikoa dugu aeronautika sektorearekin, eta gaur egun gure jarduera-eremu garrantzitsuena da, baina beste sektore batzuetarako produktuak ere garatzen ditugu, esaterako Defentsarako eta Industriarako. Orobat garatu ditugu bizikleta baten koadroa, txirrindulari profesionalentzako ukalondoak jartzeko pieza pertsonalizatua, karbono-zuntzezko biolin bat, iaz Cremonako nazioarteko azokan aurkeztu genuena… eta merkatu berriak aztertzen ari gara, adibidez Osasungintzarena.

Espazio sektorea –New Space delakoa- ez al da sartzen zuen ingeniaritzaren planetan?

Gure negozio nagusia aeroespaziala da (aeronautika eta espazioa). Espazioaren arloari dagokionez, zertxobait inplikatu izan gara iraganean, baina egia da geure sektorearen parte dela eta bultzada berri bat eman nahi diogula.

Zeintzuk dira berrikuntzara urtero bideratzen dituzuen baliabideak?

Berrikuntza ildoei dagokienez, IDECek bere Plan Estrategikoari jarraitzen dio. Gure langileen % 20k baino gehiagok etengabe dihardute I+G+B lanetan, gure DNAren parte baita. Gaur egun konponbide konkretuak lantzen ari gara zero isuri izango dituen hegazkinak eraikitzeko, karbono aztarnan inpakturik ez duten materialez eginiko sistema berriekin eta hegazkinei egitura optimizatuak emango dizkien kontzeptu apurtzaileekin. Badakigu ildo horiek lantzea dela aukera bakarra etorkizunean sektore aeroespazialean sortuko diren negozio eta aukerak aprobetxatzeko.

Hasieran esan dugu hegazkinen hainbat zati kritiko egiten dituzuela… Zeintzuk dira zati horiek?

Hegazkinen oinarrizko piezetan espezializatuta gaude, hala nola hegalaren aurrealdeko ertzean eta puntetan.

Azken urteotan sektoreak, batik bat aeronautika zibilak, egoera oso delikatua bizi izan du. Une honetan, zein da sektorearen argazkia?

Badirudi abiazio komertzialeko hegaldi kopurua lehengora itzuli dela, baina denbora gehiago behar da joera hori hegazkinen erosketan nabaritu dadin. Negozio-bolumenaren % 35 galdu genuen pandemia lehertu zenean eta hura kontrolatzeko neurriak hartu zirenean, baina pixkanaka ari gara lehengo egoerara itzultzen. Gaur egungo bolumena ordukoa baino % 10 txikiagoa da, hortaz, ez dugu espero iraganeko % 100era itzultzea 2024ra arte. Funtsean, gure sektoreko enpresa gehienak bezala ari gara eboluzionatzen.

 

Lotutako albisteak

EuskoData,  40  urte  enpresei  laguntzen  beren  konfiantzazko  partner  teknologiko  gisa

EuskoData, 40 urte enpresei laguntzen beren konfiantzazko partner teknologiko gisa

Donostiako konpainia software-hornitzaile gisa hasi zen, eta, orain, mota guztietako irtenbide teknologikoak eskaintzen ditu

Zuchettik  35  urte  daramatza  enpresa-softwarea  eskaintzen
03/06/2026 I+G+B

Zuchettik 35 urte daramatza enpresa-softwarea eskaintzen

Enpresa Bizkaiko Parkean dago, eta fakturazioaren% 15 baino gehiago I+Gra bideratzen du

Garay  Recubrimientos  enpresak  kautxuzko  estalduren  soluzio  berriak  garatu  ditu
02/06/2026 I+G+B

Garay Recubrimientos enpresak kautxuzko estalduren soluzio berriak garatu ditu

Bizkaiko konpainia hainbat proiektutan murgilduta dago industria instalazioen iraunkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Bantec:  “Gure  espezializazio-arloek  hazkunde-potentzial  handiena  duten  sektoreen  aldeko  apustua  egiten  dute”
01/06/2026 I+G+B

Bantec: “Gure espezializazio-arloek hazkunde-potentzial handiena duten sektoreen aldeko apustua egiten dute”

Enpresa gipuzkoarrak bere ekimenen potentzial berritzailea behar bezala identifikatzen laguntzen die enpresei, eta I+G proiektu sendo, bideragarri eta programa bakoitzaren eskakizunekin lerrokatuta egituratzen.

Europako  OPADE  proiektuak  depresioaren  aurkako  tratamenduak  pertsonalizatu  nahi  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
26/05/2026 I+G+B

Europako OPADE proiektuak depresioaren aurkako tratamenduak pertsonalizatu nahi ditu adimen artifizialaren bidez

Ekimena Horizonte Europak finantzatzen du, eta Biokeralty Research Institute euskal enpresak parte hartzen du tratamendu antidepresiboen aurrean erantzuna hobetzeko tresna prediktiboak garatuz.

Ayesa  Digital  zibersegurtasun  poskuantikoa  industrian  txertatzeko  proiektu  baten  buru  da
12/05/2026 I+G+B

Ayesa Digital zibersegurtasun poskuantikoa industrian txertatzeko proiektu baten buru da

Enpresa Espainiako eta Latinoamerikako zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat da, eta Hazitek programak finantzatutako BAQURA proiektuan parte hartzen du.

CIMICOk  hondakin-uren  tratamendurako  teknologia  berritzaileak  eskaintzen  ditu

CIMICOk hondakin-uren tratamendurako teknologia berritzaileak eskaintzen ditu

Donostiako enpresak ingeniaritza, biologia eta digitalizazioa batzen ditu bere aplikazioetan

EXFAN  proiektuak  hegazkintzako  propultsioaren  eraginkortasuna  hobetzen  du
08/05/2026 I+G+B

EXFAN proiektuak hegazkintzako propultsioaren eraginkortasuna hobetzen du

Egile gipuzkoar konpainia EXFANeko kide da, erregai-piletan soberan dagoen beroa propultsiorako energia erabilgarri bihurtzeko ekimena.

Ormola,  kanpoko  argiteriarako  injekzio-moldeen  fabrikatzaile  europar  handiena
07/05/2026 I+G+B

Ormola, kanpoko argiteriarako injekzio-moldeen fabrikatzaile europar handiena

Azpeitiko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta urtean negozioa % 15 handitzea aurreikusten du

Leire  Balzategui:  “Robotekin-en  erronketako  bat  robotika  eta  automatizazioa  enpresa  gehiagotara  eramatea  da,  batez  ere  enpresa  txiki  eta  ertainetara”
05/05/2026 I+G+B

Leire Balzategui: “Robotekin-en erronketako bat robotika eta automatizazioa enpresa gehiagotara eramatea da, batez ere enpresa txiki eta ertainetara”

Robotika eta Automatizazioko Euskal Elkartearen zuzendari nagusi berriak sektorearen ekosistema aktibatzearen, eragileen arteko lankidetza indartzearen eta teknologia horiek enpresa-sarera hurbiltzearen alde egin du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.