Albisteak 9 urria, 2025

Sakonduk kanpo-merkatu berrietara sartzeko zure enpresaren nazioartekotzea bultzatuko du 75.000 euro arteko finantzaketa emanda

Programak 3.500.000 euroko aurrekontua du eta aurrekontuaren % 60 arteko finantzaketa emango du. Gehienez, enpresa bakoitzeko 75.000 euro. Laguntza nazioartekotze maila altua duten eta merkatu berrietarako hedapena hasi nahi duten mikroenpresei, ETE-ei eta startupei zuzenduta dago.
-

Horri esker, enpresak nazioarteko merkatuan presentzia handiagoa izango du

Sakondu programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea nazioartekotzearen bidez. Aldi berean, gainera, negozio-ereduan eta hazkunde-estrategian jasangarritasuna barneratzen du. Ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko jasangarritasunarekin lotutako erreferente gisa euskal ekonomiaren eta enpresen inguruko ezagutza handiagoa lortzeko beste aurrerapauso bat da.

Nazioartekotze maila altua duten eta haien fakturazioaren % 50 esportaziotik eratorria duten mikroenpresek, ETE-ek eta startupek gaurtik, urriaren 9tik, eskatu ahal izango dituzte 2025ko Sakondu programako laguntzak. Hala, orain arte % 25eko fakturazioa baino txikiagoa izan duten kanpo-merkatu berrietan duten presentzia indartu ahal izango dute. Oraindik zifra horretara iristen ez bazara, seguru Zabaldu laguntza-programa ezagutzea interesatuko zaizula. Dirulaguntza eskatzeko azken eguna azaroaren 10a da.

Zure enpresaren esportazioak oraindik fakturazioaren %50era iristen ez badira, ziur asko Zabaldu programako laguntzak ezagutzeko interesa izango zaizu.

 

Hauek dira zure enpresa merkatu berrietara irekitzeak dituen abantailak

Nazioartekotze-prozesuetan esperientzia baduzu eta zure esportazioak fakturazioaren % 50ekoak baino gehiagokoak badira, baliteke zure enpresak kanpo-merkatu berrietan duen presentzia handitzeko garaia iritsi izana.

Aurrerapauso hori ematera eraman zaitzaketen arrazoi estrategikoak eta ekonomikoak ugari dira:

  • Diru-sarrerak handitzea: merkatu berriek salmenta gehiago egiteko eta, horrenbestez, sarrera gehiago izateko aukera ematen dute. Kanpo-merkatuak enpresaren hazkunderako potentzial bihur daitezke; batez, ere egungo merkatuetako eskaera geldituta edo saturatuta dagoela detektatu baduzu.
  • Baliabideak eta talentua eskuratzea: baliteke merkatu berrietara irekitzean eskuragarri ez dauden edo enpresak jarduten duen egungo merkatuetan garestiagoak diren baliabide natural, pertsonal edo teknologikoetara sarbidea izatea.
  • Berrikuntza eta egokitzapena: merkatu berrietan sartzeak eskatzen du enpresak berrikuntza-prozesuak hastea eta merkatuaren ezaugarri eta eskakizun berrietara egokitzea. Prozesu horretan, egungo merkatuetan eragin positiboa duten hobekuntzak gerta daitezke.
  • Epe luzerako egonkortasuna: lan egiten den merkatuak dibertsifikatzeak epe luzerako egonkortasun handiagoa ematen du. Enpresak jarduten duen merkatua zenbat eta dibertsifikatuagoa izan, orduan eta inpaktu txikiagoa izango dute tokiko krisi ekonomikoek, eskariaren gorabeherek edo enpresaren jarduerari eragiten dioten araudi-aldaketek.

Arrazoi horiez guztiez gain, une honetan Sakondu 2025 programaren laguntzak dituzu eskuragarri; nazioartekotzea bultzatzeko finantzaketa eskaintzen dizute laguntza horiek.

 

Jakin nahi duzu zein diren laguntza honekin finantzatu ahal izango dituzun gastuak?

Intereseko merkatuetan sartzeko adituen aholkularitzako-gastuak eta pauso hori emateko enpresaren barne-antolaketa sustatzeko eta egokitzeko jarduerek sortutako gastuak:

  • Nazioartekotzeko estrategia prestatzea, aholkularitza-enpresa aditu baten laguntzarekin.
  • Jabetza intelektuala: patenteak, markak eta homologazioak erregistratzea helmugako herrialdean.
  • Nazioarteko azoketara joatea.
  • Prospekzio-bidaiak egitea merkatuak eta alderantzizko misioak aztertzeko, bezero potentzialak izan daitezkeen enpresei harrera eginda
  • Helmugako herrialde berrira egokitutako komunikazio- eta marketin-ekintzak: katalogoak, liburuxkak, webguneak, aurkezpenak, produktu-erakustaldiak…
  • Jasangarritasuneko txostenak, enpresak helmugako herrialdean izan dezakeen inpaktua aztertzeko.
  • Kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboen bideragarritasun-azterketak.
  • Talentua enpresan sartzea, nazioarteko eragiketetarako langileak kontratatuta.

Urteak dira euskal enpresek nazioartekotzeak lehiakortasunean eta berrikuntzan jauzia egiteko eskaintzen dituen aukerak antzeman zituztela. SPRI Taldeak hainbat laguntza-lerroren bidez bultzatu du bide hori azken urteotan. Uneotan, jasangarritasuna da enpresen hazkunde-prozesuetan txertatu beharreko oinarrizko elementuetako bat. Sakondu 2025 programak hazkunde jasangarriaren aldeko apustu horri balioa ematen dio, euskal enpresa bereizten duen elementuetako bat izan dadin.

Prozesu horretan beste pauso bat eman nahi baduzu, aprobetxatu gastuak finantzatzeko eskuragarri duzun aukera hau. Sakondu 2025 laguntza eskatzeko epea azaroaren 10era arte egongo da zabalik!

Lotutako albisteak

Zabaldu+  2026k  laguntza  bakarrean  biltzen  du  ETEen  nazioartekotzeari  emandako  babes  guztia
07/07/2026 Nazioartekotzea

Zabaldu+ 2026k laguntza bakarrean biltzen du ETEen nazioartekotzeari emandako babes guztia

Zabaldu+ laguntzak Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta jarduerak laguntza bakarrean biltzen ditu. Horrela, kanpo-presentziarekin, enpresen arteko lankidetzarekin eta nazioarteko merkatuetan aukera berriak garatzearekin lotutako hainbat babes-lerrotarako sarbidea errazten du.

Eusko  Jaurlaritzak  Bavariarekin  duen  lankidetza  indartu  du  V  Bavarian  Semiconductor  Congress-en
07/07/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Bavariarekin duen lankidetza indartu du V Bavarian Semiconductor Congress-en

Hubert Aiwanger Bavariako lehen ministrorde eta Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia kontseilariak harrera egin die euskal erakundeetako ordezkariei Munichen egin den V. Bavarian Semiconductor Congress ekitaldian.

Basque  Trade  &  Investment-ek  Global  Gateway  ekimenean  ETEen  parte-hartzea  sustatuko  du  Bruselan
07/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-ek Global Gateway ekimenean ETEen parte-hartzea sustatuko du Bruselan

Trade Promotion Europek Europar Batasuneko Kontseiluan Basque Trade & Investment-ek sustatutako dokumentu bat aurkeztuko du, ETEek Global Gateway proiektuetan parte hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatzeko helburuarekin.

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

BaasqueTradek  euskal  industriaren  ikusgarritasuna  indartu  du  txekiar  errepublikan  eta  eslovakian,  invent  arena  azokaren  bidez
29/06/2026 Nazioartekotzea

BaasqueTradek euskal industriaren ikusgarritasuna indartu du txekiar errepublikan eta eslovakian, invent arena azokaren bidez

Ordezkaritza SIDEREX siderurgia klusterreko ordezkariek, ARINA, CREDEBLUG, FAGOR ARRASATE, GLUAL, GOSAN, SAFELOC, SMARKTEC eta SORTEK enpresek, eta CEIT teknologia zentroak osatu dute.

Brasilek  makina  erremintaren  euskal  industriarentzako  merkatu  estrategiko  gisa  duen  posizioa  sendotu  du

Brasilek makina erremintaren euskal industriarentzako merkatu estrategiko gisa duen posizioa sendotu du

Basque Trade & Investmentek eta AFM Klusterrak herrialdearen industrializazio eta modernizazio prozesuak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertu dituzte

Euskadiren  Kolonbiako  ordezkaritzak  jardunaldi  birtual  bat  anatolatu  du  EMCALI  entitatearekin,  euskal  enpresei  aukerak  hurbiltzeko
24/06/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzak jardunaldi birtual bat anatolatu du EMCALI entitatearekin, euskal enpresei aukerak hurbiltzeko

Mota honetako topaketak Kolonbiako Ordezkaritzak euskal enpresa-sarearen eta herrialdeko erakunde estrategikoen arteko harremanak sendotzeko bultzatutako ekintzen parte dira

Basque  Trade  &  Investmentek  euskal  siderurgiarentzako  aukera  berriak  sustatu  ditu  Txekiar  Errepublikan
24/06/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek euskal siderurgiarentzako aukera berriak sustatu ditu Txekiar Errepublikan

SIDEREXekin elkarlanean, euskal zortzi enpresak eta zentro teknologiko batek osatutako ordezkaritzak enpresa-misio batean parte hartu du Txekiar Errepublikan. Misioaren helburua Txekiako siderurgia-sektoreko eragile nagusiekin harremanak sendotzea eta lankidetza-aukerak aztertzea izan da.

Bavariako  ordezkaritza  instituzional  eta  enpresarial  batek  Euskadi  bisitatuko  du  ekainaren  16tik  19ra
17/06/2026 Nazioartekotzea

Bavariako ordezkaritza instituzional eta enpresarial batek Euskadi bisitatuko du ekainaren 16tik 19ra

Euskadik eta Bavariak lankidetza industrial estrategikoa indartu dute, aste honetan Tobias Gotthardt Bavariako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energiako estatu-idazkaria buru duen misioaren bisitarekin eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin izandako bilerarekin. Horrela, lehentasunezko eremuetan sakontzen da, hala nola fabrikazio aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta Europako industria-lehiakortasunean, Europako industria-eskualde...

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.