Elkarrizketak 2026ko urtarrilaren 21a

Nippon Gasesek parekidetasuna lortu du Zuzendaritza Batzordean

Enpresak “Berdintasunaren eragina industria-lehiakortasunean” azterlanean parte hartu du. Azterlan hori SPRI Taldeak egin berri du.
-

Nippon Gases enpresak industriako, medikuntzako eta elikagaigintzako gasak ekoitzi, hornitu eta aplikatzen ditu. Barakaldon, Olaberrian eta Hernanin ditu egoitzak, eta SPRI Taldeak berriki garatutako “Berdintasunaren eragina industria-lehiakortasunean” azterlanaren erreplikan emaitzarik onenak lortu dituen enpresetako bat izan da. Zuzendaritza Batzordean parekotasuna lortu du. Enpresak urteak daramatza berdintasunean lanean, eta giza baliabideen estrategiaren ildo bihurtzea lortu du dagoeneko.

Santiago Insuela Giza Baliabideetako managerrak azaldu duenez, enpresaren konpromisoa Berdintasun Planean gauzatzen da. Plan hori enpresa-batzordearekin eta ordezkaritza handieneko sindikatuekin (CCOO eta UGT) negoziatu dute, eta horiek adibide egokitzat jo dute Plana. Araudia betetzeko ez ezik, berdintasuna enpresarentzako beharrezkoa delako garatu dute plana.

Emakumeek plantillan duten pisua oraindik parekidetasunaren azpitik dagoen arren, Nippon Gasesek ratio orekatuak ditu ardura postuetan. Zuzendaritza Batzordean, emakumeen presentzia % 40 eta % 60 artekoa da. Enpresak nabarmendu du datu horiek modu naturalean lortu direla, erakundeko kide ziren pertsonen balioan eta ibilbide profesionalean oinarritutako barne-sustapeneko prozesuen bidez.

Garapen- eta sustapen-prozesuetan, enpresak modu aktiboan lan egiten du joerak detektatzeko eta murrizteko. Hazkunde profesionalerako aukera bakoitzaren aurrean, berrikuspen espezifiko bat egiten du emakumeen talentua baztertzea saihesteko. Horretarako, lankidetzan jarduten du arduradunekin eta zuzendariekin, eta erabaki bakoitzean aplikatutako irizpideak erabat objektiboak diren edo kultura- edo antolamendu-joerek baldintzatu ditzaketen ebaluatzen du. Ikuspegi horrek bultzada handia du Giza Baliabideen arloan, eta kultura korporatiboaren barruan sartzen da.

Konpainiak identifikatutako erronka nagusietako bat emakumeek oinarrizko eskalako postuetan duten presentzia txikia da, horrek etorkizuneko sustapen-aukerak mugatzen baititu. Harrobi hori indartzeko, STEM ikasketetan emakumeen bokazioak sustatzeko hainbat programatan hartzen du parte Nippon Gasesek, baita ingeniaritzari eta industriari lotutako hitzaldi eta prestakuntza-ekitaldietan ere. Ekimen horien helburua da emakumeen talentua erakartzea hasierako etapetatik, batez ere praktiken eta beken programen bidez.

Lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzea da enpresaren berdintasun-estrategiaren beste zutabeetako bat. Nippon Gasesek legezko eskakizunetatik harago doazen hainbat neurri ditu, hala nola telelana, ordutegi-malgutasuna edo lanaldi-egokitzapenak. Tresna horiek modu orekatuan erabiltzen dituzte gizonek eta emakumeek, plantilla osoan benetako erantzukidetasuna bultzatuz.

Erakundeak adierazi du berdintasun-, kontziliazio-, prestakuntza- eta ikusgarritasun-neurriek onarpen handia dutela langileen artean. Ildo horretan, praktika jakin batzuen eragin positiboa ere nabarmentzen dute, hala nola erantzukizuneko postuak dituzten gizonek guraso-baimen osoak hartzea, eta, horrela, erantzunkidetasunaren eta berdintasunarekiko konpromisoaren mezua indartzea.

Nippon Gasesek uste du berdintasuna dela azken urteetan aurrerapen adierazgarriena izan duen arloetako bat. Konpainiak baieztatu duenez, arlo horretan egindako ahaleginek emaitza progresiboak sortu dituzte, eta erakunde askotarikoagoak, sendoagoak eta lehiakorragoak lortzeko ekarpena egin dute.

Testuinguru horretan, Nippon Gasesen esperientzia kasu arrakastatsua da, eta agerian uzten du garrantzitsua dela berdintasuna zeharka txertatzea enpresa-estrategian eta antolamendu-kulturan.

NIPPON GASESek SPRI Taldeak bultzatutako B WOMENIN Industry ekimenaren baitan hartu du parte azterketa honetan. Ekimen horren helburua emakumeak euskal industrian duen zeregina ikusaraztea eta sustatzea da.

Lotutako albisteak

NEURTEK,  pintura  eta  estalduren  kalitate-kontroleko  ekipoen  eta  I+G+b  arloko  Europako  hegoaldeko  fabrikatzaile  bakarra
2026/11/18 I+G+B

NEURTEK, pintura eta estalduren kalitate-kontroleko ekipoen eta I+G+b arloko Europako hegoaldeko fabrikatzaile bakarra

Eibarko enpresak I+G+b-ko kalitate-tresnen mantentze-lanak eta kalibrazioa ere eskaintzen ditu.

EPowerLabs-ek  etorkizuneko  mugikortasun  elektrikoa  markatuko  duten  teknologiak  baliozkotzen  ditu  Euskaditik
2026/11/18 Nazioartekotzea

EPowerLabs-ek etorkizuneko mugikortasun elektrikoa markatuko duten teknologiak baliozkotzen ditu Euskaditik

Gipuzkoako enpresak nazioarteko fabrikatzaile eta hornitzaileentzako ingeniaritza entsegu eta zerbitzuak egiten ditu MUBIL Centerreko laborategietatik, non ibilgailu elektrikoen osagaiak probatu eta hobetzen dituen.

Dibal-en  pisu-adierazle  berriak  zehaztasuna,  konektibitatea  eta  kontrol-tresna  aurreratuak  integratzen  ditu  ingurune  zorrotzetarako
2026/11/17 Berrikuntza

Dibal-en pisu-adierazle berriak zehaztasuna, konektibitatea eta kontrol-tresna aurreratuak integratzen ditu ingurune zorrotzetarako

Bizkaiko enpresa liderra da Estatuko balantza-merkatuan, eta DMI720 soluzioa aurkeztu du, industria-inguruneetako eta elikagaien sektoreko eragiketen kudeaketa errazten duena.

i+Med,  zientzialarien  kooperatiba  independentea,  gailu  medikoen  arloan  mundu  mailako  erreferentea
2026/11/16 I+G+B

i+Med, zientzialarien kooperatiba independentea, gailu medikoen arloan mundu mailako erreferentea

Enpresa Gasteizko Euskadiko Parke Teknologikoaren campusean kokatuta dago, eta datozen bost urteetan I+G arloan 20 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioa egitea aurrez ikusten du

Zerua  Tech:  “Adimen  artifiziala  espazioari  eta  itsasoari  aplikatzen  dion  euskal  enpresa  gisa  sendotu  nahi  dugu”
2026/11/16 Ekintzailetza

Zerua Tech: “Adimen artifiziala espazioari eta itsasoari aplikatzen dion euskal enpresa gisa sendotu nahi dugu”

Bilbon sortutako startupak, Abolfazl Shirazi ikertzaileak sortua, algoritmoak, ikaskuntza automatikoko ereduak eta software aurreratua garatzen ditu espazioaren eta itsas sektorearen arloetarako, eragiketa konplexuak optimizatzen eta emisioak murrizten laguntzeko soluzioekin.

Deiviator,  enpresa-mugikortasunean  laguntzaile  digitala
2026/11/12 Ekintzailetza

Deiviator, enpresa-mugikortasunean laguntzaile digitala

Bizkaiko startupak operazioak sinplifikatzeko eta datuen erabilera adimendunaren bidez eraginkortasuna hobetzeko tresnak garatzen ditu.

WiseCLIN,  saio  klinikoen  arriskuen  kudeaketa  eta  kalitatea  hobetzeko  Qlarix-ek  garatutako  softwarea
2026/11/12 Ekintzailetza

WiseCLIN, saio klinikoen arriskuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko Qlarix-ek garatutako softwarea

Gasteizen 2023an sortutako Arabako konpainiak ikerketa klinikoen jarraipena zentralizatzeko, arrisku posibleak aurreikusteko eta erabakien trazabilitatea hobetzeko plataforma sortu du.

Eusklift  enpresak  autonomia  pertsonala  bermatzen  du  irisgarritasun  soluzioen  bidez
2026/11/11 Nazioartekotzea

Eusklift enpresak autonomia pertsonala bermatzen du irisgarritasun soluzioen bidez

Arabako konpainiak plataforma jasotzaileak eta ate-irekigailu elektronikoak uztartzen ditu, eraikin mota bakoitzerako sarbidea errazteko.

Clodeik  kostuak  murriztu  eta  datuak  babesten  ditu  adimen  artifiziala  erabiltzean

Clodeik kostuak murriztu eta datuak babesten ditu adimen artifiziala erabiltzean

Donostiako start up honek Euskadiko eta Europako enpresek beren AA garatu ahal izatea du helburu, goi-mailako kalkulu-ahalmena baliatuz eta erraldoi teknologikoen mende egon gabe

Ángel  Santurtún  (EHIF):  “Itsas  sektoreak  une  zirraragarria  bizi  du  teknologiaren  ikuspegitik”

Ángel Santurtún (EHIF): “Itsas sektoreak une zirraragarria bizi du teknologiaren ikuspegitik”

Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari teknikoak itsas ekosistema eraldatzen ari diren digitalizazioaren, automatizazioaren eta konektibitatearen aurrerapenak aztertu zituen Sail Inn Pro jardunaldian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.