Berdintasuna
Albisteak 14 urtarrila, 2025

SVE bere zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da

Arabako Teknologia Parkean dagoen konpainia SPRI Taldeak bultzatutako genero-berdintasuneko jardunbide egokiak identifikaziorako proiektuan parte hartu duten enpresetako bat da.
-

Arabako Teknologia Parkean dagoen SVE Corp enpresa sorkuntza elektrikorako kontrol-produktuetan eta motoponpatan liderra den mundu mailako enpresa da eta bere genero-berdintasuneko planak direla eta nabarmentzen da. Zuzendaritza-organoetan, emakumezkoen eta gizonezkoen antzeko ehunekoa du (% 40 eta % 60, hurrenez hurren) eta emakumezkoen generoak enplegu osoaren % 35 betetzen du. Hau da, SPRIk 2023an egindako Emakumeen inpaktua industriako lehiakortasunean azterlanean parte hartu zuten ia 500 enpresetako batezbestekoa baino kopuru handiagoa du, % 21,74koa baitzen.

SVE 1972an sortu zen eta berrikuntzarekiko bere konpromiso irmoa azpimarratu behar da. Izan ere, gutxienez urteko fakturazioaren % 15 bideratzen du I+G+b arlora. Garapenean eta ikerketan egindako etengabeko inbertsio horri esker, abangoardia teknologikoan dago, eta kalitate eta eraginkortasun handiko soluzioak eskaintzen ditu. Ongizate orokorrarekin, ingurumenaren zaintzarekin eta parekidetasunarekin konprometitutako pertsona-talde gisa definitzen da.

Álvaro Cristóbalen, duela 14 urtetik SVEko gerentearen, ustez, genero-berdintasunean lortutako emaitza on horiek berdintasuna funtsezko balio gisa barneratuta duen enpresa-kultura sendoak ahalbidetu ditu. “Ez zaigu harrigarria iruditzen ondo posizionatuta egotea; izan ere, gure kultura eta uste inklusiboak bideratzen gaituzte horretara”.

Zuzendaritza-postuen eta Zuzendaritza Batzordearen parekatze praktikoaren arrazoia balio inklusiboetan, bidezko kontratazio-politiketan, emakumeentzako garapen profesionaleko programetan eta emakumeen lidergoa sustatzen duten ekimenei emandako bultzada irmoan oinarritutako uste sakona da.

Lorpen handiak izan dituen arren, SVEk badaki oraindik ere erronkak dituela honako hauekin lotuta: zuzendaritzan parekotasuna lortzeko bidean, zenbait lan eremutan oraindik irauten duten kultura- eta egitura-oztopoak, emakume batzuek lidergo-rolak beren gain hartzearekin lotuta duten erresistentzia, historikoki gizonezkoenak izan diren giroek eta nork bere buruari ezarritako aurreikuspenek eraginda.

Konpainiak modu aktiboan egiten du lan emakumeen artean bokazio teknikoak sustatzeko ekimenetan, prestakuntza teknikoa duten emakumeen presentzia handiagoa ikusten baitu. Cristóbalek SVEko lan-baldintzak “osasungarriak, erantzunkideak eta errespetuzkoak” direla eta horiek guztiek pertsona guztien kontziliazioa eta bertan jarraitzea bultzatzen dutela nabarmendu du.

Dena den, emakumezko hautagaien gorakada hori ez da lanbide-heziketan hautematen, oraindik ere profil gehienak gizonezkoenak baitira. Hori erronka bat da SVE bezalako industria-produkzioko lantegietan parekotasuna lortzeko. Bestalde, I+G saileko genero-oreka nabarmentzen da. Sail horretan, emakumeek profesionaltasun maila oso handia dute eta, Álvaro Cristóbalek aitortzen duenez, lanarekiko ardura eta enpresarekiko konpromisoa dira nagusi.

Kontziliazioa

Lanbide-heziketan emakumeen azpiordezkaritzarekin gertatzen den bezala, SVEk gizonen artean administrazio- eta gizarte-bokazioak sustatzeko beharra ere badagoela onartu du, administrazio- eta marketin-sailetan emakumeek duten presentzia handiagoa orekatzeko. “Sail horietan, prestakuntza ona duten emakumezko langileen eskaintza gizonezkoena baino handiagoa da”, ohartarazi du Cristóbalek.

Pertsonak eta giza taldearen interdependentzia oinarri dituen bere enpresa-kulturalari eutsiz, lan arloaren eta lanez kanpoko arloaren arteko lotura biltzen du. Horregatik, kontziliazioa errazten duten politikak ezarri dituzte, hala nola lanaldia 17:30ean amaitzea, oporrak planifikatzeko askatasuna, laneko nekea prebenitzeko zereginak antolatzea, zaintzarako baimenak eta lanaldi-murrizketa familiarekin edo prestakuntzarekin lotutako beharren kasuan, eta behar pertsonalekiko errespetua. Langileen ongizate integralari lehentasuna emanda, lan-ingurunea gizatiartzen dute, eta lehiakortasuna eta arrakasta bultzatu.

Errespetu- eta lankidetza-filosofia horrekin bat etorriz, berdintasunerako hainbat barne-politika ezarri ditu, eta politika horiek lan-ingurune inklusibo batekiko konpromisoa sendotzen dute. Politika horien artean, hizkera ez-sexistaren erabilera eta jazarpen-protokoloa nabarmentzen dira. Neurri horiek azpimarratu egiten dute barneko zein kanpoko elkarrekintza guztietan errespetua eta berdintasuna sustatzen dituen kulturaren garrantzia.

SVEko zuzendaritzaren ustez, neurri horiek funtsezkoak dira langile guztien talentuak eta gaitasunek aurrera egin ahal izango duten ingurunea sortzeko eta, horrela, enpresaren lehiakortasuna eta arrakasta orokorra lortzen laguntzeko. Lehiakortasuna errespetuan, inklusioan eta berdintasunean oinarrituta eraikitzen dela uste du. Hain zuzen ere, printzipio horiek bultzatzen dute erakundearen arrakasta eta etengabeko garapena.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

 

 

Lotutako albisteak

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

Bellota  Herramientasek  jasangarritasuna  bere  lehiakortasunaren  eragile  nagusi  bihurtzen  du  hurrengo  hamarkadarako

Bellota Herramientasek jasangarritasuna bere lehiakortasunaren eragile nagusi bihurtzen du hurrengo hamarkadarako

Konpainiak aurrerapen handienak egin dituen eremuetako bat ekonomia zirkularra da

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Euskadik  WOMEX  proiektuaren  baitan  egindako  ETE  esportatzaileetan  emakumeen  parte-hartzeari  buruz  egindako  azterketa  aurkeztu  du  Hungarian
12/05/2026 Berdintasuna

Euskadik WOMEX proiektuaren baitan egindako ETE esportatzaileetan emakumeen parte-hartzeari buruz egindako azterketa aurkeztu du Hungarian

Basque Trade & Investment erakundeak ekimenaren hirugarren nazioarteko topaketan parte hartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertain esportatzaileetan emakumeek egiten duten ibilbide profesionalari buruzko datuak partekatzeko eta Europako enpresa-sarean emakumeen lidergoa sustatzeko formula bateratuak zehazteko helburuarekin.

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.