Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 14 Azaroa, 2018

Postwall: “Alor digitalera aldatzen ditugu poster-hormak”

Oinarri gisa irudiak dituen agenda kultural bat sortu du Bilboko startup horrek
-

 

Oinarri gisa irudiak dituen agenda kultural bat sortu du Bilboko startup horrek

 

Enpresaren bultzatzaileek Cádizera egin zuten bidaia batean jaio zen  sortzeko ideia. Ez zuten hiria ezagutzen, eta ohartu ziren zaila zela ekitaldi kulturalak aurkitzea, informazioa kanal askotan baitzegoen banatua. “Pentsatu genuen egon behar zuela modu errazagoren bat informazio hori guztia eskuratzeko, ez bakarrik ekitaldi nagusiei buruzkoa, baita tokian tokiko areto txikietakoen gainekoa ere”, diosku Postwalleko zuzendariak, Aritz Fernándezek.

 

Sarritan, hiriko kaleetan egoten da informazio hori, paretetan itsatsitako karteletan. “Horma haiek agenda bat ziren, nolabait, eta horrela sortu zitzaigun posterretan oinarritutako agenda kultural bat sortzeko ideia. Kalean gertatzen dena agendara bildu genuen”, dio Aritzek. Horrela jaio zen Postwall proiektua, eta duela urtebete plazaratu zen, mugikor-aplikazio eta webgune gisara.

 

Kartelen komunikazio-indarraz baliatzen da aplikazioa leku bakoitzeko ekitaldien berri emateko. Batez ere musika-kontzertuei buruzko informazioa ematen du, baina baita arte eszenikoei, zinemari eta kultura-jarduerei buruzkoa ere. Enpresa sustatzaileek eta artistek doan igo ditzakete beren ekitaldiak; baldintza bakarra, posterra egotea. Erabiltzaileentzat, hirian zer ekitaldi dauden jakiteko modu azkarra eta bisuala da; sustatzaileentzat, berriz, beren ekitaldien berri emateko tresna xumea, kartelean ageri den informazioa aprobetxatuz. Beste helburu bat ere badu aplikazioak: plazaratzea posterrak egiten dituzten diseinu grafikoko profesionalen lana, jendaurrean azaltzea haien jarduera eta beren burua ezagutarazteko erakusleiho bat eskaintzea.

 

Bi finantziazio-bide ditu aplikazioak gaur egun. Ekitaldiak doan igo daitezke, baina badago ordainpeko modalitate bat ere, jarduerei oihartzun handiagoa ematen diena eta publizitatea ere baduena. Beste finantziazio-iturri batzuk garatu nahi ditu startup horrek etorkizunean; besteak beste, sarrerak erostea, posterrak saltzea eta kontzertuen merchandisinga.

 

2017ko azaroan hasi zen lanean Postwall, eta espainiar estatuko hiri nagusietan dihardu jada; 2019rako, berriz, estatu osoan jarduteko asmoa du, kultura-agenda gisara erreferentzia bihurtzeko. Plazaratu zenean, Beaz-en laguntza jaso zuen; duela gutxi, berriz, lehen saria eman diote Bilbao Ekintzak antolatzen duen Ekintzailetza Digitalaren lehiaketan.

 

Lotutako albisteak

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Innolabek  eta  Ikerlanek  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  erronkak  jorratuko  dituzte  jardunaldi  batean

Innolabek eta Ikerlanek hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen erronkak jorratuko dituzte jardunaldi batean

Ekitaldia urtarrilaren 21ean izango da eta izena eman daiteke dagoeneko

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.