Mintxu Fraile, Zibersegurtasun arloko arduraduna EuskoData-n.
Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Elkarrizketak 8 iraila, 2020

EuskoData-k zibersegurtasun arloko konponbide berriak sartu ditu bere katalogoan

Konpainia donostiarraren arabera, “segurtasunik gabe eta datuak babestu gabe, enpresak informazio baliotsua gal lezake”
-

 

EuskoData konpainia 1985ean sortu zen, eta harrezkero IKT inguruneetarako tresna integralak (hardware, Cloud, ERP edo CRM konponbideen ezarpena) eskaintzen dizkie enpresei. Azkenaldian, zibersegurtasunari lotutako produktuak eskaintzen hasi da bere bezeroei. Negozio-proposamen berri horri buruz mintzatu gara EuskoData-ko Zibersegurtasun arloko arduradun Mintxu Frailerekin.

 

Zergatik erabaki duzue zibersegurtasunari lotutako produktuak eskaintzen hastea?

Internet bidezko mehatxuak asko ugaritu dira COVID-19a iritsi denetik, eta uste dugu ezinbestekoa dela gure bezeroei eta beste enpresa batzuei eskain diezaiekegun segurtasun-maila handitzea. Enpresa batek jasan ditzakeen erasoak era askotakoak dira eta eraso horiek gero eta hobeto diseinatuta daude, beraz, ez badira neurri aproposak hartzen, datuak, denbora eta dirua gal ditzake enpresak.

 

Egoera hori ikusirik, EuskoData-k aurrerapauso bat eman du, eta abian jarri du zibersegurtasun arloko lanak soilik egingo dituen sail berri bat, zeinak prestakuntza-maila egokia izango baitu enpresei euren premien araberako konponbideak eskaintzeko.

 

Koronabirusak eragindako itxialdiaren ondorioz negozio asko hasi dira telelana erabiltzen. Ondo egin al ditugu gauzak telelanari eta zibersegurtasunari dagokienez?

Enpresa askok bazeuzkaten urrunetik lan egiteko konponbideak (euren jardueragatik), baina beste batzuek oso azkar txertatu behar izan dituzte, ia erreakzionatzeko astirik gabe eta segurtasun-azpiegitura txar batek izan ditzakeen ondorioak baloratu gabe. Gainera, konpainia batzuk ez zeuden kontzientziatuta, ezta digitalizatuta ere, ez zekiten etxetik konektatzen eta, beraz, ez zeukaten baliabide onik telelana modu seguruan garatzeko.  Horregatik, hauxe da une egokia enpresen premiak eta behar dituzten segurtasun-mailak aztertzeko. Hackerrek ongi dakite konexioak ez direla seguruak, izan ere, egunero lan egiten dute horri probetxua ateratzeko, eta probetxu hori enpresen bizkar lortzen dute.

 

Zer izan behar dute kontuan enpresek telelanerako sistemak edo tresnak martxan jartzerakoan?

Kontuan hartu behar da telelanaren aukera beti egon dela hor, baina pandemiak eragin duen egoeraren ondorioz, enpresa askok derrigorrez hasi behar izan dute erabiltzen aukera hori, eta horregatik, hobeto ezagutu behar dituzte eskaintzen dituen abantailak.  Orobat jakin behar dute jende asko ari dela “lanean” gainerakoei kalte egiteko, enpresak hackeatuz, nortasunak ordezkatuz, kodeak enkriptatuz, e.a.  Horregatik, enpresa profesionalen aholkuak onartu behar dituzte, segurtasun ingurune egokiak ezarri eta langileei prestakuntza eman, giza-akatsak ez daitezen segurtasun-arrakala bihurtu.

 

Nolako zibersegurtasun-konponbideak eskaintzen ditu EuskoData-k?

Arlo askotako konponbideak eskaintzen ditugu. Hona hemen laburpentxo bat: sistemen eta Wi-Fi sareen auditoretza, hacking etikoa, kanpoko sarearen auditoretza, web, pentesting, antolakunderako sarrera eta irteeren analisia, phishing erasoen simulazioak edota erabiltzaileen kontzientziazioa, zeinaren bidez mota guztietako mehatxuak eta asmo txarreko artxibo atxikiak ebaluatzen baitira.

 

Segurtasun- eta mehatxu-mailak aztertutakoan ezartzen dira konponbideak: mehatxuak detektatzeko, sarea monitorizatzeko eta mikro-segmentaziorako SIEM konponbidea (sareen babesari lotutako arazoak lantzen ditu, erasoak jasateko arriskua murriztuz); eta Zerotrust, zeinak gailuak, erabiltzaileak eta sareko aplikazioak ziurtatzen, kudeatzen eta monitorizatzen baititu. Azkenik, analisi forentseak egiten ditugu, ezkutuko kalteak eta kaltetutako edo ezabatutako artxiboak bilatzeko.

Funtsean, horrelako konponbideek bermatzen dute sistemak seguruak direla, zibersegurtasunaren kudeaketa hobetzen dute eta defentsa egoki bat eskaintzen dute eguneroko ziberrerasoentzat.

 

Zure ustez, enpresek ulertu dute zein garrantzitsua den zibersegurtasun-tresnak inplementatzea ala oraindik asko dago egiteko?

Asko dago egiteko, baina aurrerantz goaz pixkanaka. Ikusten ari gara enpresak kezkatuta daudela segurtasunagatik eta zabalik daudela konponbideez hitz egiteko. Gero eta eraso gehiago gertatzen dira, eta denok ezagutzen dugu erasoren bat jasan duen norbait eta erasoak eragindako ezbeharrak. Horregatik, inguruan ikusitakoak ikusita, hobe dugu geure burua prestatzea. Beti gogoratzen diegu gure bezeroei segurtasunik gabe eta datuak babestu gabe, enpresak informazio baliotsu guztia gal lezakeela egun batetik bestera.

 

SPRI Taldean integratutako Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) Zibersegurtasunaren Euskadiko Liburu Zuriaren bigarren edizioa egin eta argitaratu du, eta txosten horrek dio zibersegurtasunari lotutako 153 eragile daudela Euskadin, horietatik 125 enpresa pribatuak. Uste duzu badagoela zibersegurtasunaren euskal ekosistema bat?

Jakina baietz. Euskadi beti punta-puntan ibili da IKTen arloan. Horrelako zerbitzuak behar dituen industria-ehun zabala daukagu, eta jakin dugu hazten eta konponbide egokienak eskaintzen. Zibersegurtasun arloan ere ez gara gutxiago izan; modu egokian hazi gara, erreferentziazkoak izateraino, eta ez bakarrik Estatuan. Gainera, Euskadin badauzkagu zibersegurtasun-zerbitzuak berritzeko, azkartzeko eta indartzeko behar adina instalazio eta material, eta hori lagungarri da sektorea indartzeko eta enpresak erakartzeko.

 

Nola baloratzen duzue Basque Cybersecurity Centre-k ekosistema horretan duen papera?

BCSCren papera oinarrizkoa da enpresak kontzientziatzen laguntzeko eta konponbideak eskaintzeko. Oso garrantzitsua da I+G+B-n inbertitzen jarraitzea, denontzat izango delako onuragarria. Enpresa eta enpresarietatik hurbil egotea oso garrantzitsua da ikusarazteko arriskuak hor daudela eta badaudela konponbide eraginkorrak.

 

Lotutako albisteak

Gamarrak  moldekatze  automatikoko  linea  berria  ezarri  du
14/05/2026 Nazioartekotzea

Gamarrak moldekatze automatikoko linea berria ezarri du

Gasteizko enpresa historikoak, 156 urteko historia duenak, altzairurtuzko pieza mihiztatuak fabrikatzen ditu

Emaia  Health,  emakumeen  prebentzio  kardiobaskularrerako  plataforma  digitala  asmatu  duen  smart  up-a

Emaia Health, emakumeen prebentzio kardiobaskularrerako plataforma digitala asmatu duen smart up-a

Donostiako enpresak Bind 4.0 programan parte hartzen du Keralty enpresa eragile izanik

Gallardo  Ingeniería,  prestazio  handiko  botilaratze-makinetan  liderra
30/04/2026 I+G+B

Gallardo Ingeniería, prestazio handiko botilaratze-makinetan liderra

Irungo enpresak urtero hogei instalazio inguru fabrikatzen ditu hamar bat elikagairentzat, ardotik hasi eta eztiraino

Batura  Mobile:  Bluetooth-aren  arotik  adimen  artifizialaren  erronketara

Batura Mobile: Bluetooth-aren arotik adimen artifizialaren erronketara

Sortu zenetik bi hamarkada igaro direnean, Bizkaiko konpainiak bere burua berritzen jarraitzen du soluzio mugikorren bilakaeraren buru izateko, etengabeko aldaketak markatutako ingurune batean.

Optimitive:  hiru  hamarkada  Euskaditik  Adimen  Artifizial  industriala  bultzatzen

Optimitive: hiru hamarkada Euskaditik Adimen Artifizial industriala bultzatzen

Euskadiko konpainiak AAn oinarritutako soluzioak garatzen ditu, prozesu industrialak optimizatzeko, energia-kostuak murrizteko eta deskarbonizazioari laguntzeko

Panelfisak,  automobilgintzarako  finkatze-elementuetan  enpresa  adituak,  negozioa  Europan  eta  Ipar  Amerikan  bultzatu  du

Panelfisak, automobilgintzarako finkatze-elementuetan enpresa adituak, negozioa Europan eta Ipar Amerikan bultzatu du

Tolosako kooperatibak SPRI Taldearen laguntza jaso du Renove Smart Industry programatik, eta dagoeneko % 80 esportatzen du  

Mecanizados  Iriartek  bazkide  industrial  espezializatu  gisa  duen  eredua  indartu  du

Mecanizados Iriartek bazkide industrial espezializatu gisa duen eredua indartu du

Arabako enpresak mekanizazio unitarioa eta mantentze-lan industriala konbinatzen ditu hainbat sektoretarako, eta belaunaldi-aldaketari aurre egiten dio, zuzendaritzan aldaketa bat egin ondoren.

Loyola  Norte:  “Erronka  nagusia  hazkundea  kalitate-estandarrak  mantenduz  kudeatzea  da”

Loyola Norte: “Erronka nagusia hazkundea kalitate-estandarrak mantenduz kudeatzea da”

Muntaia eta instalazio elektrikoetan eta mantentze industrialean espezializatutako enpresa gisa hasi zenetik, Loyola Nortek industriarako eta Administraziorako eskaintza askoz ere integralagoa du orain. Gainera, duela gutxi beste konpainia batzuk integratu ditu, eta digitalizazioa bere lehentasunen artean mantentzen du.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.