DETROIT
Albisteak 21 maiatza, 2026

Euskadik ‘powertrain’ teknologia aurreratuetan nazioartean duen presentzia bultzatu du Detroiten

Gaindu, Loramendi eta Aurrenak enpresek AutomotiveTech Belgiumek bultzatutako nazioarteko misioan parte hartu dute, Bayern Innovativ, Automobil Cluster Upper Austria, Flanders Investment & Trade, Detroit Regional Partnership eta Basque Traderekin lankidetzan, euskal industria-sarearen gaitasun teknologikoak erakusteko.
-

Euskadik nazioarteko misio batean parte hartu du Ameriketako Estatu Batuetako Detroit hirian, Michigan estatuan, “powertrain” teknologia aurreratuak jorratzeko, eta , ICE, (P)HEV eta BEV sistemak hartu dira barne. Mugikortasun aurreratuaren esparruan euskal ekosistema industrialaren kokapena indartzera bideratutako topaketa honek aukera eman du Europako beste erreferentziazko polo batzuekin harremanak estutzeko, besteak beste, Belgika, Bavaria eta Austria Garaia, eta industria-berrikuntzan aitzindari diren Europako 16 enpresa bildu ditu orotara.

AutomotiveTech Belgium-ek bultzatu du ekimena, eta erakunde estrategiko hauen laguntza izan du bertan antolatu eta garatzeko: Bayern Innovarial, Automobil Cluster Upper Austria, Flanders Investment & Trade, Detroit Regional Partnership eta Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentzia.

Topaketa honetako euskal ordezkaritzari dagokionez, Gaindu, Loramendi eta Aurrenak enpresek parte hartu dute, eta arrakastaz erakutsi dute Euskadiko industria-sarearen  gaitasun teknologikoak, egungo automozio-sektorearen eraldaketarako kritikoak diren arloetan. 

 

Merkatuaren aurrerapenak eta erronkak

Lan-jardunaldietan, abangoardiako diziplinei lotutako azken aurrerapenak eta merkatuaren erronkak partekatu dira, esaterako, potentzia-elektronika, kudeaketa termikoa, testing-a,  bai eta industrializazioa, automatizazioa eta fabrikazio aurreratua ere. 

Ildo honetan, misioaren programa bere ikuspegi praktiko eta komertzialagatik nabarmendu da, balio estrategiko handiko agenda bat eskaini baitu Ipar Amerikako merkatuan. Zehazki, jardunaldiek, tech showcaseak, B2B negozio-topaketak eta zuzeneko benchmarking teknologikoko saioak barne hartu ditu  munduko korporazio handietako (hala nola Ford, General Motors, Magna, Valeo, BorgWarner eta Nissan) erosketa-, ingeniaritza- eta berrikuntza-arloetako arduradun nagusiekin.

Horrez gain, Caresoft Global enpresa espezializatuarekin egindako bisiten eta analisi teknikoko saioen bidez osatu da eskualdeko jarduera.

Ekintza horien bidez, BasqueTrade-k euskal enpresak automozioko hub global nagusiekin konektatzeko eta sektoreari laguntzeko duen  konpromisoa berresten du, mugikortasun aurreratuaren esparruan  nazioarteko lankidetzarako aukera berriak azkartuz eta sendotuz.

Lotutako albisteak

BaasqueTradek  euskal  industriaren  ikusgarritasuna  indartu  du  txekiar  errepublikan  eta  eslovakian,  invent  arena  azokaren  bidez
29/06/2026 Nazioartekotzea

BaasqueTradek euskal industriaren ikusgarritasuna indartu du txekiar errepublikan eta eslovakian, invent arena azokaren bidez

Ordezkaritza SIDEREX siderurgia klusterreko ordezkariek, ARINA, CREDEBLUG, FAGOR ARRASATE, GLUAL, GOSAN, SAFELOC, SMARKTEC eta SORTEK enpresek, eta CEIT teknologia zentroak osatu dute.

Brasilek  makina  erremintaren  euskal  industriarentzako  merkatu  estrategiko  gisa  duen  posizioa  sendotu  du

Brasilek makina erremintaren euskal industriarentzako merkatu estrategiko gisa duen posizioa sendotu du

Basque Trade & Investmentek eta AFM Klusterrak herrialdearen industrializazio eta modernizazio prozesuak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertu dituzte

Euskadiren  Kolonbiako  ordezkaritzak  jardunaldi  birtual  bat  anatolatu  du  EMCALI  entitatearekin,  euskal  enpresei  aukerak  hurbiltzeko
24/06/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzak jardunaldi birtual bat anatolatu du EMCALI entitatearekin, euskal enpresei aukerak hurbiltzeko

Mota honetako topaketak Kolonbiako Ordezkaritzak euskal enpresa-sarearen eta herrialdeko erakunde estrategikoen arteko harremanak sendotzeko bultzatutako ekintzen parte dira

Basque  Trade  &  Investmentek  euskal  siderurgiarentzako  aukera  berriak  sustatu  ditu  Txekiar  Errepublikan
24/06/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek euskal siderurgiarentzako aukera berriak sustatu ditu Txekiar Errepublikan

SIDEREXekin elkarlanean, euskal zortzi enpresak eta zentro teknologiko batek osatutako ordezkaritzak enpresa-misio batean parte hartu du Txekiar Errepublikan. Misioaren helburua Txekiako siderurgia-sektoreko eragile nagusiekin harremanak sendotzea eta lankidetza-aukerak aztertzea izan da.

Bavariako  ordezkaritza  instituzional  eta  enpresarial  batek  Euskadi  bisitatuko  du  ekainaren  16tik  19ra
17/06/2026 Nazioartekotzea

Bavariako ordezkaritza instituzional eta enpresarial batek Euskadi bisitatuko du ekainaren 16tik 19ra

Euskadik eta Bavariak lankidetza industrial estrategikoa indartu dute, aste honetan Tobias Gotthardt Bavariako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energiako estatu-idazkaria buru duen misioaren bisitarekin eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin izandako bilerarekin. Horrela, lehentasunezko eremuetan sakontzen da, hala nola fabrikazio aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta Europako industria-lehiakortasunean, Europako industria-eskualde...

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Euskadik  eta  Odesako  Eskualdeak  aliantza  estrategiko  bat  sinatu  dute  enpresen  arteko  lankidetza  bultzatzeko
29/05/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Odesako Eskualdeak aliantza estrategiko bat sinatu dute enpresen arteko lankidetza bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatu du Ukrainaren berreraikuntzarako eremu estrategikoetan aukera bateratuak identifikatzeko, bereziki azpiegituretan, energian, industria aurreratuan eta biozientzietan arreta jarriz.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Maroko  merkatu  estrategiko  gisa:  aukerak  automobilgintzan,  aeronautikan,  berriztagarrietan,  IKTetan  eta  azpiegituretan
14/05/2026 Nazioartekotzea

Maroko merkatu estrategiko gisa: aukerak automobilgintzan, aeronautikan, berriztagarrietan, IKTetan eta azpiegituretan

Basque Trade & Investmenteko ordezkaritza bat Casablancan, Rabaten eta Tangerren izan da Marokoko enpresa-ekosistema ezagutzeko eta dagoeneko herrialdean dauden euskal enpresekin bilerak egiteko, ezarpen-esperientzia praktikoak aztertzeko

Euskadik  WOMEX  proiektuaren  baitan  egindako  ETE  esportatzaileetan  emakumeen  parte-hartzeari  buruz  egindako  azterketa  aurkeztu  du  Hungarian
12/05/2026 Berdintasuna

Euskadik WOMEX proiektuaren baitan egindako ETE esportatzaileetan emakumeen parte-hartzeari buruz egindako azterketa aurkeztu du Hungarian

Basque Trade & Investment erakundeak ekimenaren hirugarren nazioarteko topaketan parte hartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertain esportatzaileetan emakumeek egiten duten ibilbide profesionalari buruzko datuak partekatzeko eta Europako enpresa-sarean emakumeen lidergoa sustatzeko formula bateratuak zehazteko helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.