QUBIZ.team
Albisteak 8 urtarrila, 2026

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak
-

Europako Batzordeak sentsorika kuantikoa kontinentearen subiranotasunerako lau teknologia kritikoen artean identifikatu duen agertoki global batean, QUBIZ.team mugako zientzia benetako inpaktu positibo bihurtzen duen ‘deep tech’ erreferente gisa kokatzen da. B Accelerator Towerren (BAT) egoitza duelarik, eta bere laborategia Leioan. en aguas potables con sensibilidad molecular. Konpainiak neurketaren mugak birdefinitzen ditu, sektore estrategikoetan erronka kritikoak ebazteko.

QUBIZ.team-en teknologiak aukera ematen du segundotan neurtzeko tresna tradizionalentzat hautemanezina dena, muturreko baldintzetan ere jardunez. Bere disoluzio-ahalmena hain da handia, non kutsatzaileak trilioiko zatietan identifikatzeko aukera ematen duela, substantzia baten tanta bakarra bi milioi litro ur baino gehiagotan aurkitzearen pareko sentsibilitatea.

 

Sektore anitzeko inpaktua: inpaktu handiko soluzioak

Enpresaren ahalmen disruptiboa funtsezko lau ardatzetan gauzatzen da:

● Ura: bere lehen aurrerapenak, EBko Seal of Excellence bermatuak, PFASak bezalako kutsatzaileak denbora errealean monitorizatzea ahalbidetzen du, sentikortsun molekularra duten edateko uretan.

● Energia: sektoreko erakunde liderrekin lankidetzan, sare elektrikoetako aktibo kritikoen digitalizazio segururako sentsoreen belaunaldi berri bat garatzen du, azpiegitura adimendunago baterako trantsizioa erraztuz.

● Industria: sektoreetan liderrak diren bazkide globalekin batera, magnitude fisikoak monitorizatzen ditu muturreko inguruneetan, prozesu termikoak optimizatzeko. Aplikazio horrek industria astunaren energia kontsumoa eta karbono aztarna murriztea ahalbidetzen du.

● Osasuna: biomarkatzaile onkologikoak garaiz detektatzeko plataforma disruptibo bat garatzen du, medikuntza pertsonalizaturako aurrekaririk gabeko doitasun-leiho bat irekiz.

 

Lidergoa eta Bikaintasun Zientifikoa

Berrikuntza ekosistema hau eliteko 11 profesionalez osatutako  talde batean oinarritzen da, non % 36k doktoretza bat duten (PhD) eta % 36 emakumeak diren, sektore teknologikoan  genero-arrakalak hautsiz. Bere Aholkularitza Batzordeak, % 50ean katedradunez osatua, zorroztasun zientifikoa bermatzen du, dagoeneko, nazioarteko lau patenteen eskaerarekin isladatzen dena.

QUBIZ.team-ek soluzioak garatzeaz gain, aktiboki laguntzen dio nazioarteko ekosistema kuantikoari. Europako Batzordeko EU Quantum Flagship-eko Strategic Advisory Board-eko kidea da, eta European Quantum Industry Consortium-eko (QuIC) Sentsorika eta Metrologiako Adituen Taldea koordinatzen du.

Gure misioa balio partekatua sortzea da, aurrerapen zientifikoak inpaktu handiko erronketarako soluzio sendoetan bihurtuz“, azpimarratu dute deep tech-etik.

QUBIZ.team-ek erakunde handiak gonbidatzen ditu iraultza teknologiko honekin bat egitera, guztion onerako ikusezina dena ikusarazten duelako.

Lotutako albisteak

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.