Zetrack eFarming startup bizkaitarrak 1M euro eskuratzea lortu du haren nekazaritzako eredu elektrikoa garatzeko

Bazkideen ekarpenez gain, Seed Capital Bizkaia bazkide berriaren ekarpena izan du, eta Basque AKFren (Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak kudeatutako funtsa) mailegu bihurgarri bat ere bai
-

Nekazaritzarako ibilgailu elektrikoak eta adimendunak garatzera bideratutako ZETRACK eFarming konpainiak 930.000 euro eskuratu zituen 2023an, nekazaritzako ibilgailu elektriko adimendunen eta autonomoen prototipoen garapenean aurrera egiteko, lehenengo produktuaren industrializaziora eta merkaturatzera iritsi arte. Lehenengo produktua 2025etik aurrera garatzea espero dute.

ZETRACKek urte honetarako aurreikusitako helburua betetzea ahalbidetuko dute Seed Capital Bizkaia bazkide berriaren ekarpenak, Basque AKFren (Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak kudeatutako funtsa) mailegu bihurgarriak eta bazkideen ekarpenek. Errondak irekita jarraituko du 1,5 milioi eurora iritsi arte, hau da, dagoeneko eskatuta dituzten dirulaguntza berriak eskuratu arte.

Funts hauekin eta lehen prototipoa eraiki ondoren, ZETRACKek landa-probak egin nahi ditu askotariko tresnekin; zehazki, nekazaritza-lanak egin nahi ditu hainbat labore mota berezitan. Izan ere, lehenengo ibilgailu komertziala definitzeko eta doitzeko aukera emango dio horrek.

Enpresa emergentearen ziurtapena

ZETRACKek lortutako finantzaketaren albiste onari beste bat ere gehitu behar zaio, ENISAk (Berrikuntza Enpresa Nazionala) enpresa emergentearen ziurtapena eman baitio. Eraldaketarako potentziala duten eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren alde egiten duten enpresa-proiektu bideragarriak babesten ditu ziurtapen publiko horrek.

Gaur egun, nekazaritzak erronka handiak ditu. Esaterako, nekazaritzako prozesuen kalitateari eta jasangarritasunari buruzko araudia gero eta zorrotzagoa da, eta horretara egokitu behar dute; langile gutxi daude eta zaila da plantilla egonkorra lortzea; aldaketa teknologiko azkarrak; eta digitalizazioa.

Bezeroei soluzioak ematea da ZETRACK eFarmingen helburua, automatizazioari eta elektrifikazioari esker nekazaritza jasangarriagoa, ekologikoagoa eta eraginkorragoa lortzera bideratutako makina adimendun eta konektatuen bidez. Soluzioak barne hartzen du makinak egoera bakoitzera egokitutako energia berriztagarriarekin kargatzea, makinek beharrezko autonomia izan dezaten eta inolako isurpenik egin ez dezaten.

 

Lotutako albisteak

BATTIA  Recycling  Technologies  eta  Inspectrail,  2026ko  Toribio  Echevarria  Sarien  irabazleak
2026/11/05 Ekintzailetza

BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak

Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Eusko  Jaurlaritzak  inoizko  aurrekontu  proiektu  handiena  onartu  du  zerbitzu  publikoak  indartzeko  eta  etorkizuneko  Euskadi  eraikitzeko

Eusko Jaurlaritzak inoizko aurrekontu proiektu handiena onartu du zerbitzu publikoak indartzeko eta etorkizuneko Euskadi eraikitzeko

Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Sailak 676,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2027an, aurreko urtekoaren %3,9 gehiago. Aurrekontuak euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen du berrikuntza, digitalizazioa eta teknologia berrien adopzioa babestuz

ESA  BIC  Euskadi:  ekintzailetza  eta  teknologia  konektatzeko  espazioa
2026/10/23 Ekintzailetza

ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Eusko  Jaurlaritzak  Indartuz  finantzaketa-lerro  bermatua  aktibatu  du,  Euskadiko  enpresa-sarea  eraldatzeko  finantzaketa  mobilizatzera  begira

Eusko Jaurlaritzak Indartuz finantzaketa-lerro bermatua aktibatu du, Euskadiko enpresa-sarea eraldatzeko finantzaketa mobilizatzera begira

Gobernu Kontseiluak hazkundea, digitalizazioa, deskarbonizazioa eta nazioartekotzea finantzatzeko beste tresna bat arautzen duen dekretua onartu du

Euskadi  ekintzailetza-marka  haustetik  gertu  dago
2026/10/08 Ekintzailetza

Euskadi ekintzailetza-marka haustetik gertu dago

El Informe GEM 2025-2026 refleja que, por primera vez, se encadenan cuatro años consecutivos de crecimiento y queda a solo una décima del máximo de 2007. Los negocios nacientes superan por primera vez el 4%, mientras que el emprendimiento potencial asciende al 8,7%, casi dos puntos más que en 2024...

InspectRailen  trenbide-teknologiak  1,5  milioi  euroko  finantzaketa  jaso  du
2026/09/22 Finantziazioa

InspectRailen trenbide-teknologiak 1,5 milioi euroko finantzaketa jaso du

SPRI Taldeko Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietate publikoak eragiketa babestu du, SPRIk berak kudeatzen duen BasqueTek Ventures ekimenaren bidez.

Eusko  Jaurlaritzaren  berrikuntza  irekiko  BIND  plataformak  5  kontinenteetako  98  herrialdeko  966  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  100  enpresarekin  lan  egiteko
2026/09/21 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak 5 kontinenteetako 98 herrialdeko 966 startup erakarri ditu Euskadiko 100 enpresarekin lan egiteko

966 startupek 1.297 proiektu aurkeztu dituzte Euskadiko 100 enpresa handi eta ETEren erronkei erantzuteko. Hautaketa-prozesua 2027ko apirilean amaituko da, eta emaitzak uztailaren 1eko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira.

Eusko  jaurlaritzak  lau  inbertsio  funts  hautatu  ditu  enpresen  eskalagarritasuna  sustatzeko,  60  milioi  euroraino
2026/09/18 Finantziazioa

Eusko jaurlaritzak lau inbertsio funts hautatu ditu enpresen eskalagarritasuna sustatzeko, 60 milioi euroraino

Programak aldaketa nabarmena dakar finantza-politika publikoan, lehen aldiz zeharkako inbertsioaren eredu sistematiko bat sartu baitu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.