Albisteak 11 ekaina, 2026

CyberIndustry kongresuan 250 enpresa eta 50 aditu baino gehiago bilduko dira industriaren zibersegurtasun-erronkei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak antolatu du, SPRIren eta TECNALIAren bidez, eta Bilbon egingo da, ekainaren 16an eta 17an. Guztira 350 lagun baino gehiagok eman dute izena, eta Euskadi Europan zibersegurtasunaren erreferentzia moduan finkatzen lagunduko du.
-

Lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, CyberIndustry Congressen bigarren edizioa egingo da Bilbon 2026ko ekainaren 16an eta 17an, eta helburu du Europako zibersegurtasunaren balio-kate osorako urteko erreferentziagunea izatea. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatu du kongresua SPRIren eta TECNALIAren bidez. 50 hizlari adituk Europako zibersegurtasuneko azken aurrerapenen berri emango diete 250 enpresatako 350 parte-hartzaileri baino gehiagori.

Zibersegurtasuna funtsezko teknologia bihurtu da Euskadin, bertako sektore estrategikoak gero eta digitalizatuagoak eta konektatuagoak daudelako. Euskadiko ehun teknologikoa sendoa da, bereziki funtsezko sektoreetan, hala nola industrian, energian, osasunean eta, orain, baita industria aeroespazialean ere. Sektore horiek guztiek zibersegurtasuneko soluzio aurreratuak behar dituzte lehiakortasuna, osotasuna eta erresilientzia bermatzeko.

CyberIndustry Congress eskaintza teknologiko espezializatua eta sektore estrategikoen benetako beharrak konektatzeko sortu da, eta jarraitutasun operatiboa, erresilientzia eta subiranotasun teknologikoa lehiakortasunerako eta segurtasun ekonomikorako funtsezkoak diren esparruetan jartzen du arreta. Horretarako, maila goreneko hizlari nazionalak zein nazioartekoak, dibulgatzaile prestigiotsuak, enpresa liderrak, startupak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, inbertitzaileak eta eragile instituzional eta sektorialak bilduko dira kongresuan.

Hizlariak

Ekainaren 16an (asteartea) 9:30ean, ongietorri eta aurkezpen instituzionala egingo dute Elixabete Garciak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak, eta Oscar Lagek, TECNALIAko Zibersegurtasun Estrategiako eta Teknologiako zuzendariak.

Ongietorriaren ondoko inaugurazio-hitzaldia Jose Ramón Coz Fernandezek emango du (ESA-  Europako Espazio Agentziako Cyber Internal Audits Head). Haren hitzaldiak begiratu bat emango dio espazioaren sektoreko zibersegurtasunari. Sektore hori hazten ari den sistema kritiko baten adibide berezia da, eta erronka espezifikoak ekartzen dizkie komunikazioari, plataformei, hornidura-kateari, zerbitzuaren jarraitutasunari eta gaitasun estrategikoen babesari.

Halaber, erakunde hauek hitzaldiak emango dituzte: Elcano Errege Institutuak “Geopolítica, soberanía tecnológica y resilencia: el nuevo tablero de los sectores estratégicos” hitzaldia emango du (Geopolitika, subiranotasun teknologikoa eta erresilientzia: sektore estrategikoen joko-taula berria), Dario García de Viedmaren eskutik; European Cyber Security Organisationen (ECSO) hitzaldia Europak dituen zibersegurtasun-erronka handiei buruzkoa izango da (ingelesez); eta Zibersegurtaseko Institutu Nazionalak (INCIBE) prozesamendu seguruko inguruneen eta Osasun Datuen Europako Gunearen inportantzia gorakorra aztertuko du.

Erakunde hauek ere parte hartuko dute, “La ciberseguridad autonómica en acción: soberanía tecnológica y protección del territorio ante un entorno geopolítico y de cibercrimen creciente” izeneko mahai-inguruan (Zibersegurtasun autonomikoa martxan: subiranotasun teknologikoa eta lurraldearen babesa ziberdelinkuentzia gorakorreko ingurune geopolitiko batean): Cyberzaintza – Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia, ZIUR Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa, Andaluziako Zibersegurtasun Zentroa, Navarra Cybersecurity Centre – NC eta Agència de Ciberseguretat de Catalunya.

Dibulgazioko eta prospektibako aditu Silvia Lealek ere parte hartuko du edizio honetan. Leal nazioarteko aditua da etorkizuneko joeretan, transformazio digitalean eta adimen artifizialean, eta ELGAko eta EBko aholkularia da. AA agentiko edo autonomoari buruz arituko da, baita automatizazio adimenduneko olatu berriaz ere, zeinak datozen urteetan teknologia, enpresak, erabakiak hartzea eta lan-ereduak aldatuko baititu.

Bestalde, pertsonek erakundeetan duten zereginari buruz hitz egingo du Koldo Lasalak (Talent Senior Advisor eta Meting Pointeko CEOa). Hitzaldiak “IA, personas y trabajo: impacto en el talento, las carreras (universitarias) y las organizaciones” izena du (AA, pertsonak eta lana: talentuan, ikasketetan eta erakundeetan duten inpaktua), eta ikuspegi humanista batetik aztertuko du AA nola aldatzen ari den lana, gaitasun profesionalak, lidergoa eta pertsonen, teknologiaren eta erakundeen arteko harremana.

Women4Cyber: emakumeen talentua, lidergoa eta parte-hartzea zibersegurtasunean

Halaber, kongresuak giza-dimentsioa eta aniztasuna integratzen ditu, garapenaren funtsezko eragiletzat hartzen baititu, eta Women4Cyber Europako ekimenak espazio espezifiko bat izango du: “Women4Cyber: talento, liderazgo y participación de las mujeres en ciberseguridad” (Women4Cyber: emakumeen talentua, lidergoa eta parte-hartzea zibersegurtasunean). Atal berezi honen helburuak dira zibersegurtasunaren arloan emakumeek parte hartzea bultzatzea, erreferentziei ikusgaitasuna ematea, laguntza- eta elkarlan-sareak sustatzea eta talentuak ekosistema sustatzeko alderdi gako gisa duen garrantzia azpimarratzea.

Lehen eguneko ondorioak CyberIndustry Congresseko zuzendari Oscar Lagek aurkeztuko ditu (16:50), eta bigarren egunekoak Joseba Lakak, TECNALIAko zuzendari digitalak, Oscar Lagerekin batera (16:30).

Kongresu hau RETECH — Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareen Programaren barruan dago. Programa hori Europar Batasunaren Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak sustatzen du, eta Next Generation EU funtsekin finantzatzen da.

Lotutako albisteak

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Jakin  nahi  al  duzu  zure  enpresa  zibereraso  baterako  prest  dagoen?  Jakin  ezazu  SPRIren  zibersegurtasuneko  simulakroen  zerbitzu  berriarekin

Jakin nahi al duzu zure enpresa zibereraso baterako prest dagoen? Jakin ezazu SPRIren zibersegurtasuneko simulakroen zerbitzu berriarekin

Jarri proban zure enpresaren erreakzio-gaitasuna ingurune seguru eta errealista batean. SPRIk zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzua jarri du abian ahultasunak identifikatzeko eta eraginkortasunez jarduteko aukera izan dezazun. Eskatu ORAIN.

Cybasquek  eta  Cyberlurrek  lankidetza  estua  hasi  dute  zibersegurtasunaren  sektorea  indartzeko  Euskadin
09/07/2025 Zibersegurtasuna

Cybasquek eta Cyberlurrek lankidetza estua hasi dute zibersegurtasunaren sektorea indartzeko Euskadin

Akordioa sinatu ondoren, Cybasqueko kide diren enpresak baldintza onuragarrietan sartu ahal izango dira Cyberlur elkargoan

Seinalek  enpresei  beren  informazioa  edozein  mehatxuren  aurrean  babesten  laguntzen  die
08/07/2025 Zibersegurtasuna

Seinalek enpresei beren informazioa edozein mehatxuren aurrean babesten laguntzen die

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Seinale zibersegurtasunean eta Zuzenbide Digitalean espezializatutako konpainia gisa finkatu da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.