Fernando Gutiérrez, Zizareko zuzendaria.
Elkarrizketak 14 maiatza, 2026

Zizarek hondakina lurzoru bizia bilakatzen du

Bizkaiko startupak hondakin organikoak zizare-humus eta estraktu likido biologikoki aktiboak bihurtzen ditu.
-

Zizare startupa Mungian (Bizkaia) kokatuta dago eta lurzorua birsortzeko soluzio berritzaileak garatzen dihardu. Zehazki, azpiproduktu organikoak zizare-humus eta biologikoki aktiboak diren estraktu likido bihurtzen ditu enpresak, nekazaritza-lurzoruen eta ekosistema degradatuen kalitatea hobetzeko.

“Gure asmoa ez da mikroorganismo isolatuak txertatzea, baizik eta lurzoruaren mikrobio-ekosistema osoa leheneratzea, funtzionaltasun biologikoa berreskuratzeko”, azaldu du Fernando Gutierrezek, Zizareko zuzendariak. Bere bezero nagusiak nekazari ekologikoak eta birsortzaileak, upeltegiak, haztegiak, nekazaritzako elikagaien enpresak eta ingurumena lehengoratzeko proiektuak dira.

Konpainiak mikrobiologiako laborategi propioa du jarduera hori osatzeko. Laborategi horretan, lurzoruaren egoera aztertzen da, biomasaren helburuak zehazten dira laborearen arabera, eta birsorkuntza-prozesuen bilakaera modu objektiboan neurtzen da. “Zizare-humusa ez da ongarri bat bakarrik, mikrobio-bizitzaz betetako ekosistema txiki bat baizik”, nabarmendu du Gutiérrezek. “Kontua ez da soilik nutrienteak ematea, baizik eta lurzoruaren funtzionamendu biologikoa sistema bizi gisa berreskuratzen laguntzea”.

Zizarek esku artean duen proiektu nagusia Arabako Teknologia Parkean Lurzorua Biziberritzeko Zentroa abian jartzea da. Espazio horrek ekoizpena, laborategia eta dibulgazio-jarduerak bilduko ditu, mikrobiologiak lurzoruen birsorkuntzan duen garrantzia nabarmentzeko.

Ekimen honen jatorria Bizkaiko ikastetxe batean garatutako proiektu pilotu bat da. Bertan, enpresak urtean 20 tona hondakin organiko balorizatzea lortu zuen, konpostajearen eta bermikonpostajearen bidez. Esperientzia horretatik abiatuta, Zizarek nekazaritza-ustiategietako lurzoruaren biologia hobetzeko proiektuetara eta ingurumena lehengoratzeko ekimenetara zabaldu du bere jarduera, adibidez, errepideko ezpondak berreskuratzera. Horrez gain, enpresa soluzio berriak garatzen ari da, hala nola hondakin-ur deszentralizatuak tratatzeko zizaredun bioiragazkiak.

Bere hasieran SPRI Taldeko Ekintzaile programaren laguntza izan zuen proiektuak. Etorkizunera begira, konpainiaren helburua da Lurzorua biziberritzeko zentroa estatuko erreferentziazko azpiegitura gisa finkatzea. “Oinarri sendoak ezarri nahi ditugu, eta lurzoruaren funtzionamendu biologikoa berreskuratuko duten ereduetarantz jo. Lurraren biziberritzea lurraldearen erresilientzia eta segurtasun kontua ere bada”, ondorioztatu du enpresako zuzendariak.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.