Joseba Villatek, Alterityko zuzendaria.

Alterity, robotika mugikorrarentzat eta mugikortasun elektriko arinarentzat bateriak fabrikatzen dituen enpresa bizkaitarra

Elkarteak SPRI taldearen nazioartekotze-programaren laguntza bat jaso du, eta bezeroak ditu jada Italian, Suitzan eta Herbehereetan
-

Alterity Zamudion (Bizkaia) kokatutako enpresa da, eta bateriak fabrikatzen ditu robotika mugikorrarentzat, baita mugikortasun elektriko arinarentzat ere. Sei urtetako jardunbidea baino ez badu ere, jada 500 bateria fabrikatu ditu eta ekitaldi honetan zifra hori bikoiztea espero da. Elkarteak SPRI taldearen nazioartekotze-programaren laguntza jaso du, eta urte bakar batean bezeroak lortu dituzte Italian, Suitzan eta Herbehereetan.

Enpresa 2018an sortu zen, hainbat ingeniariren ekimenez, zeinak Motostudenten ezagutu baitzuten elkar —estatuko unibertsitate-taldeen arteko lehiaketa, moto elektrikoak diseinatzen eta fabrikatzen dituzte bertan—. «Sei ingeniari izan ziren, moto elektriko bat fabrikatu zuten, eta horrekin irabazi zuten birarik azkarrena, baita proiektu eraikitzailea ere», azaldu du Joseba Villatek, Alterityko zuzendariak.
Proiektu horren balio die ibilgailu elektriko arinentzat bateria elektrikoak saltzeko enpresa bat sortzeko. Tknika izan zen haien lehen bezeroa (Eusko Jaurlaritzaren ikerketa aplikatuko zentroa da, Euskadiko lanbide heziketako zentroen eta enpresa-ehunaren berrikuntzan egiten du lan), eta harekin elkarlanean aritzen dira Euskelec izeneko lehiaketan. «Jada lehiaketaren zortzigarren edizioa izan dugu, eta Euskadiko zein beste autonomia-erkidego batzuetako LHko zentroek eraikitako lasterketa-autoak dira».

Alterity mugikortasunera bideratuta sortu da «baina Txinaren norgehiagoka oso indartsua da eta robotika mugikorrarentzat bateriak egiten ditugu batik bat, eta batez ere ibilgailu autonomo gidatuentzat (AGVak) izaten dira». Negozioa robotika mugikorrean eta mugikortasun elektriko arinean zentratzen da orain, «motoetatik hasita nekazaritza-lanetarako off road ibilgailuetaraino».

Eskaintzen dituzten produktuak mugikortasun-irtenbideentzat dira, besteak beste, orga jasotzaileak, aerosorgailuetako pala-jasotzaileak edo ibilgailu autonomo gidatuak, eta horiek «lerro malguetan egiten dituzte zereginak fabrikazioan, eta hor aurrerapen handia ikusten da». Joan den urtean tamaina askotako 500 bateria egin zituzten, eta aurten kopuru hori bikoiztea espero dute.

Hainbat sektorerekin egiten dute lan, eta horiek eraikitzen dituzte «AGVak, eta logistika- eta automozio-instalazioei saldu». Mugikortasunari dagokionez, motozikletak eta nekazaritza-lanetako ibilgailuak.

Patentea

25 langile ditu enpresak eta fakturazioa, joan den urtean, bi milioi eurokoa izan zen (2023koa bi halako). I+G gakoa da Alterityrentzat, «bezero guztiak teknologikoak dira eta. Patentea batez ere baterien fabrikazio modularreko ereduan daukagu, eta komunikazio-sistema pertsonalizatuak garatzen ditugu bezeroarentzat. Automozioko bi PERTEtan sartu ginen 2022an, eta energia berriztagarriko beste batean 2024an»

SPRI taldearen nazioartekotzeko Zabaldu programaren laguntza Europan posizionatzera bideratu dute. «Basque Trade & Investmentekin egin dugu lan kanpaina komertzialak sustatzeko, azoketara joateko» Urte bakar batean lortu dituzte bezeroak Italian, Suitzan eta Herbeheretan, baita bezeroak negozioaren % 5 izatea ere.

Haien erronka biltegiratze egonkorreko negozio-ildo bat eraikitzea da; zehazki, industria eta instalazio fotoboltaikoentzako energia gordetzeko jartzen diren bateriak fabrikatuko dituzte.

Gainera, erabilitakoak aprobetxatu nahi dituzte bateriei bigarren bizitza bat emateko. «Fabrikatzaileekin akordio bat egitea izango litzateke, bigarren bizitza bat emateko, hasierako aplikazioak bezain exijenteak ez diren aplikazioentzat» Eta mugikortasun-ildoa itsas sektorera zabaltzea, laketontziei arreta gehiago jarrita.

SPRI Taldeak euskal enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Elesa+Ganter  Ibéricak  robot  autonomoen  biltegia  garatu  du  biltegiratzea  eta  kudeaketa  hobetzeko

Elesa+Ganter Ibéricak robot autonomoen biltegia garatu du biltegiratzea eta kudeaketa hobetzeko

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren laguntza jaso duen enpresa horrek manufaktura-industriarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Data  Value  Managementek  enpresetan  emaitza  neurgarriak  sortuko  dituen  adimen  artifizialaren  aldeko  apustua  egin  du

Data Value Managementek enpresetan emaitza neurgarriak sortuko dituen adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Arabako konpainiak datuen analisian eta AAren arloan dihardu, eta erabakiak hartzeko prozesua eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak sustatzen ditu.

TapDigital,  adimen  artifizialaren  bidez  neurrira  egindako  soluzioak  eskaintzen  dituen  startupa
2026/11/02 Ekintzailetza

TapDigital, adimen artifizialaren bidez neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen startupa

Bilboko enpresak morroi birtualak, webguneak eta automatizazioak garatzen ditu, lehentasun gisa bezeroarekiko hurbiltasuna jarrita

Evolgenek  aplikazio  industrialetarako  entzimen  garapenean  aurrera  egiten  du
2026/11/02 I+G+B

Evolgenek aplikazio industrialetarako entzimen garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoako enpresak biomasa bioerregai eta balio erantsiko material bihurtzeko soluzioak diseinatzen ditu.

PQC-k  hidrogeno  berdea  datu-zentroetarako  alternatiba  energetiko  gisa  aztertzen  du,  Petronor  eta  Tecnaliarekin  batera

PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera

H2Integra proiektuak, ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso duenak, azpiegitura horien hornidura elektrikoa bermatzeko duen potentziala aztertzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.