Albisteak 13 maiatza, 2020

Lanbidek 16 milioira arte areagotu du pandemiaren ondorioz jarduera eten duten autonomoentzako laguntzen partida

Hasierako 3 milioi euroko aurrekontua boskoiztu egin da, eta beste 13 milioi gehiago daude Izena eman zuten pertsonek ez dute berriro alta eman beharko; izan ere, deialdiak indarrean jarraituko du Lanbidek 12.428 eskabide jaso ditu, eta 8.822 espedienteri eman die hasiera; haietatik, 453 ebatzi ditu guztiz   Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako […]
-

Hasierako 3 milioi euroko aurrekontua boskoiztu egin da, eta beste 13 milioi gehiago daude

Izena eman zuten pertsonek ez dute berriro alta eman beharko; izan ere, deialdiak indarrean jarraituko du

Lanbidek 12.428 eskabide jaso ditu, eta 8.822 espedienteri eman die hasiera; haietatik, 453 ebatzi ditu guztiz

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Borja Belandia Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzetarako partida areagotuko duela iragarri dute. Hala, hasieran iragarritako 3 milioi euroei beste 13 gehitu zaizkio; beraz, amaierako partida 16 milioi eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak guztira 35,5 milioi euro bideratuko ditu pandemiak eragindako kalteak pairatu behar dituzten autonomo eta mikroenpresentzat.

Laguntza-deialdi horrez gainera, beste proposamen pare bat eta kultura- eremuko profesionalentzako laguntzak ere badaude; haietarako eskabideak aurkezteko epea atzo jarri zen abian, asteartean, Lanbiden. 2.000 profesional inguruk jasoko dituzte laguntza hauek, eta 2,5 milioi euro bideratuko dira honetara. “Eusko Jaurlaritzak enpresari txikiei eta autonomoei ematen dizkien laguntzak 35,5 milioi eurokoak dira, finantzaketa lortzeko orduan dauden malgutasunak eta aplikatutako beste neurri batzuk aintzat hartu barik”. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, laster, pandemiaren ondorioen eragin zuzena jasan duten eta bere zuzeneko eskumenekoak diren sektoreen artean, 15 milioi euroko beste partida bat jarriko du abian. Eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailak beste 2 milioi euroko plana jarriko du abian, kultur arloko mikroenpresak laguntzeko.

“Lanbidek, deialdi hau 16 milioira arte areagotu izanari esker, jaso ditugun eta eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabide-kopuru handiari erantzun ahalko diola uste dugu”, esan du Artolazabalek. Izan ere, aparteko deialdi hau publiko oso zehatzari zuzentzen zaio: jarduera eten behar izan duten autonomoak, negozio-lokal baten errentariak direnak, esklusiboki etendako jarduera ogibide dutenak, kontzeptu beragatik beste laguntzarik jaso ez dutenak edo COVID- 19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren eragina jasan duten pertsonentzako jarduera eteteagatiko aparteko prestazioaren titularrak direnak (prestazioa martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan arautzen da).

Lanbiden 12.428 eskabide aztertu behar dira. Jada, Lanbidek 8.822 espedienteri eman die hasiera; hauetatik, 453 espedientek dagoeneko badute azterlan tekniko oso hori; haietatik, 258 (% 57) aldekoak dira eta 195 errefusatuak.Gainera, beste 1.754 osatuta daude espediente teknikoaren zain.

Hori horrela, sailburuak azaldu duenez, “4.143 interesdun errepikatu detektatu ditugu, eta horrek zaildu egiten du Lanbide gauzatzen ari den izapidetzea”. Gainera, dagoeneko ebatzi diren espedienteen % 43,05ek ez ditu eskakizun guztiak betetzen. “Kontrako ebazpena duten espedienteek zenbait motiborengatik dute kontrako ebazpena: haietako askok ez dute errentamendurik ordaintzen, eta hori zen eskakizunetako bat, edo ez dute jarduera etenda izan, eta hori zen beste eskakizunetako bat”, esan du. “Horrek guztiak moteldu egiten du Lanbideko teknikarien ebazpen-lana; hala ere, dagoeneko, 9.000 espediente inguru dituzte martxan”.

Lanbidek emandako laguntzak maiatzean bertan ordaintzen hastea aurreikusten du, aurreratu duenez. Halaber, Euskal Enplegu Zerbitzuak ekainean ebatziko ditu eskaera guztiak.

Ezohiko laguntzak

Ezohiko laguntzen deialdia da; gehienez 3.000 eurokoa onuradun bakoitzeko, eta Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma- egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileei edo autonomoei zuzentzen zaizkie.

Laguntza horien bidez, jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileen edo autonomoen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arindu nahi da eta, hala, beren jarduerari eusten lagundu.

Egoki irizten dutenek oraindik beren eskabidea aurkez dezakete; izan ere, epea zabalik dago oraindik, baina laguntzen eskabideak aurkezpen-hurrenkeraren arabera ebatziko dira, harik eta aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Lotutako albisteak

EEusko  jaurlaritzak,  Ekarpenekin  eta  Velorarekin  batera,  etapa  berri  bat  bultzatuko  du  Vicinayrentzat,  offshore  eolikoaren  aldeko  apustu  estrategiko  batekin
22/07/2026 Finantziazioa

EEusko jaurlaritzak, Ekarpenekin eta Velorarekin batera, etapa berri bat bultzatuko du Vicinayrentzat, offshore eolikoaren aldeko apustu estrategiko batekin

Eragiketak bermatuko du konpainiaren errotze industriala Euskadin, eta 200 enplegu inguru sustatzeko balioko du eta trantsizio energetikorako funtsezko balio-kate bat indartuko du

Balenciaga  Shipyardek  bere  jarduerari  ekin  dio  berriro,  jabetza  berriko  lehen  ontziaren  gila  jarrita

Balenciaga Shipyardek bere jarduerari ekin dio berriro, jabetza berriko lehen ontziaren gila jarrita

Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua: “100 urteren ondoren Balenciagak berriro etorkizuna duela ospatzen ari gara gaur. Hilabete asko izan dira hotzez eta hodei beltzez beteta, baina inoiz ez dugu itxaropena galdu. Langileei eta haien familiei eskerrak eman nahi dizkiet Balenciagarengan sinesteagatik eta haien etorkizunaren alde lan egiteagatik erakundeekin...

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Lortu  Berria:  industria-hazkundea  eta  -lehiakortasuna  mugatu  aurretik  kontuan  hartu  beharreko  seinaleak
13/07/2026 Finantziazioa

Lortu Berria: industria-hazkundea eta -lehiakortasuna mugatu aurretik kontuan hartu beharreko seinaleak

Lortu Berria aholkularitza adituko programak industria-enpresei eta industria-produktuari edo -prozesuari lotutako zerbitzu-enpresei laguntzen die hazteko, inbertitzeko edo erronka berriei aurre egiteko gaitasuna baldintza dezaketen finantza-, antolaketa- eta sozietate-faktoreak identifikatzen. 1.200.000 euroko aurrekontua duen zerbitzu honek 500 ordura arteko adituen laguntza eskaintzen du. Lehen fasea %100ean diruz laguntzen da, eta bigarrena...

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Finantza  publikoek  Euskadiko  ekonomia  eraldatzeko  betetzen  duten  zeregina  nabarmendu  du  lehendakariak  IVF  Topaketak  2026  foroan
26/05/2026 Finantziazioa

Finantza publikoek Euskadiko ekonomia eraldatzeko betetzen duten zeregina nabarmendu du lehendakariak IVF Topaketak 2026 foroan

Finantzen Euskal Institutuak antolatutako topaketaren bigarren edizio hau Guggenheim Bilbao Museoan egin da, eta bertan nazioarteko adituak, erakundeetako arduradunak eta enpresa-ordezkariak bildu dira etorkizun ekonomikoaren erronkei buruz eztabaidatzeko

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.