Jakin nahi al duzu zure enpresa zibereraso baterako prest dagoen? Jakin ezazu SPRIren zibersegurtasuneko simulakroen zerbitzu berriarekin

Jarri proban zure enpresaren erreakzio-gaitasuna ingurune seguru eta errealista batean. SPRIk zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzua jarri du abian ahultasunak identifikatzeko eta eraginkortasunez jarduteko aukera izan dezazun. Eskatu ORAIN.
-

Simulakroa zure profilera eta zibersegurtasun arloko beharretara egokitzen da

Mehatxu Digitalak gero eta ohikoagoak eta sofistikatuagoak diren garai hauetan, nola erantzun jakitea funtsezkoa da. Horregatik, SPRIk, INCIBErekin eta CYBASQUE barruan sartutako zibersegurtasuneko enpresen ekosistemarekin elkarlanean, zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzu berria jarri du abian jarduera Euskadin duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta. Zerbitzua batez ere aktibo digitalak babesteaz arduratzen diren zuzendaritza-taldeei eta arduradunei zuzenduta dago. Zerbitzua Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatu du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako RED-ARGOS proiektu estrategikoaren barruan.

Helburua argia da: balizko zibererasoari aurre hartzen laguntzea, talde arduradunak entrenatzea eta gertakari batek erakundeetan izan dezakeen eragina murriztea.

Zer lortzen du zure enpresak zibersegurtasuneko simulakro bat egitean?

Indarrean dauden protokoloak proban jarri eta ahultasunak identifikatu ahal izango dituzu

Zibersegurtasuneko espezialisten laguntza izateak zibereraso simulatu bat baldintza errealistetan, baina arriskurik gabe esperimentatzeko aukera ematen dio zure enpresari. Horri esker, erantzuteko gaitasuna zuzenean hobetzen da, funtsezko taldeen arteko koordinazio handiagoa izaten da eta jardueraren jarraitutasuna arriskuan jar dezaketen puntu kritikoen ikuspegi argiagoa eskuratzen da. Gainera, erakunde osoan segurtasunaren kultura indartzen eta bezeroen, hornitzaileen eta ekosistemako beste eragile batzuen aurrean konfiantza handiagoa sortzen laguntzen du.

Simulakroan zehar, zure taldeak (batez ere zuzendaritzak eta teknikariek) presiopean entrenatuko du erantzuna, indarrean dauden protokoloak probatuko ditu eta egunerokoan normalean detektatzen ez diren ahuleziak identifikatu ahal izango ditu. Jarduera amaitu ondoren, aurkikuntzak eta gomendio praktikoak jasotzen dituen txosten xehatua jasoko duzu. Horiek baliagarriak izango zaizkizu erabakiak hartzeko, barne-hobekuntzak justifikatzeko edo zibersegurtasuneko etorkizuneko inbertsioak egiteko, oinarri tekniko eta objektiboarekin.

Zibererasoen aurrean zure prestakuntza proban jartzeko sei simulakro mota.

Zerbitzuak sei jarduera mota aurreikusten ditu, bakoitza zibersegurtasunaren dimentsio espezifiko bati buruzkoa. Proba horiek banaka edo modu konbinatuan egin daitezke, enpresaren heldutasun digitalaren eta helburuen arabera:

  1. Krisiaren kudeaketa-simulazios
    Ebaluatu zure zuzendaritza- eta euskarri-taldeak nola erantzuten duen zibereraso larri batek eragin dezakeen egoera kritiko baten aurrean. Erabakiak hartzea, barneko eta kanpoko komunikazioa eta arduradunen arteko koordinazioa aztertzen dira. Ez da behar ezagutza teknikorik eta ezin hobea da zuzendaritza-taldea entrenatzeko.
  2. Idazmahaiko jarduera edo “table-top”
    Saio gidatua da; bertan, eraso-egoera bat planteatzen da eta, urratsez urrats, zer ekintza hartuko liratekeen eztabaidatzen da. Dauden protokoloak berrikusteko, inkoherentziak edo hutsuneak detektatzeko eta erantzun-planak baliozkotzeko balio du. Oso erabilgarria da inoiz simulakrorik egin ez duten enpresek lehen hurbilketa egin dezaten.
  3. Erantzun teknikoaren simulazioa
    IKT taldeak edo hornitzaile teknologikoak ziberjazoera bat identifikatzeko, horri eusteko eta arintzeko duen gaitasuna jartzen du proban. Egoera teknikoak lantzen dira, eta eskura dauden tresnen ezagutza, prozedurak eta eraginkortasuna ebaluatzen dira.
  4. Kontzientziazio-testa
    Langileen kontzientziazio maila ebaluatzeko phishing mezu simulatuak bidaltzen dira, besteak beste. Horren helburua arrisku-portaerak detektatzea eta enpresan segurtasunaren kultura indartzea da. Langile guztiei zuzenduta dago.
  5. Intrusio-testa (pentesting-a)
    Kanpotik egindako eraso-saiakera simulatzen du, sistema edo aplikazioetan dauden benetako ahuleziak detektatu ahal izateko. Tresna profesionalak dituzten langile adituek egiten dute, ohiko jarduera etenik eragin gabe. Azpiegituraren egoerari buruzko diagnostiko tekniko zehatza eskaintzen du.
  6. Erakundearen erantzunaren berrikusketa
    Simulakroa egin ondoren, erakunde osoak nola erantzun duen aztertzen da: erantzute-denborak, sailen arteko komunikazioa, protokoloen aktibazioa eta erabakiak hartzeko prozesua. Ebaluazio horri esker, ahuleziak identifikatu eta hobekuntza zehatzak defini daitezke.

Proba horiek enpresa bakoitzera egokitzeko diseinatuta daude, sektorearen, tamainaren eta esposizio digitalaren mailaren arabera. Erakunde laguntzaileak lagunduko dizu zuretzat egokienak definitzen.

Nola eska dezakezu?

Zerbitzu hau Euskadiko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, bereziki industria, energia, osasun digitala, zerbitzu teknologikoak edo digitalizazio maila ertaina edo altua duten beste sektore batzuetakoei. Ez da beharrezkoa ezagutza teknikorik izatea parte hartzeko: simulakroa zure profil eta beharretara egokitzen da.

Prozesua hasteko, lehen pausoa eskaera betetzea eta zure enpresari, lan egiten duzun sektoreari eta zibersegurtasun arloko zure behar espezifikoei buruzko galdera labur batzuei erantzutea da.

Zure eskaera jasotakoan, SPRIk zure kasua aztertu eta zuretzat egokiena den formatua baloratuko du: in company egindako simulakro esklusiboa izan daiteke zure erakundean bertan modu indibidualean lan egin nahi izanez gero, edo zure sektore bereko beste enpresa batzuekin egindako saio partekatua izan daiteke.

In company formatua aukeratzen bada, SPRIk zure profilerako erakunde laguntzaile egokiena aukeratu eta proposatuko dizu, eta zure beharrak helarazi. Hortik aurrera, erakundeak zurekin diseinatuko du simulaziorik egokiena, zure digitalizazio mailara, sektorera eta arriskuarekiko esposizio mailara egokituta. Jarduera zure instalazioetan egingo da, betiere lagunduta.

Prozesu osoa zibersegurtasuneko Euskadiko ekosistemako erakunde adituek gidatzen dute. Horri esker, esperientzia erabilgarria, zorrotza eta zure errealitatera egokitua berma daiteke. Benetan gerta daitekeen horretarako zeure burua prestatzeko aukera zehatza eta kosturik gabea da. Eskatu orain eta eman lehen pausoa zure enpresaren ziberresilientzia indartzeko.

Lotutako albisteak

Nola  babestu  konektatutako  fabrika  bat  zibererasoen  aurrean,  produkzioa  arriskuan  jarri  gabe
08/10/2026 Finantziazioa

Nola babestu konektatutako fabrika bat zibererasoen aurrean, produkzioa arriskuan jarri gabe

Zenbat eta makina, robot, sentsore eta sistema gehiago konektatu zure plantan, orduan eta informazio gehiago lor dezakezu eta prozesu gehiago automatizatu. Baina babestu beharreko sarbideak eta komunikazioak ere ugaritu egiten dira. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak zure IT/OT inguruneen, sareen eta urruneko sarbideen segurtasuna indartzen lagun diezazuke, enpresa espezializatu baten laguntzarekin.

Jesus  Oñateren  IT  azpiegitura  modernizatu  du  Irontec-ek  Proxmox-ekin,  ekoizpena  gelditu  Gabe

Jesus Oñateren IT azpiegitura modernizatu du Irontec-ek Proxmox-ekin, ekoizpena gelditu Gabe

Proxmox VE kode irekiko birtualizazio-plataforma bat da, eta aukera ematen du hainbat zerbitzari erabilgarritasun handiko kluster batean biltzeko.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Industria  ETEentzako  zibersegurtasuna:  nondik  hasi  zure  enpresa  babesteko
01/10/2026 Finantziazioa

Industria ETEentzako zibersegurtasuna: nondik hasi zure enpresa babesteko

Birusek, ransomwareak, baimenik gabeko sarbideek, informazio-galerek edo ustekabeko geldialdiek zuzenean eragin diezaiokete industria ETE baten jarduerari. Ciberseguridad Industrial 2026 programak lehen urratsak egiten lagun diezazuke ekipoak, sarbideak, segurtasun-kopiak eta sareak babesteko. Gainera, adituen aholkularitza izango duzu, nondik hasi eta zure enpresak zer neurri behar dituen jakiteko.

Eusko  Jaurlaritzaren  berrikuntza  irekiko  BIND  plataformak  5  kontinenteetako  98  herrialdeko  966  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  100  enpresarekin  lan  egiteko
21/09/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak 5 kontinenteetako 98 herrialdeko 966 startup erakarri ditu Euskadiko 100 enpresarekin lan egiteko

966 startupek 1.297 proiektu aurkeztu dituzte Euskadiko 100 enpresa handi eta ETEren erronkei erantzuteko. Hautaketa-prozesua 2027ko apirilean amaituko da, eta emaitzak uztailaren 1eko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira.

Vasco  Asturiana:  industria-desegitean  adituak

Vasco Asturiana: industria-desegitean adituak

Konpainia betidanik kalitatearekin eta ingurumenarekin konprometituta dago, hori dela eta, ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Ziurtagiria eta ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Ziurtagiria ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  datu-zentroen  garapen  iraunkor  eta  ordenatuaren  alde  egiten  du,  industriaren  eta  etxeen  elektrizitatearen  prezioan  eraginik  izan  ez  dezan        

Eusko Jaurlaritzak datu-zentroen garapen iraunkor eta ordenatuaren alde egiten du, industriaren eta etxeen elektrizitatearen prezioan eraginik izan ez dezan    

Positibotzat jo du digitalizazioari lotutako elektrizitate-eskariaren hazkundea energia elektriko berriztagarriaren sorkuntzaren igoerarekin lotzeaz. Horrek ez du datu-zentroen garapenerako oztopo izan behar, baina, aldi berean, industriarentzat eta herritarrentzat energia-kostuak handitzea saihestu behar da.

Hiru  erronka,  bost  sozietate  publiko  eta  startupentzako  aukera  bat;  horrela  hasten  da  BIND  GovTech  ekimenaren  4.  edizioa
09/09/2026 Ekintzailetza

Hiru erronka, bost sozietate publiko eta startupentzako aukera bat; horrela hasten da BIND GovTech ekimenaren 4. edizioa

Startup hautagaiek sozietate publikoek planteatutako hiru erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete, urriaren 1eko 16:00ak arte.

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

Euskal  Encounter  34k  BEC  berrikuntzaren,  teknologiaren  eta  kultura  digitalaren  topagune  nagusi  bihurtuko  du  berriro     

Euskal Encounter 34k BEC berrikuntzaren, teknologiaren eta kultura digitalaren topagune nagusi bihurtuko du berriro  

Uztailaren 23tik 26ra, Estatuko LAN party handienak 4.000 ordenagailu baino gehiago eta 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu. Horrez gain, sormenari, berrikuntzari eta dibulgazio teknologikoari eskainitako ia 200 jarduera, lehiaketa eta gune izango dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.