Ekintzailetza
Albisteak 26 Azaroa, 2020

Onena Medicines eta Biotech Foods, Toribio Echevarria sarietan saritutako startup-ak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte pertsona ekintzaileen lana saritzeko, eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berrien sorrera sustatzeko
-

Mera Medical Solutions-ek jaso du Nazioartekotza Babesa Saria

ScrapAd eta ALFA enpresa eibartarrek ere saria jaso dute 

Onena Medicines —‘Enpresa Asmoak’ kategorian— eta Biotech Foods —‘Enpresa Berria’ kategorian— izan dira ekimen irabazleak gaur goizean Eibarren eman diren Toribio Echevarria sarien – Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sarien 30. edizioan. Osasunaren eta elikaduraren sektoreetan lan egiten duten bi proiektuak izan dira sariak banatzeko ekitaldiaren protagonistak. Mera Medical Solutions enpresari, berriz, Nazioartekotza Babesa saria eman diote. Era berean, Scrapad-ek ‘Eibarresa Enpresa’ sari berezia eskuratu du eta aurten ehun urte betetzen dituen Alfa enpresak “Iñaki Goenaga” aintzatespena jaso du.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak (SPRI Taldea) sustatzen dituzte pertsona ekintzaileen lana saritzeko, eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berrien sorrera sustatzeko. Sarien edizio honek enpresa-ekimenen inguruko 38 hautagai jaso ditu bio/osasunaren, industriaren/jasangarritasunaren, fabrikazio aurreratuaren eta IKTen sektoreetatik.

Lehiaketa hau abian jarri zenetik, 640 enpresa-ideia eta -proiektu baino gehiago aztertu dituzte. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 40 milioi euro inguru inbertitu dituzte, 800 lanpostu baino gehiago sortuz; gehienak goi-mailako kualifikaziokoak.

Aurtengo edizioan, Onena Medicines-ek irabazi du ‘Enpresa Asmoak’ kategorian; eta Biotech Foods-ek ‘Enpresa Berria’ kategorian. Mera Medical Solutions-ek jaso du ‘Nazioartekotza Babesa’ Saria. Horretaz gain, Eibarko Udalak ‘Eibarresa Enpresa’ sari berezia ScrapAD enpresari eman dio, enpresa-garapenarekin eta enpleguarekin duen konpromisoagatik; eta ‘Iñaki Goenaga’ aintzatespena Alfa etxeak jaso du. Enpresa horrek, aurten, bere mendeurrena ospatzen du.

‘Enpresa Asmoak’ eta ‘Enpresa Berria’ kategoriek 10.500 euroko saria, eta laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako hainbat programatan parte hartzeko aukera ematen dute. Nazioartekotza Babesa saria jaso duen enpresak ere dirulaguntzak izango ditu eta bere garapen-prozesuari beste herrialde batzuetan ekiteko aholkularitza jasoko du. ‘Eibarresa Enpresa’ sari bereziak 10.500 euroko saria du eta, BIC Gipuzkoaren bitartez, prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera ematen du.

Ekitaldian Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Eibarko jarduneko alkate Alberto Albistegui eta SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelai egon dira. Euren hitzaldietan guztiek azpimarratu dute jarduera-esparru berriak garatzeko apustua egiten duten enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzeak duen garrantzia, bizitzen ari garen une honetan bereziki.

Ekitaldian ere ’Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarria (1887-1968)’ liburua egin duen Pedro Berriochoa idazleak hartu du parte. Pedrok Toribio Echevarriaren nortasunari eta honek kultura-, ekonomia- eta gizarte-garapenaren inguruan egin zituen ekarpenei buruzko hainbat alderdi interesgarri gogoratu ditu.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatzen duten ekimena da eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak. Halaber, Gipuzkoako Bazkundeak, Elkargik, APDak, El Diario Vascok, SPRIk, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresari-elkarteek ere hartzen dute parte bertan.

Toribio Echevarria Sarien 30. edizioko enpresa irabazleak

 

ENPRESA ASMOAK SARIA

    • Onena Medicines: Bularreko minbizi atzerakaria tratatzeko medikamentuen garapena.

‘ENPRESA BERRIA’ SARIA

  • BioTech Foods: Haragia hazteko proteina testurizatuaren produkzioa.

 

NAZIOARTEKOTZA BABESA SARIA

  • Mera Medical Solutions: Gizonen gernu-inkontinentzia kontrolatzeko gailu medikoa.

‘eibarresa enpresa’ SARI BEREZIA

  • ScrapAd: Industria-hondakinen B2B plataforma teknologiko adimenduna.

‘Iñaki Goenaga’ 2020 aintzatespena

  • Alfa: Enpresa eibartar historiko honen mendeurrenean, aintzatespen honen bitartez ehun urte hauetan konpainiaren ondarea, bere historia eta sortu zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoan kooperatibismoa ezartzen proiektu aitzindari gisa, izan duen bilakaera azpimarratu nahi dira. Bertan egindako produktu entzutetsuena Alfa josteko makina izan zen, herrialde askotan oso ezaguna.

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.