Mondrago Unibertsitatea MTA NewYork Nueva York

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak New Yorken ekintzailetza eta berrikuntza sustatzekolankidetza indartu du

Lander Beloki Mendizabal eta Aitor Lizartza Martin, bisita arrakastatsua egin zuen New Yorkera
-

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Lander Beloki Mendizabal dekanoak eta Aitor Lizartza Martin Fakultateko eta Mondragon Team Academy nazioarteko sareko ekintzailetza-arloko koordinatzaileak ordezkatuta, bisita arrakastatsua egin zuen New Yorkera, lankidetza-akordioak sendotzeko eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloko proiektuak aztertzeko, beti ere gizarte- eta lurralde-inpaktuari buruzko ikuspegi sendoarekin, eredu kooperatiboan oinarrituta.

 

Lankidetza-hitzarmena The City University of New York-ekin

Bisitaren emaitza nagusietako bat Mondragon Unibertsitateak The City University of New Yorkekin (CUNY: https://www.cuny.edu) lankidetza-hitzarmen bat sinatu izana izan zen, ekintzailetza eta bi erakundeen arteko ikasle-trukea sustatzeko. Mondragon Unibertsitateko LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ekintzaileek New Yorken egingo dute bigarren urteko ikasketa-bidaia(learning journey). Horrela, baliabideak eta laguntza akademikoa partekatuko dituzte CUNYn; CUNYko ikasleek, berriz, Euskadiko Mondragon Unibertsitateko (MTA) ekosistema ekintzailean murgiltzeko aukera izango dute, zehazki Bilbao Berrikuntza Faktorian, LEINNeko talde-ekintzaileekin batera lan eginez. Beraz, bi unibertsitateek nazioarteko ekintzailetza-programa bat garatzen laguntzeko konpromisoa hartu dute.

 

The City University of New York-i buruz

The City University of New York-en historia kontakizun epiko bat da, New Yorkeko eta Estatu Batuetako istorio harrigarri bat, ia bi mende hartzen dituena. 1847an hasi zen Free Academy jaio zenean, non “aberatsen eta pobreen seme-alabak elkarrekin esertzen diren”, Townsend Harris CUNYren sortzaile ameslariaren hitzetan. Belaunaldi askotan zehar, CUNY unibertsitate moderno handi bihurtu zen, 25 campus eta milioi erdi ikaslerekin, hezkuntzaren Ellis Island bat eta jatorri guztietako newyorktarren goranzko mugikortasunaren motorra. Gaur egun, CUNYren leloa bere asmo handiko misioaren adierazpen harro bat da: “Pertsona libreen hezkuntza gizateriaren itxaropena da”.

 

Lankidetza aukerak Brooklyn Navy Yarden

Bisita honek New Yorken ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukera berriak ere zabaldu zituen. Unibertsitateko lankidetzaz gain, Brooklyn Navy Yarden (https://www.brooklynnavyyard.org /) aukerak aztertzeko lehen urratsak eman ziren. Sustapen publikoko ekimen hori ekintzailetza sustatzera bideratuta dago, berrikuntza- eta inkubazio-proiektu baten testuinguruan.

Brooklyn Navy Yard 500 enpresa baino gehiago hartzen dituen hiri fabrikazio eta berrikuntza zentroa da. XIX. mendetik aurrerako ondarearekin, Brooklyn Navy Yardek funtsezko eginkizuna izan du Estatu Batuetako historian, ontziola gisa hasi zenetik industria-parke dinamiko bihurtu arte.

mondragon.edu

Lotutako albisteak

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
02/07/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Euskadik  ‘powertrain’  teknologia  aurreratuetan  nazioartean  duen  presentzia  bultzatu  du  Detroiten
21/05/2026 Nazioartekotzea

Euskadik ‘powertrain’ teknologia aurreratuetan nazioartean duen presentzia bultzatu du Detroiten

Gaindu, Loramendi eta Aurrenak enpresek AutomotiveTech Belgiumek bultzatutako nazioarteko misioan parte hartu dute, Bayern Innovativ, Automobil Cluster Upper Austria, Flanders Investment & Trade, Detroit Regional Partnership eta Basque Traderekin lankidetzan, euskal industria-sarearen gaitasun teknologikoak erakusteko.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.