Euskara industrian
Albisteak 16 urtarrila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

2026ko lehen IndeusBerri honetan albiste dira: Enpresa Digitalaren ikastaroak, Emakumeak Zientzian, Berba-lapiko proiektua eta Industria seguruaren laborategi 4.0.
-
Emakumeak Zientzian 2026: 34 erakundek sinatu dute lankidetza-hitzarmena. 2026eko edizioa berezia izango da, Emakumeak Zientzianek 10 urte betetzen dituelako. Hamarkada honetan zehar, proiektuak emakume zientzialarien lana ikusarazteko, neska eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko eta zientzia gizartera hurbiltzeko lan egin du.
Otsailean Adimen Artifizialari buruzko hiru ikastaro egingo dira euskaraz Enpresa Digitalaren eskutik. Beste AA bat: Hugging Face eta open-sourcearen indarra, otsailaren 2an; AAko agenteei buruzko sarrera: HEHen bilakaera, zeregin konplexuei ekiteko eta negozioak eraldatzeko gai baitira, otsailaren 3an; eta Microsoft 365 Copilot: Produktibitatea Adimen Artifizialarekin eraldatzen, otsailaren 6an.
Berba-Lapiko proiektuaren hizkuntza-errutinen metodologia aurkeztu da Fontes Linguae Vasconum aldizkarian. Fontes Linguae Vasconum aldizkariak argitaratu berri duen artikulu batean Berba-Lapiko proiektuaren metodologietako bat aurkeztu da: hizkuntza-errutinetan oinarritutako proposamen pedagogikoa, euskarazko ahozko oinarrizko komunikazioa sistematikoki lantzeko helburua duena.
‘Industria seguruaren laborategia 4.0’ Industria Berriaren Hiztegian. Fabrika adimendunaren kontzeptura bideratutako proba-bankua sortzeko ingurunea. Helburu nagusia da zibererasoak eta mehatxuak integratzea ekoizpen-ingurunearen antzeko etapa eta prozesuetan, baina benetako egoera batean sor daitezkeen ondorio kaltegarririk gabe.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.