Ukrainiako gerra dela eta, Eusko Jaurlaritzak aukera emango die enpresei dirulaguntzen ordainketak atzeratzeko eta inbertsioak geroratzeko
Malgutze-neurri horiek bost laguntza-programatan aplikatuko dira, eta eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 30era arte
2.400 enpresak baino gehiagok eman dute izena 2022ko ETE laguntzen informazio-jardunaldietarako
Teknologiako Hazitek, Elkartek eta Azpitek programen eskabide-epeak zabalik daude, eta otsailaren 25etik aurrera industria-zibersegurtasunekoak eta industria digitalekoak zabalduko dira
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako 74 laguntza-programa, 590 milioi euroko aurrekontuarekin
Programa horiek lagungarriak izango dira Eusko Jaurlaritzaren ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko lehentasuneko helbururako, Euskadiko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna sustatzearen bidetik
Hiru jardunaldi telematiko enpresei 2022ko laguntzak aurkezteko, ezagutu itzazu!
Somos muy de pymes
Zenón Vázquez: “Herrialde bezala dugun erronketako bat da industria-enpresei laguntzea euren tamaina handitzen”
Dagoeneko 42 urteko ibilbidea duen Elkargiko zuzendari nagusiak hizpide hartu du erakundearen konpromisoa, zeinak pandemiaren okerrenean ia mila milioi euro bermatu baitzituen Euskadin 9.000 proiektu finantzatzeko
Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko 2021eko planak 8.096 proiektu bultzatu zituen, guztira 2.059 milioi euroko inbertsioarekin
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek dinamismo aparta erakutsi dute, eta industriarekin, eraldaketa digitalarekin eta I+Garekin, bereziki, lotzen diren inbertsioak eta proiektuak egin dituzte
Arazoak dituzu zure enpresaren kudeaketa ekonomikoarekin? Hazinnovak lagunduko dizu
Kontrol eza kostuetan, desorekak emaitzen kontuetan, behar beste informaziorik ez errentagarritasunaren inguruan… Horra enpresen ohiko arazo batzuk. Hazinnovak doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du euskal enpresek euren arazo espezifikoentzako erantzun eraginkorrak abiaraz ditzaten berrikuntzako mikroproiektuen bidez.
SPRI Taldeak handitu egin du digitalizazio, zibersegurtasun industrial eta adimen artifizialaren aplikazio arloetako laguntzen aurrekontua eta luzatu egin du eskaerak egiteko epea
Hiru programen aurrekontua 9,6 milioitik 12,6 milioi eurora igo da
Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko
Basque Industry 4.0 programaren helburua da EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferitzea merkatura
Eusko Jaurlaritzak BDIH-Konexio laguntza-programa ireki du teknologia digital eta jasangarriak bultzatzeko euskal enpresetan
Bigarren edizio honetan, SPRIk gastuen % 80rainoko dirulaguntzak eskainiko ditu, guztira 570.000 euro
Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro eskainiko ditu makineria aurreratua ezartzeko enpresetan
Renove Industria 4.0 planak 100.000 eurorainoko dirulaguntzak emango ditu konpainiako makineria berria edota ekipamendu aurreratua erosteko
Hilabete honetatik aurrera, euskal enpresek 600 milioi euroko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte euren proiektu industrialetarako
FAIIP-Inbertsio Industrial Produktiboari laguntzeko funts berriak (Reindus ordezkatuko duenak) berrindustrializazioa eta lehiakortasuna bultzatzea du helburu
Nexkin Medicalek finantziazio kanpaina bat ireki du merkatuan sartzeko
Donostiako enpresak 800.000€-rainoko kanpaina ireki du Capital Cell plataforman biozientzietan interesa daukaten inbertitzaileentzat
Industriari laguntzeko programen zabalkunde-jardunaldia
Ordubeteko jardunaldi birtual bat zuzenean ezagutzeko DGIPYME-Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritza Nagusiak proiektu industrialak finantzatzeko eskaintzen dituen berritasunak, eta formatu egoki bat enpresa bakoitzak bere proiektua kontrastatzeko
Eusko Jaurlaritzak 28 milioi eskainiko ditu ETE berritzaileak sortu eta bultzatzeko
Urrira arte zabalik egongo den Gauzatu programak inbertsioaren % 35erainoko laguntza itzulgarriak banatuko ditu
Eusko Jaurlaritzak aukera ematen die enpresei euren ordainketa-betebeharrak eta inbertsioak atzeratzeko laguntza publikoko 6 programatan
Bi malgutze-neurrien bidez enpresek posible dute euren ordainketa-betebeharrak atzeratzea, eta inbertsioak gauzatzeko epea eta enplegua sortzeko konpromisoa geroratzea.
2021eko Indartu programa: hamabi milioi euro egoera ahulean dauden eskualdeetako industriaren eta langabezia-tasa handiena duten udalerrien laguntzetarako
Laguntza horiek 2020-2024 “Euskadi martxan” gobernu-programaren helburua partekatzen dute: suspertze ekonomikoa sustatzea Nerbioi ibaiaren Ezkerraldera eta Oiartzualdera eta EAEko urteko batez bestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietara bideratzen dira Eskabideak aurkezteko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik
Eusko Jaurlaritzak 14 milioi euro bideratu ditu covid-19aren ondorioen eraginpean dauden enpresentzako Bilakatu eta Bateratu programetara
Bilakatu programak 11.000.000 euroko finantzaketa du, dibertsifikazio- eta/edo birlokalizazio-jarduketetarako
SPRI Taldeak Berrikuntzako doako aholkularitza babesten du Hazinnova programaren bidez.
Programa hau eskuragarri egongo da ekainaren 11tik aurrera, 2,4 milioiko aurrekontua du, eta 2019tik hona aukera eman die 353 enpresari 410 proiektu abiarazteko.
Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak identifikatzen ari dira, pandemia gorabehera”
SPRI Taldeko zuzendari nagusiak ETEentzako Laguntza Planaren indarguneak ezagutzeko gonbita luzatu du; plan horrek 68 programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du urte honetarako