Euskara industrian
Albisteak 18 uztaila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio
-
Adimen artifizialeko tresnak erabiltzeko gida argitaratu du Elhuyarrek. Gida honen helburu nagusia da adimen artifizialeko tresnak erabiltzeko irizpideak ezartzea: noiz eta zertarako erabili, noiz ezin ditugun erabili, nola eta zertarako erabili ikusteko adibide batzuk, etab. Gida abiapuntu bat da. Teknologia azkar aldatzen den heinean, etengabe eguneratzen joango garen dokumentu bizia izango da. Elhuyarren, adimen artifizialeko tresnak erabiltzeko gida praktikoa sortu dugu. Elhuyarreko langileei zuzendua dago gida, baina gure komunitatearentzat ere erabilgarria izan daitekeela pentsatu dugu.
Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusian batzartu dira gaur Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta erakundeak, urteko hirugarren topaketan. Amaia Arregi Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak eman die ongietorria. Bileraren lehen atalean, Indeuskide berrienak agurtu eta aurkezteari ekin zaio, 2025. urte honetan plataformarekin bat egin duten Euskorpora eta Asle.
2024an egindako azterketaren arabera, Euskal Herriko webguneen %15,02k eskaintzen du edukiren bat euskaraz. PUNTUEUS Behatokiak egindako azterketaren emaitza da izenburuan jasotako. Datu hori aurreko urteko %14tik gora doa, eta joera positiboa erakusten du, nahiz eta hazkundea oraindik motela izan. Horrek erakusten du euskararen erabilera digitalak aurrera egiten duela, baina erronka nagusitzat mantentzen dela . Gainera, nabigatzailearen hizkuntza-ezarpenetan ere joera gorakorra antzeman da: erabiltzaileen %5ek dute euskara lehenetsita.
“Geolokalizazio” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Gailu baten (telefono mugikorra, Internetera konektatutako ordenagailua, radarra...) posizio geografiko erreala ezagutzeko gai den softwarea, edo sistema horren bidez objektu baten kokapen zehatza ezagutzeko ekintza. Esate batera, gailu baten IP helbidearen bidez haren kokapenaren herrialdea, hiria edo posta-kodea ezagutu daiteke. Beste bide batzuk ere erabil daitezke gailuaren kokapena zehazteko: irudien metadatuak, kreditu-txartelaren informazioa eta abar.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.