Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko
-
  • Gobernu Kontseiluak Gauzatu Industria programa aktibatzeko tramiteak onartu ditu. Programa hori SPRIk kudeatzen du, eta azken 5 urteetan 642 milioiko inbertsioak eragin ditu, baita 3.632 enplegu sortzea edo mantentzea ere, 140 milioi euroko inbertsio publikoarekin 
  • Gauzatu Industria 2025eko Industriarentzako Laguntza Planaren barruan dago, eta 500 milioi eurorainoko zuzkidura du, industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago lortzeko helburu hirukoitza bultzatzeko

 

Gobernu Kontseiluak datozen egunetan Gauzatu Industria programa aktibatzeko tramiteak abian jartzea onartu du. Programa horren bidez, oinarri teknologikoko euskal ETEek eta/edo ETE berritzaileek 28 milioi euro eskuratu ahal izango dituzte aurten aurrerakin itzulgarrietan, dela sortzeko, dela garatzeko.

SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak kudeatzen duen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren programa honek aurreeskaera egiteko aukera ematen du urtarriletik, eta enplegua sortzea du helburu nagusietako bat. Gauzatu Industria 2025eko Industriarentzako Laguntza Planaren barruan dago, eta 500 milioi eurorainoko zuzkidura du, industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago lortzeko helburu hirukoitza bultzatzeko

Gauzatu programan sar daitezke erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetako ETE industrialak, baldin eta oinarri teknologikokotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, baita jarduera nagusia IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako zibererasoetatik babesteko sistemak industria-enpresetan bateratzea eta integratzea duten enpresak ere.

Adierazi denez, babesak itzulgarri beharreko laguntzak dira, inbertsioaren % 35erainokoak, eta gehienez 200.000 eurokoak sortutako enplegu bakoitzeko edo 150.000 eurokoak hasierako plantilla mantentzeko. Laguntza horiek bost urtetan itzuli beharko dira, eta ezingo dira 1.500.000 eurotik gorakoak izan enpresa bakoitzeko.

Azken bost urteetan Eusko Jaurlaritzak 140 milioi inbertitu ditu Gauzatu Industria programan, eta horrek 642 milioiko inbertsioak eta 3.632 enplegu sortzea edo mantentzea eragin du. Eta, iaz bakarrik, laguntzara bideratutako 28 milioiek 162,5 milioiko inbertsio enpresariala eta 870 lanpostu sortu zituzten.

2000tik 2024ra bitartean, Gauzatu Industriara bideratutako 677 milioi euro publikoek lortu dute oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETEek 2.887 milioi euro inbertitzea eta 18.565 lanpostu sortzea edo mantentzea.

 

Lotutako albisteak

EEusko  jaurlaritzak,  Ekarpenekin  eta  Velorarekin  batera,  etapa  berri  bat  bultzatuko  du  Vicinayrentzat,  offshore  eolikoaren  aldeko  apustu  estrategiko  batekin
22/07/2026 Finantziazioa

EEusko jaurlaritzak, Ekarpenekin eta Velorarekin batera, etapa berri bat bultzatuko du Vicinayrentzat, offshore eolikoaren aldeko apustu estrategiko batekin

Eragiketak bermatuko du konpainiaren errotze industriala Euskadin, eta 200 enplegu inguru sustatzeko balioko du eta trantsizio energetikorako funtsezko balio-kate bat indartuko du

Balenciaga  Shipyardek  bere  jarduerari  ekin  dio  berriro,  jabetza  berriko  lehen  ontziaren  gila  jarrita

Balenciaga Shipyardek bere jarduerari ekin dio berriro, jabetza berriko lehen ontziaren gila jarrita

Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua: “100 urteren ondoren Balenciagak berriro etorkizuna duela ospatzen ari gara gaur. Hilabete asko izan dira hotzez eta hodei beltzez beteta, baina inoiz ez dugu itxaropena galdu. Langileei eta haien familiei eskerrak eman nahi dizkiet Balenciagarengan sinesteagatik eta haien etorkizunaren alde lan egiteagatik erakundeekin...

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Lortu  Berria:  industria-hazkundea  eta  -lehiakortasuna  mugatu  aurretik  kontuan  hartu  beharreko  seinaleak
13/07/2026 Finantziazioa

Lortu Berria: industria-hazkundea eta -lehiakortasuna mugatu aurretik kontuan hartu beharreko seinaleak

Lortu Berria aholkularitza adituko programak industria-enpresei eta industria-produktuari edo -prozesuari lotutako zerbitzu-enpresei laguntzen die hazteko, inbertitzeko edo erronka berriei aurre egiteko gaitasuna baldintza dezaketen finantza-, antolaketa- eta sozietate-faktoreak identifikatzen. 1.200.000 euroko aurrekontua duen zerbitzu honek 500 ordura arteko adituen laguntza eskaintzen du. Lehen fasea %100ean diruz laguntzen da, eta bigarrena...

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Finantza  publikoek  Euskadiko  ekonomia  eraldatzeko  betetzen  duten  zeregina  nabarmendu  du  lehendakariak  IVF  Topaketak  2026  foroan
26/05/2026 Finantziazioa

Finantza publikoek Euskadiko ekonomia eraldatzeko betetzen duten zeregina nabarmendu du lehendakariak IVF Topaketak 2026 foroan

Finantzen Euskal Institutuak antolatutako topaketaren bigarren edizio hau Guggenheim Bilbao Museoan egin da, eta bertan nazioarteko adituak, erakundeetako arduradunak eta enpresa-ordezkariak bildu dira etorkizun ekonomikoaren erronkei buruz eztabaidatzeko

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.