kontzeptu-proba
Metodo edo ideia baten lehen inplementazio erreala, askotan laburtua edo osatugabea, kontzeptu edo teoria hori modu erabilgarrian gauzatu daitekeela egiaztatzeko egiten da. Urrats garrantzitsutzat jo ohi da benetan eraginkorra den prototipo bat sortzeko prozesuan.
Segurtasun informatikoan, adibidez, kontzeptu-proba egiten da zero eguneko zaurgarritasunak nola erabil daitezkeen ikusteko. Izan ere, zaurgarritasun horien funtzionamendu zehatza ezezaguna izaten da, eta horretarako egiten da kontzeptu-proba, sistema edo ekipo batean nola erabil daitezkeen ulertzeko.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |