Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko
-

Imanol Pradales Lehendakaria, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, BIEMH – Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 33. edizioaren inaugurazio ofizialean izan da. Fabrikazio aurreratuaren alorreko nazioarteko topaketa nagusietako bat da BIEMH.

Hitzaldian, Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek nazioarteko merkatuetan ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina, eta azpimarratu du Euskadik bere burua babestu behar duela etorkizunerako prestatzen den bitartean. Era berean, Pradalesek nabarmendu du euskal enpresek aukera handia dutela Europako berrindustrializazioaren berritasunekin aprobetxatzen badira, eta neurri sendoak eskatu ditu merkatua babesteko, burokratizazioa bultzatzeko, I+G+b indartzeko eta produkzio-ekipoak berritzeko.

Ildo horretan, Lehendakariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak ‘Renove Smart Industry’ programa indartu duela, Euskadiko industria-sarearen modernizazio teknologikoa bizkortzeko. Arreta ETEetan jarrita, haien hazkundea, eskalatzea eta balio-kate estrategikoetan integratzea erraztuko da, eta Euskadin duten lurralde-errotzea sendotu. Fabrikazio Aurreraturako funtsezko teknologiak ditu ardatz programak, Industria Planaren sektore eragileetako bat: robotika, adimen artifiziala edo biki digitalak. Era berean, Pradalesek adierazi du Eusko Jaurlaritzak laster argitaratuko dituen hainbat deialditatik lehena dela hau, eta berrikuntza eta inbertsio produktiboak sustatzeko besteei gehituko zaiela.

Eusko Jaurlaritzak Industria Planaren bigarren Proiektu Eraldatzailea ere jarri du martxan, fabrikazio aurreratuari aplikatutako robotikarena. 50 milioi euro inbertituko dira eta 500 lanpostu berri sortu, Euskadiko industria- eta teknologia-sarea eraldatu eta prestatzeko, eta, hala, jarduera ekonomiko gehiago eta kalitatezko enplegua sortzeko.

BIEMH – Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak sektoreko nazioarteko azoken egutegiari emango dio hasiera, martxoaren 2tik 6ra, Bilbao Exhibition Centren. 34 herrialdetako 1.503 enpresa bilduko dira, eta 3.350 produktu berritzaile baino gehiago aurkeztuko dituzte. Ekimenak 33 edizio eta sei hamarkada baino gehiago beteko ditu eta, hala, makina-erremintako eta fabrikazio aurreratuko eragile nagusientzako erreferentzia globaleko ekitaldi gisa duen posizioari eutsiko dio. Eragile horiek abangoardiako teknologiaren, soluzio integralen eta lankidetza- eta negozio-aukera berrien bila joaten dira.

‘CARPE BIEMH’ izenburupean, edizio honek unea aprobetxatzera gonbidatzen ditu enpresak, bisitariak eta erakundeak, zuzeneko industria- eta teknologia-erakusleihoa eskaintzeko duten gaitasuna indartuta; industria aurreratuan eta ezagutza aplikatuan erreferentziazko Europako polo gisa sendotuko da Euskadi.

Inaugurazio ekitaldian Lehendakariarekin batera izan dira Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta BECeko presidentea; José Pérez Berdud, AFM Clusterreko presidentea; José Ignacio Ortiz de Urbina, AIMHEko presidentea; Jordi García Brustenga, Industriako Estatu idazkaria; Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea; Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; Unai Andueza, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Foru Diputatua; Xabier Basáñez, BECeko zuzendari nagusia; eta Xabier Ortueta, AFM Clusterreko zuzendari nagusia, besteak beste.

Irekiera hitzaldien ondoren, segizioak inaugurazio bisita egin du, eta bertatik bertara ezagutu ditu azokan dauden sei pabiloietako stand garrantzitsuenetako batzuetan aurkeztutako berrikuntzak. Bere hitzaldian, José Pérez Berdudek, AFM Clusterreko presidenteak, industria sektorearen eta manufacturing aurreratuaren funtsezko zeregina defendatu du: «industria sortu zuen sektorea gara, eta haren gaitasunak eta eguneroko bilakaera ahalbidetzen ditugunak. Ez gehiago, ez gutxiago. Atzoko munduak, gaurkoak, eta inoiz baino gehiago etorkizun jasangarriaren munduak behar gaitu».

Halaber, Pérez Berdudek azpimarratu du nazioarteko garrantzia duen 33. BIEMH bezalako ekitaldi batek sektorearentzat duen garrantzia: «Estatuan egiten diren industria ekitaldi guztien artean nagusia da, tamainagatik, presentziagatik, balio-proposamenagatik eta, batez ere, eraginagatik. Manufacturing-aren jaia da, industriaren gala; produktibitatearen Oscar sariak gara». Inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, lehendakariak sektoreko hainbat enpresa bisitatu ditu, bere
proiektuez eta berrikuntzez interesatuz.

2025ean, makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreak 2.207,62 milioi euroko behin-behineko fakturazioa lortu zuen, eta horrek %4,99ko jaitsiera ekarri zuen 2024arekin alderatuta, nazioarteko ziurgabetasunak eta azpisektoreen portaera desorekatuak markatutako testuinguruan. Esportazioei dagokienez, 1.739,88 milioi eurokoak izan ziren, %0,55eko atzerakada arinarekin; hala ere, maila altuetan mantendu ziren, industriaren nazioarteko izaera sendoa islatuz.

AFM CLUSTERek fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren arloko 800 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta horietatik 205 azokan egongo dira, BIEMHen erakusketa-gunearen zati garrantzitsu bat hartuz.

Lotutako albisteak

Euskadi  All  International  2026:  Euskadiko  industriaren  nazioartekotzeari  buruzko  urteko  hitzordua  sortu  da
2026/11/11 Nazioartekotzea

Euskadi All International 2026: Euskadiko industriaren nazioartekotzeari buruzko urteko hitzordua sortu da

Lehenengo edizioa abenduaren 2an egingo da Bilbon, eta nazioarteko merkatuen azterketa, Euskadiko enpresen esperientziak eta Basque Trade & Investmenten Kanpo Sareko arduradunekin egindako banakako bilerak bateratuko ditu.

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Eusko  Jaurlaritzak  inoizko  aurrekontu  proiektu  handiena  onartu  du  zerbitzu  publikoak  indartzeko  eta  etorkizuneko  Euskadi  eraikitzeko

Eusko Jaurlaritzak inoizko aurrekontu proiektu handiena onartu du zerbitzu publikoak indartzeko eta etorkizuneko Euskadi eraikitzeko

Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Sailak 676,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2027an, aurreko urtekoaren %3,9 gehiago. Aurrekontuak euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen du berrikuntza, digitalizazioa eta teknologia berrien adopzioa babestuz

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Eusko  Jaurlaritzak  Indartuz  finantzaketa-lerro  bermatua  aktibatu  du,  Euskadiko  enpresa-sarea  eraldatzeko  finantzaketa  mobilizatzera  begira

Eusko Jaurlaritzak Indartuz finantzaketa-lerro bermatua aktibatu du, Euskadiko enpresa-sarea eraldatzeko finantzaketa mobilizatzera begira

Gobernu Kontseiluak hazkundea, digitalizazioa, deskarbonizazioa eta nazioartekotzea finantzatzeko beste tresna bat arautzen duen dekretua onartu du

Txekiar  Errepublikako  lehen  ministroak  euskal  industria  bertatik  bertara  ezagutu  du  Brnoko  MSV  azokan
2026/10/09 Nazioartekotzea

Txekiar Errepublikako lehen ministroak euskal industria bertatik bertara ezagutu du Brnoko MSV azokan

Euskadiko hamar enpresak eta bi teknologia-zentrok parte hartu dute Txekiar Errepublikara egindako enpresa-misio batean, sektore aeronautikoan, industrialean eta energetikoan negozio- eta lankidetza-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investmentek (SPRI Taldea) antolatu du misioa, Txekiar Errepublikak Madrilen duen Enbaxadarekin batera, HEGANen eta AFM Cluster-en laguntzarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.