Gaizka Barañano.
Elkarrizketak 10 ekaina, 2026

Licores Barañano, nazioartekotzera jauzi egin duen mikroETEa

Amurrioko enpresa bezeroentzako produktu espezializatuetara bideratuta dago
-

Licores Barañano Amurrion kokatuta dagoen mikroETEa dago eta familiako bosgarren belaunaldia ari da bertan lanean. Neurri txikia duen arren, duela hiru urtetik nazioartekotzearen aldeko apustua egin du, bezeroentzat kalitatezko eta pertsonalizatutako eskaintzaren bidez.

Egungo enpresa 1989koa da, baina enpresa-proiektu honen jatorria 1831koa da. Izan ere, ordu hartan, egungo gerente den Gaizka Barañanoren birraitonak likoreak eta bermutak produzitzeko enpresa sortu zuen XVIII. mendean.

«Gure bereizgarri nagusiak familia-tradizioa, bezero bakoitzarentzako neurrira egindako pertsonalizazioa eta kalitatea dira», azaldu du Gaizka Barañanok. «100 puntutik 93ko puntuazioa lortu dugu Peñín, Verema edo World Vermouth Awards gida espezializatuetan, besteak beste. Azken urteotan, negozio-bolumena handitzean baino gehiago, kalitatean jarri dugu arreta».

Merkatuaren bilakaera ikusita, enpresak nazioartean ere ezagunak diren bermuten lerroaren alde egin du. «Hiru edo lau urteko tartean, nazioarteko merkatuari zuzendutako lerroa ireki dugu, eta esparru horretan gehiago baloratzen da kalitatea». «Dagoeneko hasi dugu sektoreko beste enpresa batzuekin lankidetza nazioarteko merkatuetan sartzeko».

Gaur egun, Licores Barañanok hamabost bat produktu merkaturatzen ditu, likoreen eta bermuten artean. Horien artean nabarmentzekoak dira «Eskoziako whisky-upel batean zahartutako bermuta. Horrek ukitu ketua ematen dio, eta bazkalostean ere kontsuma daiteke, ez aperitibo gisa bakarrik»; eta «haritz gorrizko upelean zahartuko patxarana. Gainera, gu gara patxarana modu horretan ontziratzen duen enpresa bakarra. Egurraren ñabardura bereziak ematen dizkio patxaranari, eta maila bat gorago eramaten du. Eta bermutak izandako arrakasta ikusita, eskaintza bermut zuriarekin osatu dugu». Upelean zahartutako bermuta eta patxarana produktu berritzaileak dira, merkatuan parekorik ez dutenak.

Onlineko salmenta

Era askotako bezeroak dituzte: atzerriko inportatzaileak, estatu mailako banatzaileak eta jatetxeak… Baina onlineko salmenta ere egiten dute webgune bidez. Nazioartekotzeari ekin ziotenetik hiru urte baino igaro ez diren arren, esportazioak dagoeneko fakturazioaren % 5 dira. «Eta ehuneko hori handitzea espero dugu beste enpresa batzuekin elkarlanean garatuko dugun proiektuari esker. Nazioarteko azoketara eta herrialde jakin batzuetara (Mexikora, besteak beste) zuzenduta antolatutako misio komertzialetara joaten jarraituko dugu». Atzerriko bere merkatu nagusiak Ingalaterran, Alemanian, Mexikon eta Frantzian daude.

Estrategiaren barruan dago, halaber, Euskadi barruan «indartsuago bihurtzea, gertutasunagatik, produktuaren ezagutzagatik eta hemen dugun aberastasun gastronomikoagatik».

Gaur egun, enpresa bizpahiru lagunek osatzen dute, eta urteko fakturazioa 400.000 euro ingurukoa da. Azken urteetan, gainera, % 3 eta % 4 arteko hazkunde iraunkorrak izan ditu. Berrikuntzak ere garrantzi handia du enpresan, eta I+G proiektuak garatzen ari dira «aperitibo berriak ahalik eta modu naturalenean sortzeko, lehentasuna beti lehengaiaren kalitatean eta hurbiltasunean jarrita».

Nazioartekotzea areagotzeko planen barruan, SPRI Taldearen laguntzak eskatzeko asmoa dute, enpresentzat eskuragarri dauden programa ezberdinen bidez. Etorkizunera begirako erronkei dagokienez, aperitiboen proiektu berritzaile hori ezartzea eta «negozio-bolumena handitzean baino gehiago kalitatearen alde lanean jarraitzea» daude.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.