Euskara industrian
Albisteak 6 ekaina, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.
-
EnpresaBidea: Eraldaketa industrialaren zibersegurtasuna hizpide Bedigital azokan. Industriaren eraldaketaren baitan zibersegurtasunak duen garrantzia aztertu zuten joan den asteazkenean BECen egin den Bedigital azokan. Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu zuten Cybasquek eta Indeus Industriaren Euskal Plataformak. Bertan euskaraz aritu ziren Iñigo Bueno S2Grupoko ordezkaria, Gorka Abad, Ikerlaneko “Sistema Digital Ziberseguruak” taldeko ikertzailea, Lorea Arakistain, PuntuEUS fundazioko marketin burua, Ander Galisteo Cybertix konpainiako industria zibersegurtasuneko zuzendaria eta Ion Ucin Orbiken salmenta arloko ordezkaria.
ETEKIN Ekonomia Topaketak: ekainaren 18an egingo da Gasteizen aurtengo bigarren saioa. Ekonomia eta finantzen arloan gaurkotasunezko gai bat jorratuko du ETEKIN ekonomia topaketen aurtengo bigarren saioak: Amaia Jugo (Artizarra fundazioa), Asier Aranbarri (Eusko Jaurlaritza) eta Ekhi Atutxa (Deustuko Unibertsitatea) adituek hartu dute parte Geopolitika eta enpresa: arriskuak eta erabakiak ziurgabetasunean izenburupean egingo den jardunaldian. Saioa amaitzean, gosaria eskainiko da, parte-hartzaileen arteko iritzi-trukaketa eta sare profesionalen sendotzea errazteko. Izena emateko epea zabalik dago.
BAI EUSKARARI ziurtagiriak 25 urte bete ditu eta aurtengo sarien banaketa ekitaldian egingo dute ospakizuna. Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte beteko ditu aurten, eta mugarri hori ospatzeko, Bai Euskarari Sariak ekitaldi berezia egingo dugu ekainaren 18an, 19:00etan, Donostiako San Telmo museoan. Ziurtagiriaren, komunitatearen eta elkartearen historia, ibilbidea eta ekarpena balioan jarri nahi ditugu. Urteurren hau, beraz, Bai Euskarari Ziurtagiria eta Elkartearen ibilbidea ospatzeko ez ezik, aurrera begirako konpromisoari indarra emateko ere baliatu nahi da.
“Kontzeptu-proba” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Metodo edo ideia baten lehen inplementazio erreala, askotan laburtua edo osatugabea, kontzeptu edo teoria hori modu erabilgarrian gauzatu daitekeela egiaztatzeko egiten da. Urrats garrantzitsutzat jo ohi da benetan eraginkorra den prototipo bat sortzeko prozesuan. Segurtasun informatikoan, adibidez, kontzeptu-proba egiten da zero eguneko zaurgarritasunak nola erabil daitezkeen ikusteko. Izan ere, zaurgarritasun horien funtzionamendu zehatza ezezaguna izaten da, eta horretarako egiten da kontzeptu-proba, sistema edo ekipo batean nola erabil daitezkeen ulertzeko.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.